Ez dot ulertzen mezua.

El martes, 21 de enero de 2014, Trébiño - Ártetxe escribió:

> Aupa Ane, ez izan prisa, itxi gauzak pakian.
> Ondo segi eta besarkada bat.
>           Imanoltxu.
>
> ------------------------------
> Date: Tue, 21 Jan 2014 15:41:55 +0100
> From: [email protected] <javascript:_e({}, 'cvml',
> '[email protected]');>
> To: [email protected] <javascript:_e({}, 'cvml',
> '[email protected]');>
> Subject: Re: [eibar] Serafin proiektua
>
> Kaixo Imanol eta bestiok,
>
> Ideia ona Imanol. Nik zerbait antzerakua pentsatu neban, afarixan bertan
> parian eukitta, baina SERAFIN-LA PELÍCULA (BROMA). Dokumentaltxo bat bere
> bizitza eta gertakizunen inguruan. Oin dala urte bi ezagutu neban, beste
> proiektu batian ta sekulako altxorra da, bai. Oso bizitza intersgarrixa
> euki dau, istorio ta historia onak eta hizlari ona da, ta oso potxolo ta
> karismatikua (nere ustez). Beraz, asmo antzerakuak dakaguz euskarri
> desberdinetan.
>
> Baina, kriston lana da zu esaten zabizena, Imanol. Konsziente zara? Tono
> onian. ;)
> Eta lehendabizi, Serafin prest egon bihar da, argi eta garbi. Egixa esan,
> 40 ordu grabatzia/elkarrizketatzia sekulako lana da bere adineko pertsona
> batentzako, nere ustez. Hortan Asier Sarasuak daka esperientzia gehixau,
> baina nik behintzat eiñ ditxuten ikus-entzunezko lanetan jendia asko
> nekatzen da, batez be adineko jendia.
> Beraz, oso planifikatuta egon biharko litzake dana, ta galdera zehatzak
> eitten juan. Biko edo hiruko elkarrizketek be jokua emoten dabe.
>
> Juango gara berba eitten, baina lelengo ta behin Serafin, zein da zure
> iritzixa? Argi eta garbi berba eizu, bildur barik. Benetan.
>
>
> Eskerrik asko,
>
> Ane
>
>
>
>
> 2014/1/20 Trébiño - Ártetxe <[email protected] <javascript:_e({},
> 'cvml', '[email protected]');>>
>
> Afaltzera juan nintzanian zeozer egin bihar gendula nerabillen buruan,
> asmoren bat banakan baina problema batzuk zittun. Azkenian laga neban.
>
> Ohera juan eta ez dakit hurrengo goizian jeikitzian edo kotxian Gasteizera
> nindoiala, ideia etorri jatan.
>
> Badakagu gure artean edade bateko hiztun on bat, sasoi betian dagona,
> Serafin, eta badakagu hari elkarrizketa luuuzia egitzeko prest dagoen bat
> (ni neu).
>
> Asmua hauxe litzake: 10, 20, 30 elkarrizketa, guztira 20 ordu, 30 ordu,
> 40..., komeni dana. Zeren gainian jardun? Serafinek ondo baino hobeto
> ezagutzen dittuz 1945etik aurreragoko urtiak, gu beste gaztiontzat
> hasierako 1945-1970 urtiak oso ezezagunak diranak, ez da berdina zuzenian
> ezagutzia edo erreferentziaz.
>
> Elkarrizketa horretan egon leikez bere kontu pertsonalak eta kontu
> sozialak... bere bizi izandakoak, bere fotografía pertsonalekin lagundu
> geikez, sasoi hartako periodikuekin...
>
> Asmua izango litzake liburu bat egin, 300 orri edo hor inguruan, dana
> eibarreraz (of course). Elkarrizketak egitteko bildu gura dogunian, astian
> behin, edo hilabetian behin eta gero aste baten bitan... Hori da
> proiektuaren onena, larri ez ginateke ibiliko denboriakin, presa barik
> egingo gendula.
>
> Argitaratzeko noiz? Ba nik proposatuko neuke (baina Serafinen asmua entzun
> bihar) oso urrin argitaratzia, gurekin ez dagoenerako, lasai
> esan ahal esateko "hau lagun jatorra zan, baina ha kabroi bat", edo "hau
> ondo egin neban, baina horretan nahita edo nahi barik min egin netsan
> Fulanitori".
>
>  Egin leike be Serafin eta bere lagun bat edo birekin...
>
>  Oin, lehenengo kuestiñua, hau da, hori ezian ezin da ezer egin:
> SERAFIN, ZER? ANIMATZEN ZARA? ESAN BAI!!!
>
>  Badakit lehenengo erantzuna beti dala ezetz, baña esan bai.
>
>  Nere email partikularra: [email protected] <javascript:_e({},
> 'cvml', '[email protected]');>
>
>  Eta Serafinek baietza emango baleu ideia ona litzateke
> elkarrizketatzailiak guztira bi edo hiru izatia (neska bat behintzat ondo
> egongo litzake, beste perspektiba bat da).
>
>  Oin Serafinen zain gelditzen gara. BAINA ESAN BAIETZ!!!!!
>
>        Trebi.
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
> [email protected]<javascript:_e({}, 'cvml', 
> '[email protected]');>
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali
> mezua hona: [email protected] <javascript:_e({}, 'cvml',
> '[email protected]');> izenburuan jarriz 'unsubscribe'
> (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu
> harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to