>
> Konta gero hemen zer pentsa/erabakitzen duzuen.
>

Ez genuen erabakirik hartu berez. Baina hurrengoak komentatu genituen:

- Agurtu, aspaldiko, etab.
- Zein da korreoaren egoera? Zerbait egiterik badago? Orokorrean, ezer
gutxi egin dezakegu. Ez da irabazi dezakegun borroka. Sindikatuek eta
bestelako agenteek jakin badakite, eta sinadurak bildu ziren (nahiz ta ez
gogoratu emaitza zein izan zen).
- Zein da gradu/master amaierako lanen lizentzia? Nork erabakitzen du?
Unibertsitateak ez du busti nahi. Araudia nahita da zabala/malgua.
- "Free Software Foundation Euskadi" sortzeko interesik badago? Pentsatzen
joan eta zenbait hilabete barru komentatzeko.
- Elkartuko gara hilean behin? Badirudi erosoa dela bideo bitartez egitea.
Elkartuko gara! Noiz baina? Ezin adostu. Doodle-a sortuko dugu.
- Zer eduki jarriko dugu GitHub/GitLab-en?
  - Ez dugu nahi aurreko migrazioan bezala, bertan behera geratzea. Argitu
genituen unibertsitatearen liferay-ra migratzeko arazoak (eta indar falta),
eta horren beharra zerbitzari barik geratu ginelako. Oraingoan, badakigu
edukia behintzat eskuragarri dagoela, testu hutsa dalako git repo
batean/batzuetan.
  - Eduki zaharra berreskuratzeaz gain, ikasleentzako argibideak idaztea
(edo estekak biltzea) aipatu zen. Orokorrean erabilgarri izango zaizkien
tresnak nola erabili ikasteko. Esaterako GitHub bera, LaTeX, edo CI.

Ondo izan
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a