Puntu askotxo dira Igor. Elhuyarreko kazetariek eta zuk darabilzkizuen
argudioekin, ezin inola ere ixilik gelditu eta banan banan erantzuten
saiatuko naiz.
Zera diozu: "Eta finean, zuk aipatzen dituzun ikerketa eta zientzialari
independente horiek gehiago dute sasizientzia edo sineskeriaz, benetako
zientziaz baino". Karolinska Institutua, www.bionitiative.org, Errusiako
RNCNIRP komitea...sasizientzia eta sineskeria iruditzen zaizkizu? OSO
OSO GRABEA IRUDITZEN ZAIT diozuna, Repacholik ere ez luke potrorik
izango horrelako bat botatzeko...Ez zait onargarria iruditzen.
Zientzialari eta Erakunde hauek ez lukete defentsarik beharko
errepikatzen diren gezurrek (Goebbels erara) funtzionatuko ez balute.
Bestalde Bardasanori buruz esan behar
<http://www.springerlink.com/content/34832jx427106115/> (honi heltzen
diozu eta, Karolinskari zergatik ez?) Elhuyarrek sinesgarritasuna ematen
dion ICNIRP baino serioagoa iruditzen zaidala, berak egin dituen
publikatutako ikerketa (guruin pinealari buruzko asko) eta
bibliografiari so eginda. Zer esanik ez, Karolinska Institutua,
Bioinitiativeko partaideak, Salzburgoko mediku konbentzioa eta Oberfeld
<http://www.scribd.com/doc/17224224/VDB-Environmental-Medicine-Evaluation-of-Electromagnetic-Fields-English-01>,
Reflex proiektua, George Carlo, Roger Santini, Olle Johansson, Pariseko
deklarazioa, Alfonso Balmori
<http://www.ucm.es/info/biologia/actualiz/temp/telemovil.htm>(irakurtzekoa
Balmoriren hau) eta abar oso luze eta oso garrantzitsu bat. Bardasanok
aurkitu zuena, zera da, guruin pinealaren melatonina segregazioaren
zikloa eremu elektromagnetikoek aldatu egiten dutela (era naturalean
argitasunak eragiten du ziklo honetan), erritmo zirkadianoan eraginez.
Melatoninaren zikloa faktore oso garrantzitsua da loaren atseden
parametroetan.
ICNIRPen zuzendari Repacholi egon zen, telefonia mugikorretako
multinazionalen magalean. Orain daudenak jarraipena dira. Azkenean
dimititu egin zuen, zenbait ustelkeria medio. Bere ikerketa famatuenetan
multinaziolen dirua sartu zen. MOEn kargu inportanteak izan ditu.
Zientzialari askoren arabera, ICNIRPek datu asko manipulatu eta
multinazionalei komeni ez zaizkien emaitzak dituzten zientzia ikerketak
baztertu egin ditu. Alfonso Balmorik "zientziaren sekuestroa" aipatzen
du bere gaurko artikuluan, eta ez da hain harrigarria, historia
errepikatu besterik ez delako egiten, DDTa, amiantoa, transgenikoak edo
tabakoarekin berdin-berdin-berdina gertatu baita. Lobbyak eta zientzia.
Hauen aldeko txosten zientifiko OSO FIDAGARRIAK egon dira...Eta gero, zer?
ICNIRPek markatzen dituen gehieneko baloreak "aberrazio zientifikoa"
dira, efektu ez-termikoak eta efektu akumulatiboak ukatzen direlako!!
Eta muga SARaren baitan soilik egiten delako. Telefonia Estazio Base
bati besarkada bat emonik ere nekez hel daiteke muga horietara, 450
mW/cm2 (= 4.500.000 mW/m2 = 4.500 mW/m2) , GSM900 teknologiarako.
Frekuentzia gehiagorako, mugak urrunago daude oraindik.
