Kaixo denoi,

kosta zait jartzea, nahiz eta nire buruari (belarriei) agindu nion Swansen 
ingurukoari erantzun hau burutik (belarrietatik) ezin kendu ibili naizen azken 
egunotan.

Esan dezadan: harritu nau aurrekoan antzokian gertatuaz egindako hausnarketa 
"health & safety" (1) araudiaren inguruan kokatu izana musikari eta musikazalez 
osaturiko foro honek. Jonen txundidurarekin bat egiten dut, baino bolumenaren 
zilegitasun legalaz (edo etikoaz) baino, honen pertinentzia musikal, estetikoaz 
(edo etikoaz) kezkatuta nabi ni. Ikusi eta (minez) entzundakoa zergaitik 
disfrutatu nuen asko momentuan, eta amaitu orduko zergaitik geratu zaidan 
gozamen harekiko duda errudun bat eta egonezin kontzeptual franko.

estilemak:
Operaren ustezko gozamen sublimera zuzen zuzenean iritsi nahi duten entzule 
ezjakinei betitik eskeini izan zaizkie aria ezberdinen konpilazio zenbaezinak, 
kanta marmarean zorioneko grazia estetiko gorenera iristeko errezitatibo 
aspergarrietatik pasa gabe. Mamira zuzen. Edozein operazalek herraz erdeinatuko 
dizkizu halako horteradak, esperientzia jantziaren osotasunaren izenean. Baino 
nago ariaren estimulu melodikoan gertatzen den identifikazio horretan 
kondentsatu ahal dela operak zeinu kultural bezala eskeintzen duen esperientzia 
fisikoa. Zirrara apur bat lotsagarri hori. Emozioa.
Estilemak dira, estilo errekurtsoak, nolabait, zeinu bilakatzen direnak 
espresio konplejuagoaren osotasuna ordezkatu arte.
Himnoak eta kanta epikoak bestelako zirrara bat eragiteko asmoa izan ohi dute: 
ez errekonozimendu kulturalaren autokonplazentzia, aurrekoan bezala, baizik eta 
erraietakoa dirudien emozio dardar bat. Hartarako darabiten herraminta, 
crescendoa, fortissimoa eta fortississimoa errepresentazio ia ia figuratiboa 
da. Gora, gora, gora!… (ereserki gureak ez al du ba izenburu hori bera?). 
Klimax musikal batera gorantz garamatzan efektu musikal honek korrelatu argia 
du teknoan: subidón, subidón, subidón! hori, euforiaren errepresentazio baino, 
euforiaren eragile bilakatzen da dantzalekuan. Efektu fisiologiko bat bezala 
sentitzen dugu gorakada eta gorakada horrek ordezkatzen du, estilema moduan, 
teknoaren esperientziari atxikitutako balore guztiak.

