Eskerrik asko, Unai; azalpenagatik/eskolagaitik; Gain baloratu nauzu letretakoenaren aipamenean; ezagutza tekniko gutxikoa naizela nabarmendu nahi izan dut. Platerera lentejak eramateko ondo zikindutakoa naiz, "posibilismo-praktiko-etikoa" dei liezaioke nire ideologiari, propaganda egiteko ez bada ere.
Neuk ere eskertuko nuke nonbait berreskuratu ahal balira lehen eskura zeuden baliabideak. Gogoan ditut LaTeXeko txantiloiak, Dignak egindako lan batzuk ere bai. Eta elegantea ematen du gradu-Hub, PhD-Lab ideia hori... balantzan neurtu behar, baina. Eskerrik asko barriz Juan Hau idatzi du Unai Martinez ([email protected]) erabiltzaileak (2021 mar. 12, or. (15:53)): > Aupa Juan, > > 1. Ikuspuntu teknikotik, GitHub eta GitLab oso antzekoak dira. Biak daude > Ruby-n idatzita eta urteak daramatzate "feature"-ak bata besteari kopiatzen > (onerako). GitLab sortu zen bereziki GitHub ez zelako/delako open source. > Beraz, instalazio propioa nahi duten enpresa/erakunde gehienek GitLab > erabiltzen dute. Geroztik, GitHub-ek Enterprise zerbitzua eskaini zuen eta > baliabide propioak erabiltzea ahalbidetzen du, faktura murrizteko. Baina > ezin da zerora murriztu. GitHub eta Microsoft biak dute filosofia berdina > horretan. > > Horregatik da hain arrunta mende honetan dauden unibertsitateetan eta > enpresetan GitLab erabiltzea. Debian-en https://salsa.debian.org/, > IEEE-ren https://opensource.ieee.org, AlpineLinux-en > https://gitlab.alpinelinux.org, eta beste hainbat erakundek ere GitLab > erabiltzen dute. Alde batetik filosofia, baina batez ere independentzia eta > kostea dira arrazoi nagusiak. > > 2. Horrelakoak gurean? Pentsaezina, tamalez. Ez da IKT zerbitzuko > langileen errua. Interes ekonomiko eta politiko gehiegi dago epe erdirako > eta luzerako perspektiba behar duten proiektuak aurrera eramateko. > Administrazio guztietan orokorra dena, unibertsitatean gehiago, zerbitzua > ez baita kritikoa. Dabiltzan zerbitzuak badabiltza, pozik asko eta eskerrak. > > Baliteke esparrua murriztuta posible izatea... Moodle-en historioa > ikusita, latza ere. > > 3. Zergatik GitHub eta ez GitLab? Diruagatik. "Cloud" delakoa ez da > musutruk. Norbaitek ordaindu behar ditu zerbitzariak, diskoak, trafikoa, > eta elektrizitatea. GitHub-en faktura Microsoft-ek ordaintzen du, > proiektuak open source (aka public) diren einean. Txorrota zabalik ahazten > badugu (ups) ordain dezala ahaldunenak (Karl et al dixit). Are gehiago, > hori da Microsoft-en apostua konpetentzia erabat xahutzeko. Azure saltzen > saiatu ziren eta ez zutenez garatzaileen artean espero eben arrakasta > lortu, garatzaileen bizitokia erosi zuten (GitHub, sourceforgeren > kakanahastearen ostean). Prezioak aldatzen dituenean (egingo du > "embrace"-aren ostean), ikusiko dugu nora joan edo non geratu. > > GitLab.com erabiliz gero, baliabideak murritzagoak lirateke, eta aldi > berean enpresa txikiago eta etikoki dezenteagoaren faktura igoko genuke. > "Gure" GitLab-a erabiliko bagenu... tira ez dago gure GitLab-a edonon > "host"-eatzeko planik mahai gainean. > > Bestetik, dirua ere, GitHub ta Microsoft-ek dirutza daukate marketing-ean > sartzeko. Programatzaileak mende honetako meatzariak gara. Eskulan asko > behar dute, eta merke bada hobe. Horregatik dago horrenbesteko interes > edonor formakuntza formalik gabe "softwarea garatzeko" gai izateko. Ez > GitLab-ek eta ez guk ezin diogu aparatu ekonomiko eta mediatiko horri aurre > egin. Telefonica ildo berean dago, idiosinkrasiak