batekin hastekotan, "denboraren izerdia".

x.

El 15/12/2012, a las 00:14, Iban Arantzabal escribió:

> Lehenengua irakurri nebalako-edo, "Non dago Stalin"-ekin beti akordatzen nok 
> eta gaztiei gomendatzen jotset. Egixa esan ez jakixat orduko Gaztetxiak eta 
> gaurkuek antzik dauken be, baiña...
> 
> Zaharrago geratu dok ondio "anfetamiñe". Poesia gustau bihar. Baiña gaur 
> poesia liburu asko jaozak hobiak. 
> 
> "Non dago Stalin"etik jarraittu juat Montoia. "Gasteizko hondartzak" 
> irakurtzekua eta "Golgota"-k laga jostan oso akordu ona. Orduan gure herrixan 
> monjen gaixak pil-pilian jaozan eta aluzinantia pentsau jatan Montoiak zelan 
> idatzi juan liburu bat, hain zuzen be, monja bat protagonista daukana. Ez 
> juat oindio be langintza honetan ikusten, monja liburu bat egitten! 
> 
> "Euskal Hiria sutan" idaztetik jatorran Montoia "Golgota"ra (pare bat 
> urtera), badakik Euskal Hiriaz asko jardun dala Euskal Herrixan... Buruz 
> najabik, baina hango esaldi batekin akordatzen nok, gutxi gorabehera: Herri 
> txikixetan ez dago-eta sekretoik eta horregaittik ezta askatasunik be.
> 
> Eta nundik hasi? ba ez jakixat, gizona, ez jakixat. Gaiaren arabera... 
> ipuiñak gustau ezkerio ipuiñetatik, gorputz gaztiakin bahabil liburu 
> zaharrenetatik edo zergaittik ez, "Golgota"tik, monja baten barri baiño 
> gehixago jasotzen dalako, esaterako, Gerra Zibilleko oroimena hor jaok...
> 
> Iban
> 
> 
> 
> 
> 2012/12/14 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>
> Aupa, Asier!
> Nik Linazasorori ez detsat ezer irakorri. Baina Montoian fan amorratua naiz. 
> 
> "Emakume biboteduna" aspaldi irakorri neban (20 bat urte) eta ipuin liburu 
> ona eta dibertidua da. "Non dago Stalin" noblea ganberrua. "Gazteizko 
> hondartza" be asko gustau jatan. "Baina bihotzak dio"kontakizun 
> hunkigarrixak. Eta "Golgota" Joiatxo bat.
> 
> "Euskal Hiria sutan" ondo eta ona baiña igual ez da gehixen gustau jatana 
> (badakizu, hasierako liburuak inpakto handixagua sortzen dabe). Amaierarako 
> "Hezur gabeko hilak" laga. Triologixa bat da, lehenengua irakorri neban oso 
> gatxa egin jatan eta ez netsan gutorik hartu (ez gatxa zalako, ez). Ez dot 
> triologixako beste libururik irakorri, nahitta. 
> 
> Disfrutaizu. Nik gozatu egitten dot. Hizkuntzia zoragarri darabil eta 
> ironixia, umoria eta malaletxia nahastaten dittu. 
> 
> Leire, fan-fana
> 
> Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko aberen 
> 14a 20:56):
> 
> kaixo,
> 
> Nere irakurle-curriculumian badira bi hutsune haundi (tira, gehixago
> be bai, baina bi haundi-haundi):
> 
> * Karlos Linazasoro (http://zubitegia.armiarma.com/?i=222)
> * Xabier Montoia (http://zubitegia.armiarma.com/?i=133)
> 
> Sekula ez dot euren libururik irakorri (Linazasoron poema batzuk
> besterik ez, eta egixa esateko, ez nittuan bape-bape baina bape
> aittu).
> 
> Eta bada ordua hutsunia konpontzen hasteko.
> 
> Inork iradokizunik? Izan be, curriculum luzeko idazliak dira bixak
> (asko eta ondo, bi aldiz ondo). Nundik hasi?
> 
> Linazasororen poemetatik (Euriaren eskuak, Hamazazpikoak...) edo
> narraziñuetatik (Eldarnioak, Zer gerta ere, Ez balego beste
> mundurik...)?
> 
> Montoiaren "Emakume biboteduna" (Zalduaren kuttuna) ala Euskal Hiria
> sutan (ezagunena, biharbada?)?  "Golgota" ala "Denboraren izerdia"?
> 
> Tira, nundik hasi jakin ezta dabilen honi argi apur bat emongo
> detsazuelakuan,...
> 
> a.
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 
> 
> 
> -- 
> Iban Arantzabal Arrieta
> Goiena Komunikazio Taldea
> [email protected] / 943 25 05 05
> Albisteak: goiena.net / Enpresa: goiena.com
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to