Kaixo Ane:

Trankil neska. Ez dago ezer parkatzekorik. Ez naiz minduta sentidu; zelan sentiduko naiz ba minduta grabaziño batzuk egitteko gonbittagaittik?. Ideia ez jatala egokixa begittantzen, horixe da ezetzan motibua, besterik ez.

Ondo izan.

Serafin

21/01/2014 22:34(e)an, Ane Urkiola(e)k idatzi zuen:
Ados Serafin, guztiz errespetagarrixa.

Parkatu minduta sentitu bazara, baina mirespenetik izan da. Beste barik, aklaratzia nahi neban, ze interneten gauza asko gaizki ulertu leikez.

Nere aldetik, behintzat, parkatu.

Ane




El martes, 21 de enero de 2014, Serafin Basauri escribió:

    Imanolek badaki nere iritzixa: EZ.

    Serafin

    21/01/2014 15:41(e)an, Ane Urkiola(e)k idatzi zuen:
    Kaixo Imanol eta bestiok,

    Ideia ona Imanol. Nik zerbait antzerakua pentsatu neban, afarixan
    bertan parian eukitta, baina SERAFIN-LA PELÍCULA (BROMA).
    Dokumentaltxo bat bere bizitza eta gertakizunen inguruan. Oin
    dala urte bi ezagutu neban, beste proiektu batian ta sekulako
    altxorra da, bai. Oso bizitza intersgarrixa euki dau, istorio ta
    historia onak eta hizlari ona da, ta oso potxolo ta karismatikua
    (nere ustez). Beraz, asmo antzerakuak dakaguz euskarri desberdinetan.

    Baina, kriston lana da zu esaten zabizena, Imanol. Konsziente
    zara? Tono onian. ;)
    Eta lehendabizi, Serafin prest egon bihar da, argi eta garbi.
    Egixa esan, 40 ordu grabatzia/elkarrizketatzia sekulako lana da
    bere adineko pertsona batentzako, nere ustez. Hortan Asier
    Sarasuak daka esperientzia gehixau, baina nik behintzat eiñ
    ditxuten ikus-entzunezko lanetan jendia asko nekatzen da, batez
    be adineko jendia.
    Beraz, oso planifikatuta egon biharko litzake dana, ta galdera
    zehatzak eitten juan. Biko edo hiruko elkarrizketek be jokua
    emoten dabe.

    Juango gara berba eitten, baina lelengo ta behin Serafin, zein da
    zure iritzixa? Argi eta garbi berba eizu, bildur barik. Benetan.


    Eskerrik asko,

    Ane




    2014/1/20 Trébiño - Ártetxe <[email protected]>

        Afaltzera juan nintzanian zeozer egin bihar gendula
        nerabillen buruan, asmoren bat banakan baina problema batzuk
        zittun. Azkenian laga neban.

        Ohera juan eta ez dakit hurrengo goizian jeikitzian edo
        kotxian Gasteizera nindoiala, ideia etorri jatan.

        Badakagu gure artean edade bateko hiztun on bat, sasoi betian
        dagona, Serafin, eta badakagu hari elkarrizketa luuuzia
        egitzeko prest dagoen bat (ni neu).

        Asmua hauxe litzake: 10, 20, 30 elkarrizketa, guztira 20
        ordu, 30 ordu, 40..., komeni dana. Zeren gainian jardun?
        Serafinek ondo baino hobeto ezagutzen dittuz 1945etik
        aurreragoko urtiak, gu beste gaztiontzat hasierako 1945-1970
        urtiak oso ezezagunak diranak, ez da berdina zuzenian
        ezagutzia edo erreferentziaz.

        Elkarrizketa horretan egon leikez bere kontu pertsonalak eta
        kontu sozialak... bere bizi izandakoak, bere fotografía
        pertsonalekin lagundu geikez, sasoi hartako periodikuekin...

        Asmua izango litzake liburu bat egin, 300 orri edo hor
        inguruan, dana eibarreraz (of course). Elkarrizketak egitteko
        bildu gura dogunian, astian behin, edo hilabetian behin eta
        gero aste baten bitan... Hori da proiektuaren onena, larri ez
        ginateke ibiliko denboriakin, presa barik egingo gendula.

        Argitaratzeko noiz? Ba nik proposatuko neuke (baina Serafinen
        asmua entzun bihar) oso urrin argitaratzia, gurekin ez
        dagoenerako, lasai esan ahal esateko "hau lagun jatorra zan,
        baina ha kabroi bat", edo "hau ondo egin neban, baina
        horretan nahita edo nahi barik min egin netsan Fulanitori".

         Egin leike be Serafin eta bere lagun bat edo birekin...

         Oin, lehenengo kuestiñua, hau da, hori ezian ezin da ezer
        egin: SERAFIN, ZER? ANIMATZEN ZARA? ESAN BAI!!!

         Badakit lehenengo erantzuna beti dala ezetz, baña esan bai.

         Nere email partikularra: [email protected]

         Eta Serafinek baietza emango baleu ideia ona litzateke
        elkarrizketatzailiak guztira bi edo hiru izatia (nesk



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to