Aupa, Asier! Nik Linazasorori ez detsat ezer irakorri. Baina Montoian fan amorratua naiz.
"Emakume biboteduna" aspaldi irakorri neban (20 bat urte) eta ipuin liburu ona eta dibertidua da. "Non dago Stalin" noblea ganberrua. "Gazteizko hondartza" be asko gustau jatan. "Baina bihotzak dio"kontakizun hunkigarrixak. Eta "Golgota" Joiatxo bat. "Euskal Hiria sutan" ondo eta ona baiƱa igual ez da gehixen gustau jatana (badakizu, hasierako liburuak inpakto handixagua sortzen dabe). Amaierarako "Hezur gabeko hilak" laga. Triologixa bat da, lehenengua irakorri neban oso gatxa egin jatan eta ez netsan gutorik hartu (ez gatxa zalako, ez). Ez dot triologixako beste libururik irakorri, nahitta. Disfrutaizu. Nik gozatu egitten dot. Hizkuntzia zoragarri darabil eta ironixia, umoria eta malaletxia nahastaten dittu. Leire, fan-fana Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko aberen 14a 20:56): > kaixo, > > Nere irakurle-curriculumian badira bi hutsune haundi (tira, gehixago > be bai, baina bi haundi-haundi): > > * Karlos Linazasoro (http://zubitegia.armiarma.com/?i=222) > * Xabier Montoia (http://zubitegia.armiarma.com/?i=133) > > Sekula ez dot euren libururik irakorri (Linazasoron poema batzuk > besterik ez, eta egixa esateko, ez nittuan bape-bape baina bape > aittu). > > Eta bada ordua hutsunia konpontzen hasteko. > > Inork iradokizunik? Izan be, curriculum luzeko idazliak dira bixak > (asko eta ondo, bi aldiz ondo). Nundik hasi? > > Linazasororen poemetatik (Euriaren eskuak, Hamazazpikoak...) edo > narraziƱuetatik (Eldarnioak, Zer gerta ere, Ez balego beste > mundurik...)? > > Montoiaren "Emakume biboteduna" (Zalduaren kuttuna) ala Euskal Hiria > sutan (ezagunena, biharbada?)? "Golgota" ala "Denboraren izerdia"? > > Tira, nundik hasi jakin ezta dabilen honi argi apur bat emongo > detsazuelakuan,... > > a. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