Errusiako RNCNIRPen gomendio sorta MOEren orritik jaso badut, ez du
horrek MOEri buruzko nire eritzirik aldatzen, hortik hartu dudala soilik
esan nahi du. Dena esplikatu behar ere! Baina lasai, pazientzia
mugagabea daukat gai honekin. Nik esandakoan kontraesanak aurkitu nahi
badituzu, beste tokiren batean bilatu. Lehenago jatorrizko weborri
errusiarretik hartuta (ingelesez) eta euskaratuta nituen, eta aurrekoan
Googlen bilaketa egitean hori azaldu zitzaidan lehenago. Kuriosoa
iruditu zitzaidan, besterik ez, efektu ez-termikoak sistematikoki
alboratzen dituen MOEk, efektu hauetan oinarritutako gomendio sorta
jasoa zeukalako. Ondo, 5 pustarri MOErentzat. Gomendio horiek RNCNIRP
erakundearenak dira, ez MOErenak. Esaterako, 3 minututako muga
mailarena, errusiarrek mugikorraren irradiazio mailetan 3 minututatik
aurrera barrera hematoenzefalikoaren permabilitatea handitu egiten dela
demostratu dutelako da. "Zulotxoak" ageri dira filtro honetan. Gero,
berez ixten dira zulotxo hauek, baldin eta atseden egokia badaukagu.
Horregatik 15 minututako atsedenarena.
Baloreetaz, gehiago.
Egin ditudan neurketatan muga legaletara ez naiz inoiz hurbildu,
laurdenera ere ez, eta egia esateko, nahi ere ez, 20 mW/m2 tik gora ez
baitut denbora askorik jasaten.
Salzburgon muga legala, 0,1 mW/cm2 da (1mW/m2 edo 1000 mW/m2). Ikusi
erresoluzioa eta sasizientzialari taldea:
http://www.salzburg.gv.at/salzburg_resolution_e.htm. Castilla La
Manchak, gune sensibleetarako Salzburgoko muga maila hau onartua du.
Salzburgon 2002 urtean 10 mW/m2 gomendatzen zen kalerako eta 1 mW/m2
etxe barrurako. Mugikorrak funzionatzeko, 0,001 mW/m2 soilik behar ditu,
eta frekuentzia igotzean, 3G (UMTS) teknologiarekin adibidea, potentzia
fluxu gutxiago behar da oraindik (eta ICNIRPek frekuentzia igotzean muga
maila ere igo egiten du!!!???¿¿¿%$)·=·¿").
Salzburgoko muga horretan, legala baino 4.500 aldiz gutxiago, efektuak
daude. Muga horretatik gora, zer esanik ez, eta ez nago Karolinskaren
zain, Bionitiativekoek zer dioten, edo nik zer nahi dudan edo "nire
teoriak" defendatzen, ez baitira nireak...Eta ez dira teoriak,
errealitateak baino. Ebidentzia. Hau ikusi, neurtu, sentitu eta ezagutu
egiten dut. Jasaten dutenekin egon izan naiz eta hauetako batzuren
bizi-baldintzak hobetzeko lanak eta proposamenak egin ditut. Ez da
dezimal kontua, ikerketa epidemiologiko batzuren arabera, 4 aldiz
bidertu daiteke minbiziaren presentzia (Eger, H., Uwe, K., Hagen, B.,
Lucas, P. Vogel, H. Voit. 2004. Einfluss der räumlichen Nähe von
Mobilfunksendeanlagen auf die Krebsinzidenz. /Unwelt medizin
gesellschaft/, 17: 326-332, eta Wolf & Wolf . 2004. Increased incidence
of cancer near a cell-phone transmitter station*/. International Journal
of Cancer Prevention/ , Vol 1, 2004).***
Hau sinisten ez baduzu siniskeria delako, eta zuk sinisten duzuna
siniskeria ez bada, ondo irudituko zaizu froga egitea maite duzun Wifi
igor-gailuarekin. Maitalea merezi duen tokian jar dezakezu, ohe
burukotik zm gutxitara. Oso posible da muga legala baino 100 edo 500 bat
aldiz aldiz gutxiagoko inmisioa jasatea. Nahi duzunean neur dezakegu
esperimentuaren datu zehatzak biltzen hasteko. Frogatu eta kitto. Hanka
tartean sartuta ere muga legaletik oso urrun egongo zara. Denboralditxo
bat egin. Urte bat adibidez. Eta gero, lehenago beste ondorio batzutara
heltzen ez bazara, kaltegarritasun eza dokumentatzen dugu.
