Kaixo Imanol eta bestiok, Ideia ona Imanol. Nik zerbait antzerakua pentsatu neban, afarixan bertan parian eukitta, baina SERAFIN-LA PELÍCULA (BROMA). Dokumentaltxo bat bere bizitza eta gertakizunen inguruan. Oin dala urte bi ezagutu neban, beste proiektu batian ta sekulako altxorra da, bai. Oso bizitza intersgarrixa euki dau, istorio ta historia onak eta hizlari ona da, ta oso potxolo ta karismatikua (nere ustez). Beraz, asmo antzerakuak dakaguz euskarri desberdinetan.
Baina, kriston lana da zu esaten zabizena, Imanol. Konsziente zara? Tono onian. ;) Eta lehendabizi, Serafin prest egon bihar da, argi eta garbi. Egixa esan, 40 ordu grabatzia/elkarrizketatzia sekulako lana da bere adineko pertsona batentzako, nere ustez. Hortan Asier Sarasuak daka esperientzia gehixau, baina nik behintzat eiñ ditxuten ikus-entzunezko lanetan jendia asko nekatzen da, batez be adineko jendia. Beraz, oso planifikatuta egon biharko litzake dana, ta galdera zehatzak eitten juan. Biko edo hiruko elkarrizketek be jokua emoten dabe. Juango gara berba eitten, baina lelengo ta behin Serafin, zein da zure iritzixa? Argi eta garbi berba eizu, bildur barik. Benetan. Eskerrik asko, Ane 2014/1/20 Trébiño - Ártetxe <[email protected]> > Afaltzera juan nintzanian zeozer egin bihar gendula nerabillen buruan, > asmoren bat banakan baina problema batzuk zittun. Azkenian laga neban. > > Ohera juan eta ez dakit hurrengo goizian jeikitzian edo kotxian Gasteizera > nindoiala, ideia etorri jatan. > > Badakagu gure artean edade bateko hiztun on bat, sasoi betian dagona, > Serafin, eta badakagu hari elkarrizketa luuuzia egitzeko prest dagoen bat > (ni neu). > > Asmua hauxe litzake: 10, 20, 30 elkarrizketa, guztira 20 ordu, 30 ordu, > 40..., komeni dana. Zeren gainian jardun? Serafinek ondo baino hobeto > ezagutzen dittuz 1945etik aurreragoko urtiak, gu beste gaztiontzat > hasierako 1945-1970 urtiak oso ezezagunak diranak, ez da berdina zuzenian > ezagutzia edo erreferentziaz. > > Elkarrizketa horretan egon leikez bere kontu pertsonalak eta kontu > sozialak... bere bizi izandakoak, bere fotografía pertsonalekin lagundu > geikez, sasoi hartako periodikuekin... > > Asmua izango litzake liburu bat egin, 300 orri edo hor inguruan, dana > eibarreraz (of course). Elkarrizketak egitteko bildu gura dogunian, astian > behin, edo hilabetian behin eta gero aste baten bitan... Hori da > proiektuaren onena, larri ez ginateke ibiliko denboriakin, presa barik > egingo gendula. > > Argitaratzeko noiz? Ba nik proposatuko neuke (baina Serafinen asmua entzun > bihar) oso urrin argitaratzia, gurekin ez dagoenerako, lasai > esan ahal esateko "hau lagun jatorra zan, baina ha kabroi bat", edo "hau > ondo egin neban, baina horretan nahita edo nahi barik min egin netsan > Fulanitori". > > Egin leike be Serafin eta bere lagun bat edo birekin... > > Oin, lehenengo kuestiñua, hau da, hori ezian ezin da ezer egin: > SERAFIN, ZER? ANIMATZEN ZARA? ESAN BAI!!! > > Badakit lehenengo erantzuna beti dala ezetz, baña esan bai. > > Nere email partikularra: [email protected] > > Eta Serafinek baietza emango baleu ideia ona litzateke > elkarrizketatzailiak guztira bi edo hiru izatia (neska bat behintzat ondo > egongo litzake, beste perspektiba bat da). > > Oin Serafinen zain gelditzen gara. BAINA ESAN BAIETZ!!!!! > > Trebi. > > > > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
