eskerrik asko Xabier! Egixa esateko, nere esperientzia Linazasorokin ez da oso ona izan. Poesia Kaierak hartu nittuan (onena hantxe egongo zalakuan). Ez aittu eta ez gustau. Zaharrak be badira (orain dala 20 urteko poemak).
Atzo bertan beste liburu bat hartu neban Liburutegixan: "Ez balego beste mundurik". Ipuin laburrak. Eta ez, ez jataz larregi gustau (ez dot osorik irakorri, jakina). Baina 3. aukeria be emon bihar detsat. A!, eta egon prest. Hurrengo bixak: Igarabide eta Zubizarreta (ikusten dozuenez, tropel erdixan murgilduta). a. Xabier Mendiguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko aberen 16a 10:57): > Linazasorok oso estlo desberdineko gauzak idatzi ditu; funtsean, haur > literaturaz gainera, lau genero: poesia, aforismoak, ipuin laburrak, eleberri > labur umoretsuak. > > -poesian, beharbada sarrera egokiena bere azken liburua da "Ezer gehiago > behar gabe", Xabier Lete saria irabazi zuena; oro har, paisaiarekin > sentiberatasun handia du, eta maitasun poemetan sentimendua modu ez topikoan > agertzen daki; oso hunkigarria da, bestalde, gurasoak hil ondoren idatzi > zuena: "Etxe hutsean". > > -aforismoetan eta ipuin laburretan ez nuke jakingo zein hautatu. > > -nobela labur umorezkoetan, sortako lehena "Entzungailua" gomendatuko nizuke; > gustatuz gero, izango duzu non aukeratu. > > x. > > El 16/12/2012, a las 10:38, Asier Sarasua escribió: > >> eskerrik asko guztiori. >> >> Ondo aittu badot: >> - Montoiaren "Denboraren izerdia"rekin hasi. >> - Gero "Golgota". Hortik aurrera,... ikusiko dogu. >> - Eta Linazasoro ez dau iñork irakortzen. >> >> eskerrik asko! >> >> a. >> >> >> >> >> Xabier Mendiguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen >> (2012eko aberen 15a 00:30): >>> "denboraren izerdia". >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
