> > Ez dut ulertu zelan egin behar dudan `itsas-taldea`k egindako aldaketak > eta barriztatzeen barri jakiteko. Dinotsut ez-jakitearen tamaina neurtzeko. >
Berez, uste dot ez dagoela erakundean egiten diren aldaketen notifikaziorik jasotzeko aukera. Erakundeko kide zarenez, GitHub-en orrialde nagusian, ezkerreko goikaldean, "dashboard context" delakoa aldatu dezakezu: https://github.com/orgs/itsas-taldea/dashboard. Horrek laburpena aurkeztuko du. Bestetik, interesgarri zaizkizun repoetan "watch" gaitu dezakezu. Hori eskumako goikaldean dago (star eta fork botoien alboan). "watch" egitean zein notifikazio jaso nahi duzun erabaki dezakezu (edozein momentutan aldatu dezakezu gero ere). Uste dot holako argibideak biltzea zela proposamenetako bat...
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
