Afaltzera juan nintzanian zeozer egin bihar gendula nerabillen buruan, asmoren bat banakan baina problema batzuk zittun. Azkenian laga neban. Ohera juan eta ez dakit hurrengo goizian jeikitzian edo kotxian Gasteizera nindoiala, ideia etorri jatan. Badakagu gure artean edade bateko hiztun on bat, sasoi betian dagona, Serafin, eta badakagu hari elkarrizketa luuuzia egitzeko prest dagoen bat (ni neu). Asmua hauxe litzake: 10, 20, 30 elkarrizketa, guztira 20 ordu, 30 ordu, 40..., komeni dana. Zeren gainian jardun? Serafinek ondo baino hobeto ezagutzen dittuz 1945etik aurreragoko urtiak, gu beste gaztiontzat hasierako 1945-1970 urtiak oso ezezagunak diranak, ez da berdina zuzenian ezagutzia edo erreferentziaz. Elkarrizketa horretan egon leikez bere kontu pertsonalak eta kontu sozialak... bere bizi izandakoak, bere fotografía pertsonalekin lagundu geikez, sasoi hartako periodikuekin... Asmua izango litzake liburu bat egin, 300 orri edo hor inguruan, dana eibarreraz (of course). Elkarrizketak egitteko bildu gura dogunian, astian behin, edo hilabetian behin eta gero aste baten bitan... Hori da proiektuaren onena, larri ez ginateke ibiliko denboriakin, presa barik egingo gendula. Argitaratzeko noiz? Ba nik proposatuko neuke (baina Serafinen asmua entzun bihar) oso urrin argitaratzia, gurekin ez dagoenerako, lasai esan ahal esateko "hau lagun jatorra zan, baina ha kabroi bat", edo "hau ondo egin neban, baina horretan nahita edo nahi barik min egin netsan Fulanitori". Egin leike be Serafin eta bere lagun bat edo birekin... Oin, lehenengo kuestiñua, hau da, hori ezian ezin da ezer egin: SERAFIN, ZER? ANIMATZEN ZARA? ESAN BAI!!! Badakit lehenengo erantzuna beti dala ezetz, baña esan bai. Nere email partikularra: [email protected] Eta Serafinek baietza emango baleu ideia ona litzateke elkarrizketatzailiak guztira bi edo hiru izatia (neska bat behintzat ondo egongo litzake, beste perspektiba bat da). Oin Serafinen zain gelditzen gara. BAINA ESAN BAIETZ!!!!! Trebi.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
