Asier Arregi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko otsren 07a 23:43):
> Ados egiten dizkidazun apunteetan...berretsi behar baina, ikerketak mahai > gainean daudela. Eta gehiago egongo dira. Bakoitzari zor zaion > sinesgarritasuna desberdina izan daitek. Bionitiative.org ekimeneko > partaideek eta esperimentuek, Karolinska institutuak edo Reflex proiektuak > ni konbentzitzeko haina sinesgarritasun badute. Baita Salzburgoko mediku > konbentzioak, Sueziako lan segurtasuneko araudiak, Errusiako RNCNIRP > komiteak, Asepeyok, aseguro etxeen portaerak, Jose Luis Bardasanok, George > Carlok <http://en.wikipedia.org/wiki/George_Carlo>, Emilio Mayayok, eta > beste askok ere. Bestalde, ikerketetan multinazionalen dirua sartuta > dagoenean...ba sinesgarritasuna galtzen da, nire ustetan behintzat. > Eztabaida "multinazionalek ordaindutako ikerketa prostituituak" vs. "ikerketa independenteak" planteatzen duzu, eta zure hautua bigarrenen alde egin. Logikoa denez, horrela planteatuta, bien artean hautatu beharko banu, nik ere hala egingo nuke. Baina bi talde horien fidagarritasuna (edo fidagarritasun eza, hobe esanda) berdina da, denek daukate norbait atzean. Zuk zeuk edo nik neuk egin dezakegu ikerketa independente bat, baina horregatik ez da objektiboagoa izango. Eta finean, zuk aipatzen dituzun ikerketa eta zientzialari independente horiek gehiago dute sasizientzia edo sineskeriaz, benetako zientziaz baino. Adibidez, Bardasano aipatzen duzu zientzialari sinesgarritzat; ba Donostian eman zuen hitzaldi batean Elhuyar aldizkarikoak egon ziren, eta hara orduko kronika, bere "zientifikotasunari" buruz dena esaten duena: "José Luis Bardasano Alcalá de Henares Unibertsitateko katedraduna da, eta Europako Bioelektromagnetismoaren eta Osasun Zientzien Federazioaren lehendakaria. Europakoa omen den federazio horren web gunean ikus daitekeenez, hiru elkartek osatzen dute federazioa, hirurak espainiarrak, eta bat bera ere ez oso ezaguna edo izen handikoa. Bada, Bardasanoren esanean, uhin elektromagnetikoek eragin nabarmena dute organismoan; izan ere, "erritmikoak gara, eta inguruan ditugun erritmo kosmikoekin sinkronizatzen gara. Erritmo horiek hausten badira, kalteak egon daitezke". Dioenez, gaueko argiek erritmoak haustea eragiten dute, eta berdina gertatzen omen da ikusten ez ditugun uhinekin, mugikorrek eta telefonia mugikorraren antenek igortzen dituztenekin, adibidez. Donostiako hitzaldian, telefono mugikorrak osasunerako kaltegarriak direla ondorioztatzen duten hainbat ikerketa aipatu zituen, horien artean Suediako Lund Unibertsitateko Salford neurologoaren taldearena: "Nerve Cell Damage in Mammalian Brain after Exposure to Microwaves from GSM Mobile Phones" (*Environmental Health Perspective * aldizkarian, 2003an). Ikertzaileek ikusi zutenez, bi orduz mugikorren eraginpean egon ondoren, arratoiek kalteak zituzten kortexean, hipotalamoan eta garuneko beste egitura batzuetan. Bardasanoren iritziz, "argi dago eremu elektromagnetikoek, baita telefonia mugikorrarenak ere, hipotalamoko zelulak eta guruin pineala suntsitzen dituztela". Alabaina, munduko hainbat laborategitan egindako beste ehunka ikerketatan ez dute halakorik baieztatzeko ebidentziarik aurkitu, eta gauza bera ondorioztatu dute Munduko Osasun Erakundeak eta Europako Batasuneko zientzia-batzordeak, ikerketa horiek berraztertuta. Bardasanok aipatutako gainerako ikerketak ez daude ohiko zientzia-aldizkarietan. Saioa jendearen galderekin amaitu zen, eta, orduan, berriro garbi geratu zen batez ere Bardasanori entzutera joan zirela, galdera gehienak harentzat baitziren. Ez zuen denei erantzuteko denborarik izan, baina azaldu zuen, adibidez, zer neutralizatzailek funtzionatzen duen ondoen, entzule batek baino gehiagok baitzuen kezka hori. Interneten mugikorrek igortzen dituzten uhinen "neutralizatzaileak" saltzen dira. Hau "zientifikoki frogatuta" dago. Neutralizatzaileak telefono mugikorrean itsasten diren pegatina batzuk dira. Interneteko Google bilatzailean * neutralizatzaile * eta * telefono mugikor * hitzak gaztelaniaz edo ingelesez idatziz gero, milaka sarrera agertzen dira. Era eta prezio askotakoak daude, eta nola funtzionatzen duten azaltzean ere fenomeno ugari aipatzen dituzte; bakoitzak berea, eta, gehienetan, zein baino zein bitxiagoa eta kriptikoagoa. Batek baino gehiagok dio eraginkortasuna frogatuta duen bakarra bera dela. Donostiako hitzaldian, onenak zein diren galdetu zioten Bardasanori, neutralizatzaile alemaniarrak edo errusiarrak. Hark errusiarren alde egin zuen, eta bere mugikorrean zuen pegatina erakustearekin bat, esan zuen "teknologia zaharkitua" darabiltela, baina probatu dituenen artean onenak haiek direla. Hori bai, ez zuen azaldu nola funtzionatzen duten; izan ere, inork ez zion horri