Garik Portzierto, zalantza gelditu zait, nola berotzen duzue zuek esnea? Gasarekin bada, horrek CO2 eta baita CO pixka bat ere isurtzen ditu atmosferara. Elektrikoa bada, baita ere, gainera ziurrenez zentral nuklearren demanda handituko duzue horrela eginda. Sua egin genezake, ekonomika zahar haietan, baina horrek CO2 eta CO askoz gehiago isurtzen du eta errendimendu aldetik oso txarra, energia asko gastatu behar da esne basokada bat berotzeko.
Nik esnea mikrouhinean berotzen dut beti, eta infusio bat egiteko ura, indukzioko suan, minutu batean ura irakiten jartzen da. Nik Hau ez da eztabaida bainan, hau eztabaida bere lekutik ateratzea da, Bai Asierrek ere zerbait komentatu du eztabaida gure eredu ekonomiko-konsimistan hori ere badago, Bainan arbudio hau umeen arteko "eta zu gehiago" iruditi zait (barkatu), Eztabaida mikrouhinen kaltegarritasun edo eza da, Nik argi nuen baietz, eta Asierrek froga zientifikoak eta bere esperientzia, horrek bai balio duela, mahai gainean ipini dizkigu maixutasunez, uste dot hau argi geratu dela. CO2, CO eta hauen kontura, heuren ixuria neurtzea erraza da, denok onartzen dogo negu-efektoa (kostatu da ze batzuk ez dakit noiztik dabiltzan horrekin), bainan gero ez Kioto ez Copenhague ez inun ezin da aurrera ezer ganorazkorik atara, ze interes ekonomiko izugarriak daude, ba mikrouhinekin antzerakoa gertatuko da seguraski, eta nik diot oraindik ez dagola estadistikarik munduko zeru guztia mikrouhinez eztaliz gero horiek guri eragin ditzazketen efekto sekundarioak. Zentral nuklearren eztabaida honen oso antzerakoa begittatzen jata ere, aldekoek garbiena dela diote prezisamente CO2 eta CO gutxien ixurtzen dutelako, beste batzu efekto sekundario larriak dituela (ondakinak) eta istrupu larrien arriskua...froga zientifikoan era guztietakoak topa ditzazkegu. Ramon _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
