eskerrik asko ibon, Jotaren erantzunak nahikoa argitzen du gauza. interneten bila ibili arren ez nuen aurkitu legeei buruzkorik, azpian jartzen dudan hori soilik, baina aspaldikoa da eta gomendio hutsa dirudi. hala ere ideia bat egiteko balio dezake. hori bai, leku askotan aurki daitekeenez, arriskua 65 db-tik aurrera hasten da. nere hasierako galderak ez zeukan Swans-ekin zerikusirik zuzenean, baizik eta aretoetako legediarekin. pribatua - publikoaren kontuarekin ere bai, "norbere etxea" eta antzoki bat oso gauza desberdinak dira. baina argi dago legerik egotekotan, ez dela aplikatzen oso zorrotz. La Organización Mundial de la Salud ha sugerido un valor estándar de orientación para los niveles medios de ruido al aire libre de 55 dB (A), que se aplica durante el periodo diurno con objeto de evitar interferencias significativas con las actividades normales de la población local. Se sugieren valores de orientación adicionales para ambientes específicos (OMS 1996, de próxima publicación): Todas las cifras están expresadas en LAeq
Día Noche Interior Exterior Interior Exterior Viviendas 50 dB (A) 55 dB (A) Dormitorios 30 dB (A)1 45dBLAmax 45 dB (A) 1 Escuelas 35 dB (A) 55 dB (A) Hospitales general salas 35 dB (A) 30 dB (A) 35 dB (A) 45 dB (A)máx 30 dB (A) 40 dB (A)máx Salas de concierto 100 dB (A) durante 4h. 100 dB (A) durante 4h. Discotecas 90 dB (A) durante 4h. 90 dB (A) durante 4h. Date: Tue, 11 Dec 2012 16:45:51 +0100 From: [email protected] To: [email protected] Subject: Re: [Igua] swans Guztiz ados nago Jon Martinek esaten duenarekin, espero dut hausnarketa sakonagoa idazteko astirik izatea egunotan, baina bitartean Jota, Kafe Antzokiko teknikariari galdetu diot bolumenaren inguruan, legeak eta abar zer dagoen. Ni tapoiak jarri eta kendu ibili nintzen, eta egia esan kentzen nituenean gozatzen nuen topera, presio horrek harrapatzen ninduenean, baina banekien larria zela kontzertu osoan horrela egotea. Bueno, hauxe da Jotak erantzun didana: Aupa Ibon, Nik dakidala, ez dago dB mugarik norberak bere etxean ezarri beharrekorik, ez bada, isolamentu eskasarengatik aldameneko etxean zarata altuegia sortarazten badu. Edozein herritako polizia munizipalak jakingo du ni baina hobeto, baina uste dut zure musikak bizilagunaren etxean ezin dela 70 dB baino altuago entzun. Ni bakarrik dakit 120 dB deitzen dela "umbral del dolor", pertsona batek jasan dezakeen presiorik handiena berehalako kalterik jasan gabe. Hori zen monitoreetan raider-ean eskatzen zuten presioa. Ezinbestekoa, gainera! PArako berriz, 115 dB eskatzen zuten. Total, gero teknikariak ere tapoiekin pasa zuen kontzertu osoa! Kontzertua ona edo erdipurdikoa izan edo ez, nik bakarrik dakit tapoirik gabe han egon zineten guztiek sartu zinetenean baino pixka bat gutxiago entzuten duzuela orain, betirako. Galdutako entzumena ezin da berreskuratu. Ez da berdin 120 dB minutu batez edo 120 dB bi orduz. Kaltea betirako da. Eta hori bai da taldearen erantzukizuna, zeren eta publikoa susmatu zezakeen bolumen altua izango zela, batez ere taldearen zaleek, baina taldeak ez zuen inongo abisurik eman sarrera erosten zuen jendeari. Bolumen hori erabiltzea legezkoa da? Ez dakit, baina norbaitek salaketa sartuko balu, ulertuko nuke. edozertarako naukazu, besarkada bat, Jota jon martin<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko aberen 10a 13:23): bolumenaren maila gehiegizkoa izan zen, bai. ez dakit Merzbow bilbora etorri zenean antzekoa izan ote zen. kontua da antzokian dagoen PAz aparte alboetan subgrabe zutabe horiek jarri zituztela, hor zegoen DB "extra" hori, normalean dagoena baiño bikoitza ez dakit, baiño askoz ozenagoa azken finean. agian hor egon daiteke legediren baten saltatzea. areatoak DB limite bat eukingo duela suposatzen dut, lokal oro bezala. interesgarria litzateke horretaz enteratzea, osasuna ez galtzeko gehien bat. orain dela pare bat urte melvins taldea biran etorri zenean halako arazoak euki omen zituzten. azkenean, eta