kaixo, Nere irakurle-curriculumian badira bi hutsune haundi (tira, gehixago be bai, baina bi haundi-haundi):
* Karlos Linazasoro (http://zubitegia.armiarma.com/?i=222) * Xabier Montoia (http://zubitegia.armiarma.com/?i=133) Sekula ez dot euren libururik irakorri (Linazasoron poema batzuk besterik ez, eta egixa esateko, ez nittuan bape-bape baina bape aittu). Eta bada ordua hutsunia konpontzen hasteko. Inork iradokizunik? Izan be, curriculum luzeko idazliak dira bixak (asko eta ondo, bi aldiz ondo). Nundik hasi? Linazasororen poemetatik (Euriaren eskuak, Hamazazpikoak...) edo narraziƱuetatik (Eldarnioak, Zer gerta ere, Ez balego beste mundurik...)? Montoiaren "Emakume biboteduna" (Zalduaren kuttuna) ala Euskal Hiria sutan (ezagunena, biharbada?)? "Golgota" ala "Denboraren izerdia"? Tira, nundik hasi jakin ezta dabilen honi argi apur bat emongo detsazuelakuan,... a. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
