Herri barruan lau arbola gehiago egoteak ez du herria ekologikoago egiten.
Engainurako tresna ona izan daitezke zuhaitzak herrigunean. Naturaren
errepresentazioak behar ditugu naturatik gero eta aldenduago egon.
Horregatik eskertzen ditugu loreak (plastikozkoak badira ere) eta mendi zein
itsasoa marraztutako koadroak etxe barruan.

Naturarekiko dugun beharra ez dute asetzen herrigunean jarritako arbolek.
Naturarekiko dugun behar *sentimendua* besterik ez dute asetzen. Gure osasun
psikologikorako behar ditugu, ingurua agradableago egiteko. Hain zuzen
horregatik ez dut ulertzen Eibarko Udalak aspektu hori hobeto ez zaintzea:

Erisono, AmaƱako bariantea, Bolingua, Txonta... proiektu horien alde edo
kontra agertu barik ere, hor gune natural batzuen porlanizazio proiektuak
daudela ezin uka daiteke. Eta proiektu horien aurrean gertatu daitekeen
oposizioa baretzeko marketing estrategia inteligentea litzateke herrigunean
berdegune gehiago ikustea, txikiak izanda ere.

josu.



Ramon Arizaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko otsren
22a 15:25):
> Enekok:
>
> Ez dut uste hau egia denik, Eibar eta inguruetatik buelta bat ematea
> edo Eibarko argazki zaharrak ikustea baino ez dago hori konprobatzeko.
>
> porlana edonun!
>>
>
> Hau bai, egia da.
>
>
> Idatzi duan hori Leirek esan nahi gura zebanarekin ez dot uste bat
> datoztenik,
>
> Gaur egun hiriak osatzen duen eremu urbanoan alegia, nik Leirek arrazoi
> duela esango nuke, arrazoia ba zenbat lurralde urbanizatuak lehen lur
soruak
> zinerak eta tartean zuhaitzen bat, orain baino gehiago seguru,
>
> Orain mendi bueltak barne sartzen baidtugo agian desberdina litzateke,
> bainan Leire ez dot uste hortik zebilenik.
>
> Gero bestalde gurengandik gertuagoko urtetan araudiak zuhaitzak porte eta
> tamaina antzerakoetan landatu behar direla dio (norbaitek bakarren bat
botaz
> gero), eta hemen nabarmen galdu da, jardinetan Tilo eder bat, Parrokian
pinu
> handi haiek, Bidebarrietako parkeetan ere bai, hauek nik gogoan
ditudazenak
> eta gehiago egongo dira,
>
> Ramon
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Josu Mendicute | www.CodeSyntax.com | Azitaingo Industrialdea 3-K / Eibar |
[email protected] | Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to