Mikel Iturria<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko uztren 16a
01:02):

> Jode! Ez nekien hau.
>
> Ciudad Realen zulo gehiegi dagoela dirudi, baina ea zenbat diru dagoen
> Madrilen.
>
> Arrate-Bidasoa: Irungo taldea ere Arrateren moduan dabil (maila bat
> beherago) eta behin baino gehiagotan esan dut, jakinda ezinezkoa edo oso
> zaila dirudila: ezin da Gipuzkoan Irun eta Eibar batu eskubaloi talde bat
> sortuz?
>
>
Eta norbaitek proposatuko lukeen bezala, joka dezatela Donostiako Gasca
kiroldegian gipuzkoar guztion gozamenerako :)

Horrelako proiektuak interesgarriak dira, baina era artifizial baten
Asobaleko talde bat jasatea beste helbururik ez dute. Bi kluben egitura
fusioan disolbatu egingo litzatekeela uste dut eta azkenean beste klub bat
sortuko litzateke azken finean Asobal mailan talde bat edukitzera mugatuko
litzatekeena, hori bai, guztion diruarekin mantenduta.

Badirudi atzo Kudeaketa Batzorde berri bat izendatu zuela Arrateren
Batzarrak. Gaur eguerdian Arrateren abokatua, Natasha Bergara, entzun dut
Gaur Egunen hizketan eta harek zionenez Foru Aldundiaren 400000 euroekin
klubaren bideragarritasuna bermatuta legoke. Nola? Nik ez dakit, baina
norbaitek jakingo du nik baino hobeto...


Mikel
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to