Epa, Unai;
Ni, letretakoegia naz (formazio tekniko bakoa, kontuz non sartzen dodan
eskua...). Ezertarako behar balitz, zenbakia altxatzeko ez bada be,
JuanAbasolo naz GitHub-en.
Ez dut ulertu zelan egin behar dudan `itsas-taldea`k egindako aldaketak eta
barriztatzeen barri jakiteko. Dinotsut ez-jakitearen tamaina neurtzeko.

Eskerrik asko (III) lanokaitik

Hau idatzi du Unai Martinez Corral ([email protected])
erabiltzaileak (2021 mar. 25, og. (23:34)):

> Kaixo talde!
>
> GitHub-ek orain dela pare bat egun erantzun zidan. Tamalez, ITSAS ez dago
> eskuragarri:
>
> I've looked over the ITSAS account and it's not dormant (not all activity
>> on GitHub is public) or available for release under our name-squatting
>> policy.
>
>
> Edonola ere, https://github.com/itsas-taldea erakundea sortu dot gaur.
> Momentuz, hiru repo sortu ditut:
>
> - https://github.com/itsas-taldea/itsas
> - https://github.com/itsas-taldea/f4hc
> - https://github.com/itsas-taldea/LaTeX
>
> Repo bakoitzean README bat dago, 'pages' karpeta eta 'media' karpeta.
> Pages-ek, dokuwiki-ko orriak dauzka, txt formatuan. Media-k, aldiz, logoak,
> pdf-an, aurkezpenak, manifestuak, etab. ditu.
> Edukia kopiatzen nengoela, zertxobait txukundu dut. Bikoiztutakoak
> ezabatu, euskera eta gazteleraz daudenak antolatu, tarball-ak
> deskonprimitu...
>
> Estekak apurtuta daude. Alde batetik, GitHub-ek testu hutsa aurkezten
> duelako. Bestetik, hainbat fitxategi tokiz mugitu ditudalako. Baina,
> behintzat, eduki guztia eskuragarri dago, eta irakurri daiteke.
>
> ---
>
> Eskertuko nuke baten batek babes kopia errepasatuko balu. Edukia
> mugitzean, ni heldu baino lehenagoko "Free Software Bilgunea'08" eta beste
> zenbait dokumentu ikusi ditut. Horren memoriarik ez dudanez, ez dakit
> bereziki garrantzitsua izan litekeen edozer ahaztu dudan.
>
> ---
>
> Sentipenak pizteko, ikus erantsitako kapturak. Zerbitzatzeko, PHP5 behar
> da, dokuwikia 2009-koa baita. Zuzenean dokuwikia berritzen saiatu naiz,
> baina ez dabil, plugin guztiak zahartuta daudelako, eta API-a ez
> datorrelako bat. PHP5 duen hurrengo kontenedorearekin, badabil (horrela
> egin ditut kapturak):
>
>  docker run --rm -itv /$(pwd)://src -w //src -p 8080:8080
> nimmis/apache-php5 php -S 0.0.0.0:8080
>
> f4hc web gunea primeran dabil. atal guztietan nabigatzea badago, euskaraz
> zein gazteleraz. Orrialde nagusian, ordea, zerbait ez dago ondo eta estekak
> apurtuta daude. Hizkuntza aldatzea ere ez dabil.
>
> Aurrera begira, uste dot merezi duela f4hc-ren gune estatikoa egitea (
> itsas-taldea.github.io/f4hc). Orrialde nagusia eta LaTeX taldeari
> dagokionez, ordea, ez nago ziur. GitHub-eko wiki bihurtu ditzakegu, edo
> gune estatikoa sortu. Bietan, esfortsua antzekoa da, moldaketa sintaktikoei
> dagokionez. Baina wikiak ez dauka hainbat hizkuntza kudeatzeko sistemarik.
> Gune estatikoa eginda, ordea, euskara eta gaztelera (eta ingelera?) behar
> bezala kudeatu ditzakegu.
>
> ---
>
> Juanan eta Pablo gonbidatu ditut erakundera. Baina besteen erabiltzaile
> izenak ez dakizkit. Mesedez, esadazue.
>
> Ondo izan
>
> Unai
>
>
>
>
> El lun, 15 mar 2021 a las 9:38, Juan Abasolo (<[email protected]>)
> escribió:
>
>> Eskerrak!
>> Azalpen teknikoen zati bat galdu arren, gauzak non dauden eta zer egin
>> daitekeen argi dagoela argi dago, eskerrak!
>> Gohugo hori RStudiorekin erabili dut behin eta elegante gera daiteke, nik
>> lortu ez arren XD
>>