buruzko galderarik egin." Perfektua izatetik urruti dagoela jakinik ere, niretzat behintzat fidagarritasun minimo bat duen sistema zientzia-aldizkariena da. Nik neuk ikerketa munduan egiten dut lan, eta badakit zein zaila den aldizkari zientifikoetan publikatzeko prozesua: azterketak metodo zientifikoen bidez egina behar du, zientzialari independente askoren filtroa pasa behar du... Ikerketa medikuen kasuan, "doble ciego" eta antzeko metodoak erabili, kausa-efektu erlazioa argi frogatu... Eta Elhuyar aldizkarian lan egiten dutenak horrelakoak erabiltzen dituzte informazio-iturritzat, ez zuk aipatutako beste txosten horiek, eta beraiek diotenez, aldizkarietako ikerketek argi diote ezin dela frogatu uhin elektromagnetikoak gaur egun erabiltzen diren neurrietan kaltegarriak direnik; eta hala eta guztiz ere, ez direnik frogatu ezin denez ere, zientzialari batzorde independenteek badaezpadako maximoak gomendatu dituztela uhin elektromagnetikoen igorpenerako, eta ondoren herrialde edo lurralde ezberdinek horietatik beherago legislatu dituztela maximoak. Hona hitz zehatzak: "ICNIRP erradiazio ez-ionizatzailetik babesteko nazioarteko batzordea da. Hainbat arlotako zientzialari independenteek osatzen dute: medikuak, dermatologoak, epidemiologoak, biologoak, fotobiologoak, fisiologoak, fisikariak, elektrizitate-ingeniariak eta dosimetrian adituak. Besteak beste, maiztasun txikiko erradiazio-iturrien segurtasun-mugak zehazteaz arduratzen dira. Hain zuzen, 1998an erabaki zituen ICNIRPk gehienezko muga horiek. Adibidez, 900 MHz-eko maiztasunean (telefonia mugikorrean erabiltzen den ohiko maiztasuna), gehienezko potentzia-dentsitatea 450 mW/cm2 izatea proposatu zuten. Muga horiek gomendioak dira, eta, horiek ezartzeko, ordura arte egindako ikerketa guztiak aztertu zituzten, ikusteko organismo bizidunek zer baliotatik gora erakusten zuten eraginen bat. Bada, gehienezko mugak balio haiek baino 50 aldiz txikiagokoak izatea erabaki zuen ICNIRPk. ICNIRPren gomendioek Munduko Osasun Erakundearen eta fisikaren zein ingeniaritzaren arloetako nazioarteko erakunde nagusien oniritzia dute, eta horietan oinarritu ziren Europako Batasuneko herrialdeetako arduradunak legediak egiteko. Herrialde batzuetan balio horiek berak erabiltzen dira araudietan, eta beste batzuetan are gehiago mugatzen dituzte, hala nola Italian, Suitzan eta Errusian. Herrialde batzuen barruan ere, zenbait erkidegotan, gehienezko balioak gobernuak ezarritakoak baino txikiagoak dira. Espainian, adibidez, Gaztela-Mantxako erkidegoan baimendutako potentzia-dentsitate maximoa 10 mW/cm2 da. Segurtasun-neurriak nahikoa ote diren auzitan jartzen dutenentzat, bateko eta besteko araudietan halako aldeak egoteak zalantza sortzen du, eta arauen oinarrian dauden gomendioak hain aspaldikoak izateak areagotu egiten du zalantza hori. Alabaina, ICNIRPk ordutik egin diren ikerketak berrikusi ditu, eta ez du arrazoirik topatu gomendioak aldatzeko; hala, gomendioak berresten dituela adierazi zuten iazko abuztuan. Bestalde, telefonia mugikorreko antenen inguruan egiten diren neurketek erakusten dute igortzen duten potentzia-dentsitatea ezarritako gehienezkoak baino askoz txikiagoa dela. Esate baterako, Espainiako Industria Ministerioaren datuetan, 2007an Madrilgo erkidegoan neurtu zen balio handiena, eta 2,32 mW/cm2 izan zen; hau da, ezarritako gehienezko muga (450 mW/cm2) baino askoz ere txikiagoa (193,9 aldiz txikiagoa)." Baina noski, Elhuyar aldizkariak ere ez du sinesgarritasunik izango honez gero zuretzat. Aipatu duzu Consumer aldizkariak ere ez duela, beti independentzia eta zorroztasunaren eredu izan denean... Finean, norberaren iritziarekin bat datozen emaitzak argitaratu dituzten erakundeek sinesgarritasuna dute, eta kontrakoa diotenek ez dute, ez? Edo momentuaren arabera badute edo ez: lehenengo "MOE, zientzia.net-eko artikuluetan agertzen den bermea, ez daukat erakunde zientifikotzat" zenioen, eta gero "Honatx MOE edo WHOren weborritik jasoa"... Igorpen mailaz ari garela, zuk diozuna irakurrita norbaitek pentsa lezake hemengo uhin elektromagnetikoen igorpen maila eskandalagarrizko altua dela, eta ez da horrela. Zuk zeuk onartzen zenuen Berriako elkarrizketa batean ( http://paperekoa.berria.info/agenda/2010-01-14/028/002/%C2%ABHemengo_eskoletako_wifi_uhinen_maila_legez_kanpokoa_litzateke_Salzburgon%C2%BB.htm) egin dituzun neurketetan hemengo legearen maximoetatik oso beherako maila neurtu duzula. Eta hala ere kezkatuta jarraitzen duzu Salzburgon ez legezkoa litzatekeelako, horrek zerbait frogatuko balu bezala. Frogatzen duen bakarra da hango agintariek zure teorietan gehiago sinesten dutela eta beherago jarri dutela maximoa, ez hemengo mailak kaltegarriak direla. Igor Leturia
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
