Eskerrik asko zuri, Ramon, hitzongatik eta baitta Jokiñi (eta bere intuiziñuari) be, eta lehengunian idatzittako dana irakurtzeko pazientzia euki dozuenori.

Uhin elektromagnetiko komertzialak bere frekuentzietan eta potentzia legaletan kaltegarrixak ez badira, zertarako ZENTSURA? Demostratu eta kitto. Horretarako dago metodo zientifikoa. Baina ZIENTZIAK DIÑUANA interes jakinen arabera kontrolatzia da kontua, MOE, ICNIRP, INTERPHONE...eta erakunde kontrolatu asko dagoz horretan. Antzera pasau zan tabakua, DDTa edo amiantuakin. Badakizue MOEk tabakua birikeratako ona dala publikau zebala 50. hamarkadan? Artikulu zientifikuekin noski.

Oiñ urte batzuk Documentos TVko programa bat zentsurau zeban Españako gobiernuak: http://video.google.com/videoplay?docid=26121302645177289#
Zer zentsuratzen dan ezagutzia garrantzitsua begittantzen jata.

Hau, Wifixari buruz BBCek emitidu zeban: http://video.google.es/videoplay?docid=1754102982255927281#

Mikrouhin laben erabilpenari buruz, ze esan...ba kinesiologiaz edo erradiestesiaz bertatik urtetzen dana testatuz gero, energetikoki "hilda" daguala; bitalidadia, bizitasuna, bizi-energia galtzen da. Esperimentu asko dagoz...Oso politta dan bat, antzeko hazi asko hartu eta baldintza bardiñetan ur desberdiñekin ernamuinduta (jerminauta): itturrikua, txorrokua, mikrouhinetik pasautakua, energizatutakoa....

Mikrouhinetik urtendakua ez da naturan beste iñun existitzen eta izaki biologikuek adaptaziño haundixagua bihar dabe aprobetxatu bihar badabe. Ontzi baten kondukziñoz eta barne konbekziñoz ostera, milaka urte daroiaguz jatekuak sukaldatzen. Erretzen daben suakin. Mikrouhiñekin, urak janarixan edo edarixan dakazen egitura eta lotura energetikuak apurtu egitten dira, ur dipoluen (gehixen bat) bir-orientaziñoz esnia edo beste edozer berotzeko. Biharbada, ez da txarra izango...eta nere ustez, ona ziur ezetz. Nik ez dot erabiltzen, baiña etxetik kanpora hor berotutako zeoze jartzen badeste pozik jaten dot, igual-igual. Hori bai, mikrouhinetan berotutako behi-esnerik ez, holakorik ez dot hartzen eta (ez bada oso noizian behin famili giruan prestautako eindako-txokolatiakin batera edo).

Bukatzeko, argittu bihar, eremu elektromagnetikuak, elektromagnetiko izanagaittik ez dirala ez txarrak eta ez onak. Naturan existitzen dira (mikrouhinak esaterako, artifizialki baiño milloika aldiz gutxiago) eta gizakixak hauek manipulatu eta telekomunikaziñotarako erabilpena garatu dau. Ikusgarrixa, benetan. Nola erabiltzen diran da kontua. Frekuentzia jakin batzutan eta dosi konkretu batzutan, sendagarrixak be badira.

Ondo bizi,

Asier Arregi










_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to