estimulo fisikoa estimulo sinbolikoa:
Aurrean esandakoak kontutan, bide bi: zilegi al litzateke, aria konpilazioetan 
bezala, intensidade gorakadak bakarrik, crescendoak eta fortissimoak bakarrik 
bata bestearen atzetik jarriko lituzken musika proposamen bat? (2) eta hala 
balitz, estimulu fisiko sostengatu batek bermatuko al liguke gozamena, 
interpretaziotik eta errepresentaziotik haratago, era ez musikal baizik 
fenomenologiko batean? 
Ezagutzen nuen heavy bat gitarra soloak soilik grabatzen zituena bata bestearen 
segidan, baina soloaren zeinua birtuosismoaren balore kulturalekin lotuago dago 
teknoaren edo marseillaisearen apoteosi erraietakoak baino. Ala ez? hori hemen 
kontua. Erantzun fisikoa ez al da beti zeinu sinbolikoa? Pornografian, 
eszitazioa sortzen duen medioa, errepresentaturekiko enpatia litzateke. 
Proiekzio moduko bat antzezlearekin. Gertatzen den hori fisikoa dela eta 
intensidade gorputzezko bati erantzuten diola ezin ukatu. Baino pornografian 
klimaxaren errepresentazioa ezinezkoa da berez. Ez da inorengarria. Klimaxaren 
errepresentazio kanonikoa, gizonaren eiakulazioa, ez da berez exzitaziorik 
sortuko lukeen irudi bat, baizik eta konbentzio bat. Zeinu sinboliko bat. 
Sinboliko, esan dezadan, bere adiera lacaniarrean bereziki: kulturarena, 
lengoaiarena, aitaren legearena. Horregatik, eta hona nire kezka, iruditzen 
sait Swansek aurrekoan proposatutakoa, pornografian baliokiderik badu, honen 
subgenero konkretu batekin izango lukeela: Bukkake izeneko genero 
pornografikoan, gizon batzuk neska baten gainean eiakulatzen dute, bata 
bestearen ondoren, eszitazioa enpatia fisiko batez baino, konbentzio sinboliko 
bat kondentsatu eta errepikatzen. Klimax konpilazio hauek, sexu harremanaren 
tramite nekosoa kenduta ematen diren orgasmo mekaniko kondentsatu hauek, ez 
dute gorakadaren, zirrararen, eszitazioaren lojika enpatikoa jarraitzen, baizik 
eta errekonozimenduzko lojika sinboliko oso zalantzagarri bat. 
Swansen proposamena, finale apoteosikoen konpilazio halamoduko bat baino ez ote 
zen erabakitzen pasa dut astea, belarrietako burrunba ezin guztiz kendu. Eta 
soinu intentsitate horrek sortzen duen gozamen fisikoa zein neurriraino ez ote 
den estimulu kultural batekiko erantzun ikasia. Konbentzionala.


(1) Tapoiak etxean ahaztu nituen. Behin bakarrik jantzi ditut aurretik: Sun 
o))) taldearen kontzertura sartzerakoan eskuratu zizkidan atezainak. Irripar 
moduko batez hartu nizkion eta berak, irriparrik gabe erantzun: "txorakeriarik 
ez, hobe duzu hauek janztea!". Kontua ez zen nire entzumenarekiko zuen kezka 
arduratsua, baizik eta denuntzietaz babestea eta aseguru etxeren baten 
baldintzak konplitzea…

(2) Gorecki-ren sorrowful songs sinfoniari somatu ahal zaio halako nahi bat, 
crescendotik crescendora bulltzaka bezala eraikita balego edo, baino klimaxa 
beti atzeratuaz. Emaitza sentimentalegiaz nire aburuz.














From: [email protected]
To: [email protected]
Date: Tue, 11 Dec 2012 16:54:56 +0000
Subject: Re: [Igua] swans





eskerrik asko ibon, 
Jotaren erantzunak nahikoa argitzen du gauza. interneten bila ibili arren ez 
nuen aurkitu legeei buruzkorik, azpian jartzen dudan hori soilik, baina 
aspaldikoa da eta gomendio hutsa dirudi. hala ere ideia bat egiteko balio 
dezake. hori bai, leku askotan aurki daitekeenez, arriskua 65 db-tik aurrera 
hasten da.
nere hasierako galderak ez zeukan Swans-ekin zerikusirik zuzenean, baizik eta 
aretoetako legediarekin.  pribatua - publikoaren kontuarekin ere bai, "norbere 
etxea" eta antzoki bat oso gauza desberdinak dira. baina argi dago legerik 
egotekotan, ez dela aplikatzen oso zorrotz. 
 
La Organización Mundial de la Salud ha sugerido un valor estándar de 
orientación para los niveles medios de ruido al aire libre de 55 dB (A), que se 
aplica durante el periodo diurno con objeto de evitar interferencias 
significativas con las actividades normales de la población local. Se sugieren 
valores de orientación adicionales para ambientes específicos (OMS 1996, de 
próxima publicación):
Todas las cifras están expresadas en LAeq
 





 


Día

Noche


 

Interior

Exterior Interior
 

Exterior
 


Viviendas
 

50 dB (A)
 

55 dB (A)
 

 


Dormitorios
 

 

30 dB (A)1
45dBLAmax
 

45 dB (A) 1
 


Escuelas
 

35 dB (A)
 

55 dB (A)
 

 


Hospitales
general
salas
 

 
35 dB (A)
30 dB (A)
 

 

 
35 dB (A) 45 dB (A)máx
30 dB (A) 40 dB (A)máx
 


Salas de concierto
 

100 dB (A) durante 4h.
 

