Argi daukat Swans taldeak zapatuan kafe antzokian egin zuena ez zela neretzat.
Baliteke norbaitek db kopuru hori jasotzeko irrikaz egotea, bolumen egarria
edukitzea. Tapoiak eramatea kontzertua "entzuteko" ere, kontraesan polita
iruditzen zait horrelako kontzertu baterako, non bolumena den taldeak ofresteko
duen esperientzietako bat. Batzuk bakarra ez dela esango dute: konposizioa,
dinamikak,...bateren batek nostalgia ere bai. EHn inoiz egon ez den talde
mitiko bat ikustera joateak dakarren regresio mental horrek, askotan iritzi
kontrajarriak esnatzen bait dizkigu. Intentsitatea konzeptu bezala, ez da
bolumenaren esklusibidadea, db kopuru gutxiagorekin intentsitatea lortzen da,
dinamikak somatzen dira eta garrantzitsuena, ez du kalte fisikorik eragiten.
Espero dut kontzertu honek debate bat irekitzea. Osasunarentzat kaltegarria den
gehiegizko bolumena ez ote den musikaren fisikotasunera gerturatzen gaituen
konzeptu bat (nire prakak dardarka zeuden
bafleak bezala) eta ez disfrutatzen laguntzen duena. Nik ez dut musika hain
altu entzuteko beharrik eta zuek??
Iban Urizar
________________________________
De: jon mantzisidor <[email protected]>
Para: igua berria <[email protected]>; "[email protected]"
<[email protected]>
Enviado: Domingo 9 de diciembre de 2012 20:45
Asunto: [Igua] swans
aupa, atzo SWANS-en kontzertua dela eta
galdera bat sortu zait, eta zuetako asko egon zinetenez hemen doa:
jendaurrean bolumen hori erabiltzea nola ez dago debekatuta oraindik, XXI
mendean?
legez esan nahi det. zenbat eta gehiago pentsatu orduan eta arraroagoa egiten
zait.
argi dago osasunerako arriskutsuaren muga pasata zegoela.
eta bai, badakit norberak erabakitzen duela sartu ala ez, eta antzokia pribatua
dela ( baina aldi berean emanaldi publiko bat, ez?)
baina hala ere inori ez zaio okurritzen gas toxiko bat botatzea edo bate
batekin lehen ilarakoei burua zanpatzea.
hori ere esperientzia brutala izango litzateke...
--
_______________________________________________
Igua mailing list
[email protected]
http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net
_______________________________________________
Igua mailing list
[email protected]
http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net