kontatu zidatenagatik, kontzertu oso laburrak egin eta teloneroak ez zuten jo (big business), justu nahi zuten bolumen ozena ez zietelako erabiltzen utzi. hau da kontatu zidatena, ez bait nintzen han egon. hortaz, dinot nik DB tope bat ezartzen duen legediren bat egongo dela. legediak ezartzen omen duen tope horretaz gain, gero badago halako bolumena erabiltzearen alde dauden artistak, ildo horretan merzbow-en adibidea aipatu didate beti. ni ez naiz halakoen aldarrikatzailea eta nahiago ditut bolumen jasangarriagoak. hala ere, kontzertua gustatu zitzaidan, azkenean tarte aspergarriago batzuk egon ziren arren. hori bai, flipatu egin nuen alboko zenbait pertsona tapoi barik egotearekin, nahiz eta zonalde horren ez "lesibo"an egon ginen, eszenatokitik gertu eta erdialdean, PAz "pixkat" libratzen. ez dakit, bizitzan orokorrean halako "cliche"ak jokatzen duten paperarekin lotzen zait hau eta artea ez da horretaz libratzen. zera esan nah dut, badago artea baloratzeko modu bat non probokazioa, experimentaltasuna, politika, etab... goraipatu eta irizpide bezala hartzen dira, eta arazoa niretzako badago probokazio, politika eta horien gainean daukagun ideiaz. askotan bere burua probokatzailea edo politikoki aktibista bezala ikusten duena, atzerakoi eta aspergarriena da. jon 2012/12/10 IBAN URIZAR <[email protected]> Argi daukat Swans taldeak zapatuan kafe antzokian egin zuena ez zela neretzat. Baliteke norbaitek db kopuru hori jasotzeko irrikaz egotea, bolumen egarria edukitzea. Tapoiak eramatea kontzertua "entzuteko" ere, kontraesan polita iruditzen zait horrelako kontzertu baterako, non bolumena den taldeak ofresteko duen esperientzietako bat. Batzuk bakarra ez dela esango dute: konposizioa, dinamikak,...bateren batek nostalgia ere bai. EHn inoiz egon ez den talde mitiko bat ikustera joateak dakarren regresio mental horrek, askotan iritzi kontrajarriak esnatzen bait dizkigu. Intentsitatea konzeptu bezala, ez da bolumenaren esklusibidadea, db kopuru gutxiagorekin intentsitatea lortzen da, dinamikak somatzen dira eta garrantzitsuena, ez du kalte fisikorik eragiten. Espero dut kontzertu honek debate bat irekitzea. Osasunarentzat kaltegarria den gehiegizko bolumena ez ote den musikaren fisikotasunera gerturatzen gaituen konzeptu bat (nire prakak dardarka zeuden bafleak bezala) eta ez disfrutatzen laguntzen duena. Nik ez dut musika hain altu entzuteko beharrik eta zuek?? Iban Urizar De: jon mantzisidor <[email protected]> Para: igua berria <[email protected]>; "[email protected]" <[email protected]> Enviado: Domingo 9 de diciembre de 2012 20:45 Asunto: [Igua] swans aupa, atzo SWANS-en kontzertua dela eta galdera bat sortu zait, eta zuetako asko egon zinetenez hemen doa: jendaurrean bolumen hori erabiltzea nola ez dago debekatuta oraindik, XXI mendean? legez esan nahi det. zenbat eta gehiago pentsatu orduan eta arraroagoa egiten zait. argi dago osasunerako arriskutsuaren muga pasata zegoela. eta bai, badakit norberak erabakitzen duela sartu ala ez, eta antzokia pribatua dela ( baina aldi berean emanaldi publiko bat, ez?) baina hala ere inori ez zaio okurritzen gas toxiko bat botatzea edo bate batekin lehen ilarakoei burua zanpatzea. hori ere esperientzia brutala izango litzateke... -- _______________________________________________ Igua mailing list [email protected] http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net _______________________________________________ Igua mailing list [email protected] http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net _______________________________________________ Igua mailing list [email protected] http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net _______________________________________________ Igua mailing list [email protected] http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net
_______________________________________________ Igua mailing list [email protected] http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net
