Ramonek: > Hau ez da eztabaida bainan, hau eztabaida bere lekutik ateratzea da,
Barkatu, hori zuri irudituko zaizu. Nik uste dut ez dela eztabaida bere lekutik ateratzea. Kontua da ingurune bat daukagula eta gu bertan bizi garela. Edozein gauza egiten dugula ere, ingurune horri eragiten diogu, gu barne. Ogrosabeli irakurtzen nion lehengoan kobazuloetan ibiltzearen komenigarritasunean adibidez. Mikrouhinak ez direla gizakiarentzat onak? Nik ez daukat zalantzarik, ez nintzateke mikrouhin labe baten barrura sartuko. Zirrikituetatik eskapatzen direla? ez dut zalantzarik ere, irratian interferentziak egiten ditu. Baina, etxean mikrouhin labea erabiltzea, txuletak parrillan erreta jatea bezain arriskutsua da? ( http://www.eluniversal.com.mx/articulos/53657.html ) Denok jarriko bagenu ekonomika bat etxean seguru ez genukeela mikrouhinak eragindako gaixotasunik izango, baina biriketako minbiziak goraka egingo zuela garbi daukat. Hori bai ez dela jasangarria eta ez aguantatzeko modukoa. Soluzioa gasa dela dio Asierrek, baina nik bi desabantaila ikusten dizkiot: - Batetik gasa erretzeak kea eragiten duela. Ez da nabari, baina hor daude gasa erretzea sortzen diren CO, CO2 eta besteak. - Bestetik, efizientzia aldetik nahiko pobrea da, bitrozeramika eta kazuela berotu behar ditugulako. Mikrouhinekin aldiz , esnea bakarrik berotzen dugu, eta gainera gero kazuela fregatu beharrik ez (hor ere ekosistemari onura). Energia sistema guztiek dauzkate desabantailak, eta jatorria kontrolatzeko gai ez garenez (ez dakigu etxera datorren KW-h hori nuklearra, eolikoa ala zer den), nik nahiago dut efizientzia lantzea. Agian egunen batean demostratuko dela mikrouhinek minbizia izateko probabilitateak dezimal pare batean haunditzen dituztela? Baliteke, aurretik gertatu da beste hainbeste gauzarekin. Adibidez, arraultzak jatea ona zela, gero ezetz, gero berriz baietz... Dezimal kontua. Nik berdin-berdin jarraitu dut arrautzak jaten. Hau ez da Koltza olioaren bezalako osasun arazo bat. Dezimal kontua da eta hori ezin da argitu zergatik den, bizitza asko aldatu delako azken 10 urteetan. Jakizue arrisku garbia ikusi arte, ez dudala mikrouhin labea utziko, ezta txuletak jaten ere. Bijilantzia, neurrian, eta lasai bizi. Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