>> Ondo segi
>>
>>
>> Hau idatzi du Unai Martinez ([email protected]) erabiltzaileak (2021 mar.
>> 15, al. (03:57)):
>>
>>> @Juan
>>>
>>> Neuk ere eskertuko nuke nonbait berreskuratu ahal balira lehen eskura
>>>> zeuden baliabideak. Gogoan ditut LaTeXeko txantiloiak, Dignak egindako lan
>>>> batzuk ere bai. Eta elegantea ematen du gradu-Hub, PhD-Lab ideia hori...
>>>> balantzan neurtu behar, baina.
>>>>
>>>
>>> Nik daukat 'itsas_20130227.7z' (104MB). Bertan dago den-dena. Dokuwikia
>>> zen. Izatez, bi behintzat (nagusia eta f4hc). Horrek esan nahi du testu
>>> hutsa dala.
>>> Baten batek erabiltzaileen pasahitzak dituen fitxategia zein den badaki
>>> (gogoratzen badu), ez dut uste hori kenduta bestea banatzeko arazorik
>>> dagoenik.
>>>
>>> GitHub zein GitLab-ek "Pages" zerbitzua eskaintzen dute musutruk.
>>> Hosting-a da hori, baina website estatikoak jarri daitezke soilik. Nire
>>> lehen intentzioa da dokuwikia "read-only" moduan igotzea. Uste dut horrek
>>> ez duela funtzionatuko, dokuwiki-k PHP erabiltzen duelako. Beraz, txt
>>> horiek markdown, restructuredtext edo asciidoc(tor) formatuetara bihurtu
>>> beharko ditugu. Nire preferentzia https://gohugo.io/ (
>>> https://themes.gohugo.io/) litzateke. Theme batzuk hainbat
>>> hizkuntzatarako prest daude: https://themes.gohugo.io/tags/multilingual/
>>> .
>>>
>>> Esta cabecera ha sido añadida automáticamente por la Vicegerencia de las 
>>> TIC:
>>> --------------------------------------------------------------------------------
>>> ATENCION!! Este correo contiene la palabra "contraseña" o alguna otra 
>>> palabra sospechosa y puede tratarse de un fraude.
>>> No proporcione nunca sus credenciales por correo electrónico.
>>> Si tiene alguna duda consulte con el CAU (154400).
>>> UPV/EHU, Vicegerencia de las TIC
>>>
>>> ERNE!! Mezu honek "contraseña" hitza edo beste hitz susmagarria dauka eta 
>>> iruzurrezko mezua izan daiteke.
>>> Ez eman inoiz zure pasahitza posta elektronikoaren bidez.
>>> Zalantzarik izanez gero deitu BAZren telefonora (154400)
>>> UPV/EHU, IKT Gerenteordetza
>>> --------------------------------------------------------------------------------
>>> ·
>>>
>>> _______________________________________________
>>> ITSAS mailing list
>>> [email protected]
>>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>>>
>>
>>
>> --
>> Juan Abasolo, PhD
>>
>> Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea
>> Bilboko Hezkuntza Fakultatea
>> Euskal Herriko Unibertsitatea
>> UPV/EHU
>>
>> Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia)
>>
>> T       : (+34) 94 601 7567
>> Telegram: @JuanAbasolo
>> Skype   : abasolo72
>>
>> Tutoretza ordutegia <https://labur.eus/JAbasolo-tutoretzak>
>> [blo <https://juanabasolo.netlify.app/>][gak
>> <http://bosgarrena.blogspot.com/>]
>> _______________________________________________
>> ITSAS mailing list
>> [email protected]
>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>>
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>


-- 
Juan Abasolo, PhD

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
UPV/EHU

Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia)

T       : (+34) 94 601 7567
Telegram: @JuanAbasolo
Skype   : abasolo72

Tutoretza ordutegia <https://labur.eus/JAbasolo-tutoretzak>
[blo <https://juanabasolo.netlify.app/>][gak
<http://bosgarrena.blogspot.com/>]
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a