Hori dok laburpen ona!
Laburpena irakurri behar/nahi duenak nahi duen laburpena.
Eskerrik asko.

Ez dut uste bat ere ekarpenik egiteko moduan egongo nintzenik.

GitHubekoetan azterka ibili naiz, holako batean LeTeX euskaraz-eta
galderaren bat bota behar dut. Eskerrik asko (II)

Juan


Hau idatzi du Unai Martinez Corral ([email protected])
erabiltzaileak (2021 mar. 25, og. (23:54)):

> Konta gero hemen zer pentsa/erabakitzen duzuen.
>>
>
> Ez genuen erabakirik hartu berez. Baina hurrengoak komentatu genituen:
>
> - Agurtu, aspaldiko, etab.
> - Zein da korreoaren egoera? Zerbait egiterik badago? Orokorrean, ezer
> gutxi egin dezakegu. Ez da irabazi dezakegun borroka. Sindikatuek eta
> bestelako agenteek jakin badakite, eta sinadurak bildu ziren (nahiz ta ez
> gogoratu emaitza zein izan zen).
> - Zein da gradu/master amaierako lanen lizentzia? Nork erabakitzen du?
> Unibertsitateak ez du busti nahi. Araudia nahita da zabala/malgua.
> - "Free Software Foundation Euskadi" sortzeko interesik badago? Pentsatzen
> joan eta zenbait hilabete barru komentatzeko.
> - Elkartuko gara hilean behin? Badirudi erosoa dela bideo bitartez egitea.
> Elkartuko gara! Noiz baina? Ezin adostu. Doodle-a sortuko dugu.
> - Zer eduki jarriko dugu GitHub/GitLab-en?
>   - Ez dugu nahi aurreko migrazioan bezala, bertan behera geratzea. Argitu
> genituen unibertsitatearen liferay-ra migratzeko arazoak (eta indar falta),
> eta horren beharra zerbitzari barik geratu ginelako. Oraingoan, badakigu
> edukia behintzat eskuragarri dagoela, testu hutsa dalako git repo
> batean/batzuetan.
>   - Eduki zaharra berreskuratzeaz gain, ikasleentzako argibideak idaztea
> (edo estekak biltzea) aipatu zen. Orokorrean erabilgarri izango zaizkien
> tresnak nola erabili ikasteko. Esaterako GitHub bera, LaTeX, edo CI.
>
> Ondo izan
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>


-- 
Juan Abasolo, PhD

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
UPV/EHU

Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia)

T       : (+34) 94 601 7567
Telegram: @JuanAbasolo
Skype   : abasolo72

Tutoretza ordutegia <https://labur.eus/JAbasolo-tutoretzak>
[blo <https://juanabasolo.netlify.app/>][gak
<http://bosgarrena.blogspot.com/>]
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a