idiosinkratiko. Hori dela > eta nire "etsaiaren zilborrean" sartzeari erreferentzia. > > Aurrekoen ondorioa ere bada ikasleak GitHub zein GitLab erraztasun > berdinarekin erabiltzeko gai izan beharko liratekela. Behintzat, atzerrian > lan egiteko plana edo beharra duten ingeniariak. Enpresa eta erakunde > askotan GitLab aurkituko dute. Horregatik ere, aurrekoan aipatu neban > aktibitatea GitHub zein GitLab-en oinarritu nahi dugun argudiagarri dela. > Halaber, ni ezin naiz bi erakundeak sortzeaz, eta batez ere mantentzeaz, > arduratu. Bat mantentzeko be sail izango dut, baina mintzen nau wiki > zaharra, egin genituen kongresuen orriak, LaTeX-i buruzko edukia, etab. > offline egoteak. Bideoak archive.org-n daude, baina nork bilatu "in the > wild". Toki bakarra hartu behar badut, GitHub. Duela hamar urte, sinisten > neban unibertsitatearen web gunean berriz egitean ikasleentzat erabilgarri > zen zeozer sortzeko aukera paregabea zegola. Horregatik sortu genuen > ITSAS-en orria sistema horretan (liferay, software librea). Baina web > gunearen helburua aneca eta unibasq-en txostenak betetzea denez, hobe > esfortsua beste nonbaiten jarri. > > Uste dot Europa/Espainiako Microsoft-en hezkuntza departamentura > Teams-ekin batera GitHub Enterprise saltzeko zirkularra ez zaiela heldu > ondino. Baina helduko da datozen urteetan. Batek esan leike guk GitHub > erabiltzeak horretarako bidea prestatzea dela. Ados egon banaiteke ere, > uste dot gertatuko dela eta ezer gutxi egin dezakegula hori ekiditzeko. > Mundu librera kanala irekita mantentzea lortzen badugu, hori lorpena! > (pixkat Trump-tiar geratu da hori? XD) > > Orokorrean ikus dezakezu argudiaketa letrekoen kontuei buruz dela. > Ekonomia eta etika. Badaude zenbait elementu tekniko, baina hori ez da > eztabaidaren korapiloa. Mesedez, azal zaitez lasai oso. > > Izatez, ni VHDL lengoaiaren eta hardware diseinuaren komunitatean naiz > aktibo. Hiru erakunde nagusi ditugu bertan: > > - VHDL lan taldea: https://gitlab.com/IEEE-P1076 (GitLab "arrunta") > - VHDL erabiltzaile taldea: https://github.com/vhdl/ (GitHub "arrunta") > - IEEE-k babestutako VHDL liburutegiak: https://opensource.ieee.org/vasg > (GitLab partikularra) > - (faktura garestiegia bada, Google hasi da bere Cloud-eko baliabideak > eskaintzen) > > Erabiltzaile berdin-berdinak gara hiru taldeetan. Edukia, eztabaidak eta > garapenak erabat sakabanatuta daude, baina aldi berean oso ordenatuta. > Estrategia defentsiboa da hori. Ez gara fio. Horietako edozein joan leike > pikutara, arrazoi ezberdin asko direla eta. Baina nahikotxo kostatu jatan > hori ulertzea eta horretara ohitzea. Lauzpabost urte daramatzat ta orain > nago eroso. Beldur naiz ez ote den ITSAS-entzako gehiegi. ITSAS-entzat > baino, ikasle berrientzat. Izatez GitHub edo GitLab erabiltzea/ezagutzea > soilik esfortsua da, git-ekin batera. > > Egin dezakegu GitHub ikasleentzat eta GitLab PhD, irakasle eta orokorrean > perspektiba luzeagoa (atzera zein aurrera begira) dutenentzat. Kontua da, > zein eduki igo/partekatu edo elkarrekin garatu nahi duzue? Uste dut edukiak > baldintzatu behar duela egitura. Egun softwarea inoiz baino organikoagoa > da, eta horrekin batera repoak eta dokumentazioa. > > Ondo izan > > Unai > > El jue, 11 mar 2021 a las 20:42, Juan Abasolo (<[email protected]>) > escribió: > >> Neuk ere eskerrak ematen dizkizut. >> Eta eskertzen da zerbait agertzea :-D >> >> Letretakoegia naizenez, tontokeria izan liteke