Eskerrik asko Asier hire informaziño eta konsejuegaittik.
Mikrouhin labarik ez jaukat eta ez juat sekula jartzeko tentaziñorik
euki. Wifixa eskoletan jartziana, abentura arriskutsua begittantzen
jatak, batez be BBCko bideua ikusitta gero. Hire epostak irakorri
ondoren, logela batian neukan inalanbrikua (base eta guzti) logeletatik
urriñen daguan leku batera aldatu juat, badaezpada be.
Osasuna vs enpresa haundi batzuen interesak jokuan. Burruka nekosua
horraittiok!
Serafin
Asier Arregi(e)k dio:
Eskerrik asko zuri, Ramon, hitzongatik eta baitta Jokiñi (eta bere
intuiziñuari) be, eta lehengunian idatzittako dana irakurtzeko
pazientzia euki dozuenori.
Uhin elektromagnetiko komertzialak bere frekuentzietan eta potentzia
legaletan kaltegarrixak ez badira, zertarako ZENTSURA? Demostratu eta
kitto. Horretarako dago metodo zientifikoa. Baina ZIENTZIAK DIÑUANA
interes jakinen arabera kontrolatzia da kontua, MOE, ICNIRP,
INTERPHONE...eta erakunde kontrolatu asko dagoz horretan. Antzera
pasau zan tabakua, DDTa edo amiantuakin. Badakizue MOEk tabakua
birikeratako ona dala publikau zebala 50. hamarkadan? Artikulu
zientifikuekin noski.
Oiñ urte batzuk Documentos TVko programa bat zentsurau zeban Españako
gobiernuak: http://video.google.com/videoplay?docid=26121302645177289#
Zer zentsuratzen dan ezagutzia garrantzitsua begittantzen jata.
Hau, Wifixari buruz BBCek emitidu zeban:
http://video.google.es/videoplay?docid=1754102982255927281#
Mikrouhin laben erabilpenari buruz, ze esan...ba kinesiologiaz edo
erradiestesiaz bertatik urtetzen dana testatuz gero, energetikoki
"hilda" daguala; bitalidadia, bizitasuna, bizi-energia galtzen da.
Esperimentu asko dagoz...Oso politta dan bat, antzeko hazi asko hartu
eta baldintza bardiñetan ur desberdiñekin ernamuinduta (jerminauta):
itturrikua, txorrokua, mikrouhinetik pasautakua, energizatutakoa....
Mikrouhinetik urtendakua ez da naturan beste iñun existitzen eta izaki
biologikuek adaptaziño haundixagua bihar dabe aprobetxatu bihar
badabe. Ontzi baten kondukziñoz eta barne konbekziñoz ostera, milaka
urte daroiaguz jatekuak sukaldatzen. Erretzen daben suakin.
Mikrouhiñekin, urak janarixan edo edarixan dakazen egitura eta lotura
energetikuak apurtu egitten dira, ur dipoluen (gehixen bat)
bir-orientaziñoz esnia edo beste edozer berotzeko. Biharbada, ez da
txarra izango...eta nere ustez, ona ziur ezetz. Nik ez dot erabiltzen,
baiña etxetik kanpora hor berotutako zeoze jartzen badeste pozik jaten
dot, igual-igual. Hori bai, mikrouhinetan berotutako behi-esnerik ez,
holakorik ez dot hartzen eta (ez bada oso noizian behin famili giruan
prestautako eindako-txokolatiakin batera edo).
Bukatzeko, argittu bihar, eremu elektromagnetikuak, elektromagnetiko
izanagaittik ez dirala ez txarrak eta ez onak. Naturan existitzen dira
(mikrouhinak esaterako, artifizialki baiño milloika aldiz gutxiago)
eta gizakixak hauek manipulatu eta telekomunikaziñotarako erabilpena
garatu dau. Ikusgarrixa, benetan. Nola erabiltzen diran da kontua.
Frekuentzia jakin batzutan eta dosi konkretu batzutan, sendagarrixak
be badira.
Ondo bizi,
Asier Arregi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
---------------------------------------------------------------------------------------------------
Texto añadido por Panda IS 2010:
Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un
mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente
vínculo para reclasificarlo:
http://localhost:6083/Panda?ID=pav_388&SPAM=true&path=C:\Documents%20and%20Settings\Propietario\Configuración%20local\Datos%20de%20programa\Panda%20Security\Panda%20Internet%20Security%202010\AntiSpam
---------------------------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.