Aupa Juan,

1. Ikuspuntu teknikotik, GitHub eta GitLab oso antzekoak dira. Biak daude
Ruby-n idatzita eta urteak daramatzate "feature"-ak bata besteari kopiatzen
(onerako). GitLab sortu zen bereziki GitHub ez zelako/delako open source.
Beraz, instalazio propioa nahi duten enpresa/erakunde gehienek GitLab
erabiltzen dute. Geroztik, GitHub-ek Enterprise zerbitzua eskaini zuen eta
baliabide propioak erabiltzea ahalbidetzen du, faktura murrizteko. Baina
ezin da zerora murriztu. GitHub eta Microsoft biak dute filosofia berdina
horretan.

Horregatik da hain arrunta mende honetan dauden unibertsitateetan eta
enpresetan GitLab erabiltzea. Debian-en https://salsa.debian.org/, IEEE-ren
https://opensource.ieee.org, AlpineLinux-en https://gitlab.alpinelinux.org,
eta beste hainbat erakundek ere GitLab erabiltzen dute. Alde batetik
filosofia, baina batez ere independentzia eta kostea dira arrazoi nagusiak.

2. Horrelakoak gurean? Pentsaezina, tamalez. Ez da IKT zerbitzuko langileen
errua. Interes ekonomiko eta politiko gehiegi dago epe erdirako eta
luzerako perspektiba behar duten proiektuak aurrera eramateko.
Administrazio guztietan orokorra dena, unibertsitatean gehiago, zerbitzua
ez baita kritikoa. Dabiltzan zerbitzuak badabiltza, pozik asko eta eskerrak.

Baliteke esparrua murriztuta posible izatea... Moodle-en historioa ikusita,
latza ere.

3. Zergatik GitHub eta ez GitLab? Diruagatik. "Cloud" delakoa ez da
musutruk. Norbaitek ordaindu behar ditu zerbitzariak, diskoak, trafikoa,
eta elektrizitatea. GitHub-en faktura Microsoft-ek ordaintzen du,
proiektuak open source (aka public) diren einean. Txorrota zabalik ahazten
badugu (ups) ordain dezala ahaldunenak (Karl et al dixit). Are gehiago,
hori da Microsoft-en apostua konpetentzia erabat xahutzeko. Azure saltzen
saiatu ziren eta ez zutenez garatzaileen artean espero eben arrakasta
lortu, garatzaileen bizitokia erosi zuten (GitHub, sourceforgeren
kakanahastearen ostean). Prezioak aldatzen dituenean (egingo du
"embrace"-aren ostean), ikusiko dugu nora joan edo non geratu.

GitLab.com erabiliz gero, baliabideak murritzagoak lirateke, eta aldi
berean enpresa txikiago eta etikoki dezenteagoaren faktura igoko genuke.
"Gure" GitLab-a erabiliko bagenu... tira ez dago gure GitLab-a edonon
"host"-eatzeko planik mahai gainean.

Bestetik, dirua ere, GitHub ta Microsoft-ek dirutza daukate marketing-ean
sartzeko. Programatzaileak mende honetako meatzariak gara. Eskulan asko
behar dute, eta merke bada hobe. Horregatik dago horrenbesteko interes
edonor formakuntza formalik gabe "softwarea garatzeko" gai izateko. Ez
GitLab-ek eta ez guk ezin diogu aparatu ekonomiko eta mediatiko horri aurre
egin. Telefonica ildo berean dago, idiosinkrasiak idiosinkratiko. Hori dela
eta nire "etsaiaren zilborrean" sartzeari erreferentzia.

Aurrekoen ondorioa ere bada ikasleak GitHub zein GitLab erraztasun
berdinarekin erabiltzeko gai izan beharko liratekela. Behintzat, atzerrian
lan egiteko plana edo beharra duten ingeniariak. Enpresa eta erakunde
askotan GitLab aurkituko dute. Horregatik ere, aurrekoan aipatu neban
aktibitatea GitHub zein GitLab-en oinarritu nahi dugun argudiagarri dela.
Halaber, ni ezin naiz bi erakundeak sortzeaz, eta batez ere mantentzeaz,
arduratu. Bat mantentzeko be sail izango dut, baina mintzen nau wiki
zaharra, egin genituen kongresuen orriak, LaTeX-i buruzko edukia, etab.
offline egoteak. Bideoak archive.org-n daude, baina nork bilatu "in the
wild". Toki bakarra hartu behar badut, GitHub. Duela hamar urte, sinisten
neban unibertsitatearen web gunean berriz egitean ikasleentzat erabilgarri
zen zeozer sortzeko aukera paregabea zegola. Horregatik sortu genuen
ITSAS-en orria sistema horretan (liferay, software librea). Baina web
gunearen helburua aneca eta unibasq-en txostenak betetzea denez, hobe
esfortsua beste nonbaiten jarri.

Uste dot Europa/Espainiako Microsoft-en hezkuntza departamentura Teams-ekin
batera GitHub Enterprise saltzeko zirkularra ez zaiela heldu ondino. Baina
helduko da datozen urteetan. Batek esan leike guk GitHub erabiltzeak
horretarako bidea prestatzea dela. Ados egon banaiteke ere, uste dot
gertatuko dela eta ezer gutxi egin dezakegula hori ekiditzeko. Mundu
librera kanala irekita mantentzea lortzen badugu, hori lorpena! (pixkat
Trump-tiar geratu da hori? XD)

Orokorrean ikus dezakezu argudiaketa letrekoen kontuei buruz dela. Ekonomia
eta etika. Badaude zenbait elementu tekniko, baina hori ez da eztabaidaren
korapiloa. Mesedez, azal zaitez lasai oso.