Elhuyarreko artikuluak idatzi dituenari edo dituztenei ere berdina
planteatuko diegu, baita Consumerrekoari ere, zergatik ez, gero eta
jende gehiago hobeto, esperimentua ondo osatu eta Materialak eta
Metodologia hobeto diseinatzeko. Pertsona bakarrarekin eginda
adierazgarria ez dela esango dute askok, baina zurekin bakarrik eginda
ere (emaitza edozein dela) argigarria gerta dakiguke, esperimentua ondo
egin eta osasun parametro asko neurtzen baditugu. Zertarako eztabaidatu
frogatzea gure esku dagoenean? Has gaitezen lanean.
Asier Arregi
PARISEKO DEKLARAZIOA:
CAMPOS ELECTROMAGNETICOS Y SALUD
La evolución darwiniana se ha realizado en presencia de campos
electromagnéticos naturales. La magnetorrecepción es uno de los
mecanismos biológicos que permiten orientarse a las aves migratorias y
las abejas. Ningún científico puede afirmar hoy en día que la cobertura
de nuestros territorios europeos por múltiples campos electromagnéticos
artificiales no tiene o no tendrá efectos importantes sobre los
comportamientos y la preservación de la fauna.
Los efectos de los campos electromagnéticos sobre nuestra salud están
demostrados por la observación clínica en numerosas investigaciones
toxicológicas y biológicas y algunos estudios epidemiológicos.
Actualmente existe en Europa un número creciente de enfermos calificados
como “electrohipersensibles”, personas intolerantes a los campos
electromagnéticos.
Aunque los mecanismos biológicos de la electrosensibilidad aún no se
conozcan, en Suecia está reconocida oficialmente como una enfermedad
incapacitante.
Nuestros médicos, actuando en virtud del juramento hipocrático,
nosotros, investigadores, actuando en nombre de la verdad científica,
todos nosotros, médicos o investigadores de los diferentes Estados
miembros de la Unión Europea, afirmamos con total independencia, que
existe un número creciente de enfermos intolerantes a los campos
electromagnéticos, que esta intolerancia representa un perjuicio grave
para su salud y su vida profesional y familiar, que no se puede excluir
que su enfermedad evolucione hacia una degeneración del sistema
nervioso, incluso hacia ciertos tipos de cáncer y, consecuentemente, que
este perjuicio necesite ser reconocido y reparado por los sistemas de
protección social de los diferentes Estados miembros de la Unión Europea.
Nosotros queremos prevenir a los poderes públicos de que en el estado
actual del conocimiento, no se puede excluir que después de un período
de exposición suficiente, esta intolerancia pueda afectar también a los
niños y consecuentemente ser el origen de un problema de salud pública
mayor en un futuro para todos los países que utilizan sin restricciones
las tecnologías modernas basadas en campos electromagnéticos.
A pesar de que los conocimientos científicos sean aún insuficientes, e
incluso de que existan controversias en algunos temas, la comunidad
científica internacional es unánime en reconocer la posibilidad de un
riesgo grave de salud pública, requiriendo urgentemente la aplicación
del principio de precaución. Hacer el juego a ciertos lobbies e ignorar
la existencia misma de los problemas sanitarios y medioambientales en
favor de intereses económicos y financieros a corto plazo no podría ser
más que perjudicial para el conjunto de nuestros conciudadanos.
Pr Franz Adlkofer, Coordinador del programa Europeo Reflex, Fundación
Verum, Munich (Alemania)
Pr Dominique Belpomme, Universidad Paris-Descartes, Departamento de
oncología médica, Hospital Europeo Georges Pompidou, Paris (Francia)
Pr Lennart Hardell, MD PhD, Departamento de oncología, Hospital
Universitario, Orebro (Suecia)
Pr Olle Johansson, Departamento de neurociencias, Instituto Karolinska,
Real Instituto de Tecnología, Estocolmo (Suecia)
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.