esatea, baina, badaezpada, >> galdetzeke ez dut utzi nahi: >> >> Aachenko unibertsitateak bere GitLab biltegia du, Baionan egonaldia egin >> nuen iaz eta han ere bazuten bat (ez dakit UPPAkoa, Bordelekoa ala >> frantziako unibertsitate guztietarako zerbait zen). >> >> Horrelakoak gurean delirioa bat lirateke? >> >> Eta, letretakoegia, berriro: a) zergatik GitHub-en eta ez GitLab-en? >> >> Normalean software librearen aldekoetan bigarrenerako joera handiagoa >> ikusten dut eta, handik galdera. >> >> >> Hau idatzi du Aitor Cuartango ([email protected]) erabiltzaileak >> (2021 mar. 11, og. (09:42)): >> >>> Eskerrik asko Unai, >>> >>> Oso ondo iruditzen zait, github leku ederra da lana publikoki erakusteko >>> eta elkarbanatzeko, eta, behin sortuta, erabiliko dugula uste dut. >>> >>> besarkada denoi, >>> aitor >>> >>> >>> El mié, 10 mar 2021 a las 21:51, Juanan Pereira (<[email protected]>) >>> escribió: >>> >>>> Aupa, >>>> >>>> Eskertzen da noizean behin ITSAS posta-zerrendan mugimendua ikustea >>>> eta, kasu honetan, ekimen interegarri bat aurrera eramateko >>>> proposamenerakin gainera. >>>> GitHubeko kontu bat sortzea ondo legoke, bai, dokumentazioa biltzeko >>>> bada ere. >>>> >>>> - Urtero jasotzen dugu LaTeX-en inguruan galdera bat o bi. Juanan >>>>>> Overleaf-ekin frogak egiten ibili da azken aldian eta zenbait ikasle >>>>>> GitHub >>>>>> eta LaTeX erabiltzen ari dira. >>>>>> >>>>> >>>> Testuinguru apur bat ematearren: agian batzuek ez dute horren berri >>>> baina Overleaf software librea da eta nahi izanez gero, zure instantzia >>>> pertsonala muntatu dezakezu. Interesatuta egonez gero, Twitteren azalpen >>>> orokorrak ematen duen hari bat idatzi nuen: >>>> https://twitter.com/juanan/status/1361341954336956425 >>>> >>>> >>>> -- >>>> Ongi izan, >>>> >>>> Juanan Pereira >>>> Onekin Research Group. www.onekin.org >>>> Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) >>>> Bilboko Ingeniaritza Eskola >>>> [email protected] (Ext. 7419) >>>> _______________________________________________ >>>> ITSAS mailing list >>>> [email protected] >>>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas >>>> >>> _______________________________________________ >>> ITSAS mailing list >>> [email protected] >>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas >>> >> >> >> -- >> Juan Abasolo, PhD >> >> Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea >> Bilboko Hezkuntza Fakultatea >> Euskal Herriko Unibertsitatea >> UPV/EHU >> >> Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia) >> >> T : (+34) 94 601 7567 >> Telegram: @JuanAbasolo >> Skype : abasolo72 >> >> Tutoretza ordutegia <https://labur.eus/JAbasolo-tutoretzak> >> [blo <https://juanabasolo.netlify.app/>][gak >> <http://bosgarrena.blogspot.com/>] >> _______________________________________________ >> ITSAS mailing list >> [email protected] >> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas >> > _______________________________________________ > ITSAS mailing list > [email protected] > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas > -- Juan Abasolo, PhD Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea Bilboko Hezkuntza Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia) T : (+34) 94 601 7567 Telegram: @JuanAbasolo Skype : abasolo72 Tutoretza ordutegia <https://labur.eus/JAbasolo-tutoretzak> [blo <https://juanabasolo.netlify.app/>][gak <http://bosgarrena.blogspot.com/>]
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
