zuhaitzak askorik ez ziran iñoiz egongo igual, baina berdegunia eta lokatza, kaletik oso gertu genduan umetan eta hola ibiltzen giñan lur gañeko jokotan burdiñazko lima bat botatzen eta txantxazelaixan plastikuekin kriston pistak eginda elurretan, edo belarretan jolasten, sansaburu eta urkikuak behinik behin...

porlanak irabazi egin dau, kotxiak ugaldu egin dira eta hiriko berdegunian kontzeptua jardiñetan geratu jaku eibarren.

kalia be lehen ziharo desbardiña, gu patinetian jeisten ginan, gora gora igo eta eibarko parrokixaraino...gaur umeren bat hola ikusi ezkero akabo.

egixa da be, aldezar asko hiriko txoko asko, tradiziñoz, herrigune eta harrigune dirala, tokatzen dan bezela (edo porlan eta burdintoki), zuhaitz gutxi hor.

gabon



22/02/2010 19:39(e)an, Eneko Astigarraga(e)k idatzi zuen:


2010/2/22 leire narbaiza arizmendi <[email protected] <mailto:[email protected]>>

    Baiña herrixan bertan, Eneko?


Inguruetan seguru: baserri gutxiago eta sozioekomikoki aldatuta daude, beraz belar zelairi ez, gari zelaririk ez, arto zelairik ez, ... aldiz arbolak bai.

Eta herrixan bertan, 0,1 eta 0,2 artean alde handirik ez badago ere, esango nuke baietz gehiago daudela. Gaur egun arbola asko ez izan arren, nik ez ditut gogoan Eibarko kaleetan arbola asko inoiz izan direnik. Zaila Txirio-kalen, Calbetoian edo Isasin arbolak landatzea. Azken 30 urteetan Bidebarrieta kalean, Plaza Berria kalean, J. Etxeberria kalean (beno seto zitrin bat zegoen kale erdian :-D), Barrenan, Ibarkurutzian, ... ipini dira batzuk. Eta lorezain eta lorezaintza (landarezaintza) lan gehiago egiten da.
Porlan gehiago ere bai, esan dut.
Porlaneko pistetatik joan zaitezke edonora gaur: Azitainetik Arratera, Txontatik Salbadorrera edo Azurtzara, Matxarixatik Santakurutzera, ... edo kaletik ia mendi puntetaraino: Galdaraminora, Azkonabitzara, edo Amañatik ixa Urkoraino! Lur sail urbanizatu gehiago ere bai, dudarik ez. Baina arbolak kaleetan? Nola bada, Urki "alton" edo Amaña "nuevan" ez zeuden kaleak eta :-)

Manolok dioen bezala, agian gerra aurretik egongo ziren orduan, nire ustez, Eibarko kanpoaldean (ez erdian) zeuden jauregitxo, txalet, konbento edo hospitaletako parke eta jardin gehiago (Markeskua, Orbea, Barrenako ospitala, Legarrekoan, Jardinetan, ...) baina nik ia ez ditut ezagutu eta ez dakit nik oso "publikoak" ziren edota oso "herrian" zeuden.

Beste guztiarekin ados, baina hasieratik esan nahi dudana: Eibarko arbola kopuruari begiratuta, nire ustez orain Eibarko udal esparruan lehen baino (ez dakit, 50, 100 edo 150 urte atzera botata, ez paleolitikoan) arbola gehiago daudela. Mila bapezera baietz!! :-)

Eneko

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to