Ramon Arizaga(e)k dio:
Asier: ¿bitrozeramikak ze radiazio sortzen dute?
Bitrozeramikak hutsa. Bitrozeramika gaineko materiala da, ekonomikaren gainean, gas suaren gainean, erresistentzia elektriko baten gainean edo indukzio sistema baten gainean egon daitezke, besteak beste. Suposatzen dut erresistentzia elektrikoaz ariko zarela. Hauek 50 Hz tako eremu elektromagnetikoa (indukzio magnetikoa eta eremu elektrikoa kuantifikatu daitekena). Indukzioaz ari bazara, indukziokoek frekuentzia aldagailu bat dute eta 50 Hz tatik 20.000 Hz - 60.000 Hz tartera pasatuz (nire gurasoen etxeko Fagor markakoak 22.500 Hz tako frekuentzian funtzionatzen du), sortzen duen eremua frekuentzia honetakoa izaki.

Sukaldeak lurra edo toma de tierra ona badu eremu elektrikoa oso oso txikia izaten da, eta indukzio magnetikoari dagokionez 1000 nT (nanotesla) edo gehiago egotea normala izan daiteke sukaldatzeko jartzen garen posturan (50 Hz tan edo indukzio sistemako frekuentziatan). Modelo batetik bestera alde handiak egoten dira. Sueziako lan segurtasunerako arautegian, gehienezkoa 250 nT dira (8 orduko egonaldirako). ICNIRPen arabera, 100.000 nT, Espainiako muga legala dena 50 Hz tako frekuentziarako.

3.000 nT edo 4.000 nT tik gora dauden logelatan (transformagailu gaineko lehenengo pisu batzutan), zuzenean 10 kasu inguru ezagutzen ditut gaixotasun oso grabeak izan dituztenak.

Logela batetarako 20 nT tik behera gomendatzen ditugu, EHS gaitza edukita, ezinbestean, hobeto 10 nT edo 0 nT. Bioinititiative ekimenak 100 nT tan jarri du bere gomendio-muga, aztertutako ikerketa zientifikoen arabera. Estatu Batutetako Kongresuan, 300 nT tik gora minbizia sortzeko arriskua handitzen dela onartu zen, ikerketa amerikar ugari baitaude hau baieztatzen dutenak.

Asier Arregi

Ramon

ZUZENKETAK !!!!!
Unitateetan microwatioak m bezala (mili) pasatu dira testu arrunt bezala mezua bidaltzean, micro-ren mu letra, µ, m bihurtu da, errore nabarmena sortuz.

Unitateak berriz, ia orain
INCIRP GSM900: 450 µW/cm2 (= 4.500 mW/m2 = 4.500.000 µW/m2)
Salzburg I, Castilla La Mancha (gune sentsibleak) = 0,1 µW/cm2 = 1000 µW/m2 = 1 mW/m2
Salzburg II, kanporako 10 µW/m2
                   etxe barrurako 1 µW/m2
Mugikorraren funtzionamentura nahikoak 0,001 µW/m2

eta nik 20 mW/m2 tik gora denbora gutxi aguantatzen dut. Hau da Salzburg I bider hogei.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to