 

100 dB (A) durante 4h.
 


Discotecas
 

90 dB (A) durante 4h.
 

 

90 dB (A) durante 4h.
 



 



Date: Tue, 11 Dec 2012 16:45:51 +0100
From: [email protected]
To: [email protected]
Subject: Re: [Igua] swans

Guztiz ados nago Jon Martinek esaten duenarekin, espero dut hausnarketa 
sakonagoa idazteko astirik izatea egunotan, baina bitartean Jota, Kafe 
Antzokiko teknikariari galdetu diot bolumenaren inguruan, legeak eta abar zer 
dagoen. Ni tapoiak jarri eta kendu ibili nintzen, eta egia esan kentzen 
nituenean gozatzen nuen topera, presio horrek harrapatzen ninduenean, baina 
banekien larria zela kontzertu osoan horrela egotea. Bueno, hauxe da Jotak 
erantzun didana:


Aupa Ibon,
Nik dakidala, ez dago dB mugarik norberak bere etxean ezarri beharrekorik, ez 
bada, isolamentu eskasarengatik aldameneko etxean zarata altuegia sortarazten 
badu. Edozein herritako polizia munizipalak jakingo du ni baina hobeto, baina 
uste dut zure musikak bizilagunaren etxean ezin dela 70 dB baino altuago entzun.
Ni bakarrik dakit 120 dB deitzen dela "umbral del dolor", pertsona batek jasan 
dezakeen presiorik handiena berehalako kalterik jasan gabe. Hori zen 
monitoreetan raider-ean eskatzen zuten presioa. Ezinbestekoa, gainera! PArako 
berriz, 115 dB eskatzen zuten. Total, gero teknikariak ere tapoiekin pasa zuen 
kontzertu osoa!
Kontzertua ona edo erdipurdikoa izan edo ez, nik bakarrik dakit tapoirik gabe 
han egon zineten guztiek sartu zinetenean baino pixka bat gutxiago entzuten 
duzuela orain, betirako. Galdutako entzumena ezin da berreskuratu. Ez da berdin 
120 dB minutu batez edo 120 dB bi orduz. Kaltea betirako da. Eta hori bai da 
taldearen erantzukizuna, zeren eta publikoa susmatu zezakeen bolumen altua 
izango zela, batez ere taldearen zaleek, baina taldeak ez zuen inongo abisurik 
eman sarrera erosten zuen jendeari. Bolumen hori erabiltzea legezkoa da? Ez 
dakit, baina norbaitek salaketa sartuko balu, ulertuko nuke.
edozertarako naukazu, besarkada bat,         Jota








jon martin<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko aberen 10a 
13:23):

bolumenaren maila gehiegizkoa izan zen, bai. ez dakit Merzbow bilbora etorri 
zenean antzekoa izan ote zen. kontua da antzokian dagoen PAz aparte alboetan 
subgrabe zutabe horiek jarri zituztela, hor zegoen DB "extra" hori, normalean 
dagoena baiño bikoitza ez dakit, baiño askoz ozenagoa azken finean. agian hor 
egon daiteke legediren baten saltatzea. areatoak DB limite bat eukingo duela 
suposatzen dut, lokal oro bezala. interesgarria litzateke horretaz enteratzea, 
osasuna ez galtzeko gehien bat.

orain dela pare bat urte melvins taldea biran etorri zenean halako arazoak euki 
omen zituzten. azkenean, eta kontatu zidatenagatik, kontzertu oso laburrak egin 
eta teloneroak ez zuten jo (big business), justu nahi zuten bolumen ozena ez 
zietelako erabiltzen utzi. hau da kontatu zidatena, ez bait nintzen han egon.

hortaz, dinot nik DB tope bat ezartzen duen legediren bat egongo dela.

