Asier,
nik Linazasororena "Itoko dira berriak" irakurri neban, eta barre asko egin
neban, gustatu jatan.
Elna
--------------------------------------------------
From: "Asier Sarasua" <[email protected]>
Sent: Sunday, December 16, 2012 11:27 AM
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Subject: Re: [eibar] Karlos Linazasoro eta Xabier Montoia
eskerrik asko Xabier!
Egixa esateko, nere esperientzia Linazasorokin ez da oso ona izan.
Poesia Kaierak hartu nittuan (onena hantxe egongo zalakuan). Ez aittu
eta ez gustau. Zaharrak be badira (orain dala 20 urteko poemak).
Atzo bertan beste liburu bat hartu neban Liburutegixan: "Ez balego
beste mundurik". Ipuin laburrak. Eta ez, ez jataz larregi gustau (ez
dot osorik irakorri, jakina).
Baina 3. aukeria be emon bihar detsat.
A!, eta egon prest. Hurrengo bixak: Igarabide eta Zubizarreta (ikusten
dozuenez, tropel erdixan murgilduta).
a.
Xabier Mendiguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko aberen 16a 10:57):
Linazasorok oso estlo desberdineko gauzak idatzi ditu; funtsean, haur
literaturaz gainera, lau genero: poesia, aforismoak, ipuin laburrak,
eleberri labur umoretsuak.
-poesian, beharbada sarrera egokiena bere azken liburua da "Ezer gehiago
behar gabe", Xabier Lete saria irabazi zuena; oro har, paisaiarekin
sentiberatasun handia du, eta maitasun poemetan sentimendua modu ez
topikoan agertzen daki; oso hunkigarria da, bestalde, gurasoak hil
ondoren idatzi zuena: "Etxe hutsean".
-aforismoetan eta ipuin laburretan ez nuke jakingo zein hautatu.
-nobela labur umorezkoetan, sortako lehena "Entzungailua" gomendatuko
nizuke; gustatuz gero, izango duzu non aukeratu.
x.
El 16/12/2012, a las 10:38, Asier Sarasua escribió:
eskerrik asko guztiori.
Ondo aittu badot:
- Montoiaren "Denboraren izerdia"rekin hasi.
- Gero "Golgota". Hortik aurrera,... ikusiko dogu.
- Eta Linazasoro ez dau iñork irakortzen.
eskerrik asko!
a.
Xabier Mendiguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko aberen 15a 00:30):
"denboraren izerdia".
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]