Mikel Larreategi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2011eko uztren 16a 19:21): > > Badirudi atzo Kudeaketa Batzorde berri bat izendatu zuela Arrateren > Batzarrak. Gaur eguerdian Arrateren abokatua, Natasha Bergara, entzun dut > Gaur Egunen hizketan eta harek zionenez Foru Aldundiaren 400000 euroekin > klubaren bideragarritasuna bermatuta legoke. Nola? Nik ez dakit, baina > norbaitek jakingo du nik baino hobeto... >
Gaurko GAOn: Ikuskizun kiroleko Gipuzkoako taldeen jarduerarako diru laguntzak emateko oinarri orokorrak eta espezifikoak eta 2011ko deialdia. https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2011/07/28/e1108564.htm 3. Diru laguntza hauek arautzeko 5.1 berariazko oinarrian ezarritakoari jarraikiz, txapelketa kategoriaren eta kirol modalitateen araberako gehieneko diru laguntzak, deialdi honetan, honako hauek izango dira: Euro Gizonezko Saskibaloi ACB liga ................. 1.300.000 UCI Pro Tour (txirrindularitza) ................. 900.000 Emakumezkoen Saskibaloi Liga ................ 500.000 Gizonezkoen Ohorezko «A» Maila (ASOBAL liga) 500.000 Emakumezkoen eskubaloiko Ohorezko Maila 500.000 Emakumezkoen futboleko Ohorezko Maila Superliga 300.000 Ez dakit hemen xedatutakotik apartekoak diren Arratek eskatzen dituen 400000 €ak, baina deialdi horretakoak ere ematen badizkiote 2 milioietako bat ordainduta izango luke. Edonola ez dakit nola beteko dituen diru-laguntza jaso ahal izateko ohikoak diren beste bi baldintza hauek....: "Edonola ere, zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatze aldera, entitate interesdunak dagokien organoek egindako ziurtagiriak aurkeztu behar ditu; edo horren ordez, baimena eman ahal izango du espresuki informazio hori aipatu organoek zuzenean Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuari laga diezaioten." Mikel -- Mikel Larreategi http://eibar.org/blogak/erral/es _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
