bolumenaren maila gehiegizkoa izan zen, bai. ez dakit Merzbow bilbora
etorri zenean antzekoa izan ote zen. kontua da antzokian dagoen PAz aparte
alboetan subgrabe zutabe horiek jarri zituztela, hor zegoen DB "extra"
hori, normalean dagoena baiño bikoitza ez dakit, baiño askoz ozenagoa azken
finean. agian hor egon daiteke legediren baten saltatzea. areatoak DB
limite bat eukingo duela suposatzen dut, lokal oro bezala. interesgarria
litzateke horretaz enteratzea, osasuna ez galtzeko gehien bat.

orain dela pare bat urte melvins taldea biran etorri zenean halako arazoak
euki omen zituzten. azkenean, eta kontatu zidatenagatik, kontzertu oso
laburrak egin eta teloneroak ez zuten jo (big business), justu nahi zuten
bolumen ozena ez zietelako erabiltzen utzi. hau da kontatu zidatena, ez
bait nintzen han egon.

hortaz, dinot nik DB tope bat ezartzen duen legediren bat egongo dela.

legediak ezartzen omen duen tope horretaz gain, gero badago halako bolumena
erabiltzearen alde dauden artistak, ildo horretan merzbow-en adibidea
aipatu didate beti. ni ez naiz halakoen aldarrikatzailea eta nahiago ditut
bolumen jasangarriagoak. hala ere, kontzertua gustatu zitzaidan, azkenean
tarte aspergarriago batzuk egon ziren arren. hori bai, flipatu egin nuen
alboko zenbait pertsona tapoi barik egotearekin, nahiz eta zonalde horren
ez "lesibo"an egon ginen, eszenatokitik gertu eta erdialdean, PAz "pixkat"
libratzen.

ez dakit, bizitzan orokorrean halako "cliche"ak jokatzen duten paperarekin
lotzen zait hau eta artea ez da horretaz libratzen. zera esan nah dut,
badago artea baloratzeko modu bat non probokazioa, experimentaltasuna,
politika, etab... goraipatu eta irizpide bezala hartzen dira, eta arazoa
niretzako badago probokazio, politika eta horien gainean daukagun ideiaz.
askotan bere burua probokatzailea edo politikoki aktibista bezala ikusten
duena, atzerakoi eta aspergarriena da.

jon








2012/12/10 IBAN URIZAR <[email protected]>

> Argi daukat Swans taldeak zapatuan kafe antzokian egin zuena ez zela
> neretzat. Baliteke norbaitek db kopuru hori jasotzeko irrikaz egotea,
> bolumen egarria edukitzea. Tapoiak eramatea kontzertua "entzuteko" ere,
> kontraesan polita iruditzen zait horrelako kontzertu baterako, non bolumena
> den taldeak ofresteko duen esperientzietako bat. Batzuk bakarra ez dela
> esango dute: konposizioa, dinamikak,...bateren batek nostalgia ere bai. EHn
> inoiz egon ez den talde mitiko bat ikustera joateak dakarren regresio
> mental horrek, askotan iritzi kontrajarriak esnatzen bait dizkigu.
> Intentsitatea konzeptu bezala, ez da bolumenaren esklusibidadea, db kopuru
> gutxiagorekin intentsitatea lortzen da, dinamikak somatzen dira eta
> garrantzitsuena, ez du kalte fisikorik eragiten. Espero dut kontzertu honek
> debate bat irekitzea. Osasunarentzat kaltegarria den gehiegizko bolumena ez
> ote den musikaren fisikotasunera gerturatzen gaituen konzeptu bat (nire
> prakak dardarka zeuden bafleak bezala) eta ez disfrutatzen laguntzen duena.
> Nik ez dut musika hain altu entzuteko beharrik eta zuek??
>
> Iban Urizar
>   ------------------------------
> *De:* jon mantzisidor <[email protected]>
> *Para:* igua berria <[email protected]>; "[email protected]" <
> [email protected]>
> *Enviado:* Domingo 9 de diciembre de 2012 20:45
> *Asunto:* [Igua] swans
>
>  aupa, atzo SWANS-en kontzertua dela eta
> galdera bat sortu zait, eta zuetako asko egon zinetenez hemen doa:
>
> jendaurrean bolumen hori erabiltzea nola ez dago debekatuta oraindik, XXI
> mendean?
>
> legez esan nahi det. zenbat eta gehiago pentsatu orduan eta arraroagoa
> egiten zait.
> argi dago osasunerako arriskutsuaren muga pasata zegoela.
>
> eta bai, badakit norberak erabakitzen duela sartu ala ez, eta antzokia
> pribatua dela ( baina aldi berean emanaldi publiko bat, ez?)
> baina hala ere inori ez zaio okurritzen gas toxiko bat botatzea edo bate
> batekin lehen ilarakoei burua zanpatzea.
> hori ere esperientzia brutala izango litzateke...
>
> --
>
>
>
> _______________________________________________
> Igua mailing list
> [email protected]
> http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net
>
>
>
> _______________________________________________
> Igua mailing list
> [email protected]
> http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net
>
>
_______________________________________________
Igua mailing list
[email protected]
http://mail.creadoreslibres.net/mailman/listinfo/igua_creadoreslibres.net

Responder a