legediak ezartzen omen duen tope horretaz gain, gero badago halako bolumena 
erabiltzearen alde dauden artistak, ildo horretan merzbow-en adibidea aipatu 
didate beti. ni ez naiz halakoen aldarrikatzailea eta nahiago ditut bolumen 
jasangarriagoak. hala ere, kontzertua gustatu zitzaidan, azkenean tarte 
aspergarriago batzuk egon ziren arren. hori bai, flipatu egin nuen alboko 
zenbait pertsona tapoi barik egotearekin, nahiz eta zonalde horren ez 
"lesibo"an egon ginen, eszenatokitik gertu eta erdialdean, PAz "pixkat" 
libratzen.

ez dakit, bizitzan orokorrean halako "cliche"ak jokatzen duten paperarekin 
lotzen zait hau eta artea ez da horretaz libratzen. zera esan nah dut, badago 
artea baloratzeko modu bat non probokazioa, experimentaltasuna, politika, 
etab... goraipatu eta irizpide bezala hartzen dira, eta arazoa niretzako badago 
probokazio, politika eta horien gainean daukagun ideiaz. askotan bere burua 
probokatzailea edo politikoki aktibista bezala ikusten duena, atzerakoi eta 
aspergarriena da. 

jon











2012/12/10 IBAN URIZAR <[email protected]>




Argi daukat Swans taldeak zapatuan kafe antzokian egin zuena ez zela neretzat. 
Baliteke norbaitek db kopuru hori jasotzeko irrikaz egotea, bolumen egarria 
edukitzea. Tapoiak eramatea kontzertua "entzuteko" ere, kontraesan polita 
iruditzen zait horrelako kontzertu baterako, non bolumena den taldeak ofresteko 
duen esperientzietako bat. Batzuk bakarra ez dela esango dute: konposizioa, 
dinamikak,...bateren batek nostalgia ere bai. EHn inoiz egon ez den talde 
mitiko bat ikustera joateak dakarren regresio mental horrek, askotan iritzi 
kontrajarriak esnatzen bait dizkigu. Intentsitatea konzeptu bezala, ez da 
bolumenaren esklusibidadea, db kopuru gutxiagorekin intentsitatea lortzen da, 
dinamikak somatzen dira eta garrantzitsuena, ez du kalte fisikorik eragiten. 
Espero dut kontzertu honek debate bat irekitzea. Osasunarentzat kaltegarria den 
gehiegizko bolumena ez ote den musikaren fisikotasunera gerturatzen gaituen 
konzeptu bat (nire prakak dardarka zeuden bafleak bezala) eta ez disfrutatzen 
laguntzen duena. Nik ez dut musika hain altu entzuteko beharrik eta zuek??


Iban Urizar





De: jon mantzisidor <[email protected]>
Para: igua berria <[email protected]>; "[email protected]" 
<[email protected]> 
Enviado: Domingo 9 de diciembre de 2012 20:45
Asunto: [Igua] swans






aupa, atzo SWANS-en kontzertua dela eta
galdera bat sortu zait, eta zuetako asko egon zinetenez hemen doa: 


jendaurrean bolumen hori erabiltzea nola ez dago debekatuta oraindik, XXI 
mendean?
 
legez esan nahi det. zenbat eta gehiago pentsatu orduan eta arraroagoa egiten 
zait.
argi dago osasunerako arriskutsuaren muga pasata zegoela.


eta bai, badakit norberak erabakitzen duela sartu ala ez, eta antzokia pribatua 
dela ( baina aldi berean emanaldi publiko bat, ez?) 
baina hala ere inori ez zaio okurritzen gas toxiko bat botatzea edo bate 
batekin lehen ilarakoei burua zanpatzea. 
hori ere esperientzia brutala izango litzateke...


--




_______________________________________________
Igua mailing list
[email protected]
http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net



_______________________________________________
Igua mailing list
[email protected]
http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net



_______________________________________________
Igua mailing list
[email protected]
http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net



_______________________________________________ Igua mailing list 
[email protected] 
http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net       
                               

_______________________________________________
Igua mailing list
[email protected]
http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net       
                                  
_______________________________________________
Igua mailing list
[email protected]
http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net

Responder a