Aupa Ane, ez izan prisa, itxi gauzak pakian.
Ondo segi eta besarkada bat.
Imanoltxu.
Date: Tue, 21 Jan 2014 15:41:55 +0100
From: [email protected]
To: [email protected]
Subject: Re: [eibar] Serafin proiektua
Kaixo Imanol eta bestiok,
Ideia ona Imanol. Nik zerbait antzerakua pentsatu neban, afarixan bertan parian
eukitta, baina SERAFIN-LA PELÍCULA (BROMA). Dokumentaltxo bat bere bizitza eta
gertakizunen inguruan. Oin dala urte bi ezagutu neban, beste proiektu batian ta
sekulako altxorra da, bai. Oso bizitza intersgarrixa euki dau, istorio ta
historia onak eta hizlari ona da, ta oso potxolo ta karismatikua (nere ustez).
Beraz, asmo antzerakuak dakaguz euskarri desberdinetan.
Baina, kriston lana da zu esaten zabizena, Imanol. Konsziente zara? Tono onian.
;)Eta lehendabizi, Serafin prest egon bihar da, argi eta garbi. Egixa esan, 40
ordu grabatzia/elkarrizketatzia sekulako lana da bere adineko pertsona
batentzako, nere ustez. Hortan Asier Sarasuak daka esperientzia gehixau, baina
nik behintzat eiñ ditxuten ikus-entzunezko lanetan jendia asko nekatzen da,
batez be adineko jendia.
Beraz, oso planifikatuta egon biharko litzake dana, ta galdera zehatzak eitten
juan. Biko edo hiruko elkarrizketek be jokua emoten dabe.
Juango gara berba eitten, baina lelengo ta behin Serafin, zein da zure
iritzixa? Argi eta garbi berba eizu, bildur barik. Benetan.
Eskerrik asko,
Ane
2014/1/20 Trébiño - Ártetxe <[email protected]>
Afaltzera juan nintzanian zeozer egin bihar gendula nerabillen buruan, asmoren
bat banakan baina problema batzuk zittun. Azkenian laga neban.
Ohera juan eta ez dakit hurrengo goizian jeikitzian edo kotxian Gasteizera
nindoiala, ideia etorri jatan.
Badakagu gure artean edade bateko hiztun on bat, sasoi betian dagona, Serafin,
eta badakagu hari elkarrizketa luuuzia egitzeko prest dagoen bat (ni neu).
Asmua hauxe litzake: 10, 20, 30 elkarrizketa, guztira 20 ordu, 30 ordu, 40...,
komeni dana. Zeren gainian jardun? Serafinek ondo baino hobeto ezagutzen dittuz
1945etik aurreragoko urtiak, gu beste gaztiontzat hasierako 1945-1970 urtiak
oso ezezagunak diranak, ez da berdina zuzenian ezagutzia edo erreferentziaz.
Elkarrizketa horretan egon leikez bere kontu pertsonalak eta kontu sozialak...
bere bizi izandakoak, bere fotografía pertsonalekin lagundu geikez, sasoi
hartako periodikuekin...
Asmua izango litzake liburu bat egin, 300 orri edo hor inguruan, dana
eibarreraz (of course). Elkarrizketak egitteko bildu gura dogunian, astian
behin, edo hilabetian behin eta gero aste baten bitan... Hori da proiektuaren
onena, larri ez ginateke ibiliko denboriakin, presa barik egingo gendula.
Argitaratzeko noiz? Ba nik proposatuko neuke (baina Serafinen asmua entzun
bihar) oso urrin argitaratzia, gurekin ez dagoenerako, lasai esan ahal esateko
"hau lagun jatorra zan, baina ha kabroi bat", edo "hau ondo egin neban, baina
horretan nahita edo nahi barik min egin netsan Fulanitori".
Egin leike be Serafin eta bere lagun bat edo birekin...
Oin, lehenengo kuestiñua, hau da, hori ezian ezin da ezer egin: SERAFIN, ZER?
ANIMATZEN ZARA? ESAN BAI!!!
Badakit lehenengo erantzuna beti dala ezetz, baña esan bai.
Nere email partikularra: [email protected]
Eta Serafinek baietza emango baleu ideia ona litzateke elkarrizketatzailiak
guztira bi edo hiru izatia (neska bat behintzat ondo egongo litzake, beste
perspektiba bat da).
Oin Serafinen zain gelditzen gara. BAINA ESAN BAIETZ!!!!!
Trebi.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.