Aspaldi dot buruan eta uste dot hamen be azaldu dorala: kirol 
profesionala kaka bat da. Zorra, ondo adittu badot, bi miloi euro da. Nola 
sortu leike halako zorra arduragabekeriz ez bada? edo pentsatuz "gero 
administrazinuak jarriko dau dirua"?           Beharbada halako enpresentzako 
(ultradefizitariuak) urtenbide zentzudun bakarra desagertzia da. Arratentzako 
eta kirol enpresa txoropito guztiontzako. Guz-ti-on-tza-ko.           Aitzakiak 
mila asmatu leikie baina, neuk uste, administraziak ez leuke euro bat jarri 
behar basezko kirolantzako ez bada. Beste guztia bizi daila bere sarreretatik.  
          i
 > Date: Sat, 16 Jul 2011 20:37:03 +0200
> To: [email protected]
> From: [email protected]
> Subject: Re: [eibar] Zer gertatuko da Arraterekin?
> 
> Aupa, Erral.
> 
> Bai, arrisku hori dago, baina futbolean ere gauza bera gertatzen zaie 
> Eibarri eta Real Unioni.
> 
> En fin... panorama kaxkarra.
> 
> Iturri
> 
> At 19:21 16/07/2011, you wrote:
> >Mikel Iturria<<mailto:[email protected]>[email protected]> igorleak 
> >hau idatzi zuen (2011eko uztren 16a 01:02):
> >Jode! Ez nekien hau.
> >
> >Ciudad Realen zulo gehiegi dagoela dirudi, baina ea zenbat diru 
> >dagoen Madrilen.
> >
> >Arrate-Bidasoa: Irungo taldea ere Arrateren moduan dabil (maila bat 
> >beherago) eta behin baino gehiagotan esan dut, jakinda ezinezkoa edo 
> >oso zaila dirudila: ezin da Gipuzkoan Irun eta Eibar batu eskubaloi 
> >talde bat sortuz?
> >
> >
> >Eta norbaitek proposatuko lukeen bezala, joka dezatela Donostiako 
> >Gasca kiroldegian gipuzkoar guztion gozamenerako :)
> >
> >Horrelako proiektuak interesgarriak dira, baina era artifizial baten 
> >Asobaleko talde bat jasatea beste helbururik ez dute. Bi kluben 
> >egitura fusioan disolbatu egingo litzatekeela uste dut eta azkenean 
> >beste klub bat sortuko litzateke azken finean Asobal mailan talde 
> >bat edukitzera mugatuko litzatekeena, hori bai, guztion diruarekin 
> >mantenduta.
> >
> >Badirudi atzo Kudeaketa Batzorde berri bat izendatu zuela Arrateren 
> >Batzarrak. Gaur eguerdian Arrateren abokatua, Natasha Bergara, 
> >entzun dut Gaur Egunen hizketan eta harek zionenez Foru Aldundiaren 
> >400000 euroekin klubaren bideragarritasuna bermatuta legoke. Nola? 
> >Nik ez dakit, baina norbaitek jakingo du nik baino hobeto...
> >
> >
> >Mikel
> >_______________________________________________
> >Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> >izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> >Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
                                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to