Izatez, ni VHDL lengoaiaren eta hardware diseinuaren komunitatean naiz
aktibo. Hiru erakunde nagusi ditugu bertan:

- VHDL lan taldea: https://gitlab.com/IEEE-P1076 (GitLab "arrunta")
- VHDL erabiltzaile taldea: https://github.com/vhdl/ (GitHub "arrunta")
- IEEE-k babestutako VHDL liburutegiak: https://opensource.ieee.org/vasg
(GitLab partikularra)
- (faktura garestiegia bada, Google hasi da bere Cloud-eko baliabideak
eskaintzen)

Erabiltzaile berdin-berdinak gara hiru taldeetan. Edukia, eztabaidak eta
garapenak erabat sakabanatuta daude, baina aldi berean oso ordenatuta.
Estrategia defentsiboa da hori. Ez gara fio. Horietako edozein joan leike
pikutara, arrazoi ezberdin asko direla eta. Baina nahikotxo kostatu jatan
hori ulertzea eta horretara ohitzea. Lauzpabost urte daramatzat ta orain
nago eroso. Beldur naiz ez ote den ITSAS-entzako gehiegi. ITSAS-entzat
baino, ikasle berrientzat. Izatez GitHub edo GitLab erabiltzea/ezagutzea
soilik esfortsua da, git-ekin batera.

Egin dezakegu GitHub ikasleentzat eta GitLab PhD, irakasle eta orokorrean
perspektiba luzeagoa (atzera zein aurrera begira) dutenentzat. Kontua da,
zein eduki igo/partekatu edo elkarrekin garatu nahi duzue? Uste dut edukiak
baldintzatu behar duela egitura. Egun softwarea inoiz baino organikoagoa
da, eta horrekin batera repoak eta dokumentazioa.

Ondo izan

Unai

El jue, 11 mar 2021 a las 20:42, Juan Abasolo (<[email protected]>)
escribió:

> Neuk ere eskerrak ematen dizkizut.
> Eta eskertzen da zerbait agertzea :-D
>
> Letretakoegia naizenez, tontokeria izan liteke esatea, baina, badaezpada,
> galdetzeke ez dut utzi nahi:
>
> Aachenko unibertsitateak bere GitLab biltegia du, Baionan egonaldia egin
> nuen iaz eta han ere bazuten bat (ez dakit UPPAkoa, Bordelekoa ala
> frantziako unibertsitate guztietarako zerbait zen).
>
> Horrelakoak gurean delirioa bat lirateke?
>
> Eta, letretakoegia, berriro: a) zergatik GitHub-en eta ez GitLab-en?
>
> Normalean software librearen aldekoetan bigarrenerako joera handiagoa
> ikusten dut eta, handik galdera.
>
>
> Hau idatzi du Aitor Cuartango ([email protected]) erabiltzaileak
> (2021 mar. 11, og. (09:42)):
>
>> Eskerrik asko Unai,
>>
>> Oso ondo iruditzen zait, github leku ederra da lana publikoki erakusteko
>> eta elkarbanatzeko, eta, behin sortuta, erabiliko dugula uste dut.
>>
>> besarkada denoi,
>> aitor
>>
>>
>> El mié, 10 mar 2021 a las 21:51, Juanan Pereira (<[email protected]>)
>> escribió:
>>
>>> Aupa,
>>>
>>> Eskertzen da noizean behin ITSAS posta-zerrendan mugimendua ikustea eta,
>>> kasu honetan, ekimen interegarri bat aurrera eramateko proposamenerakin
>>> gainera.
>>> GitHubeko kontu bat sortzea ondo legoke, bai, dokumentazioa biltzeko
>>> bada ere.
>>>
>>> - Urtero jasotzen dugu LaTeX-en inguruan galdera bat o bi. Juanan
>>>>> Overleaf-ekin frogak egiten ibili da azken aldian eta zenbait ikasle 
>>>>> GitHub
>>>>> eta LaTeX erabiltzen ari dira.
>>>>>
>>>>
>>> Testuinguru apur bat ematearren: agian batzuek ez dute horren berri
>>> baina Overleaf software librea da eta nahi izanez gero, zure instantzia
>>> pertsonala muntatu dezakezu. Interesatuta egonez gero, Twitteren azalpen
>>> orokorrak ematen duen hari bat idatzi nuen:
>>> https://twitter.com/juanan/status/1361341954336956425
>>>
>>>
>>> --
>>> Ongi izan,
>>>
>>> Juanan Pereira
>>> Onekin Research Group.    www.onekin.org
>>> Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
>>> Bilboko Ingeniaritza Eskola
>>> [email protected] (Ext. 7419)
>>> _______________________________________________
>>> ITSAS mailing list
>>> [email protected]
>>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>>>
>> _______________________________________________
>> ITSAS mailing list
>> [email protected]
>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>>
>
>
> --
> Juan Abasolo, PhD
>
> Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea
> Bilboko Hezkuntza Fakultatea
> Euskal Herriko Unibertsitatea
> UPV/EHU
>
> Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia)
>
> T       : (+34) 94 601 7567
> Telegram: @JuanAbasolo
> Skype   : abasolo72
>
> Tutoretza ordutegia <https://labur.eus/JAbasolo-tutoretzak>
> [blo <https://juanabasolo.netlify.app/>][gak
> <http://bosgarrena.blogspot.com/>]
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a