Aupa Juan, Zeharkako detailea bada ere, Explorer orain dala hamabost egun ofizialki hil zuten. Beraz, 2022-ko ekainaren 30ean Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko nagusiak (bakarrak) ez du inolako nabigatzailerik erabiltzeko aukera ziurrik. GAUR-ekin izan dozu arazoa gaur. Saiatu "Portal del empleado" delakoa erabiltzen, o edozein bidairako dietak justifikatzen, o sinadura digitala erabiltzen... Windows-en ari naiz, Linux aipatu barik. Nire zentroan antibirusa be kadukatu da eta ez dakite noiz berrituko duten lizentzia. Txartelak kaka hutsa dira erosi zituztenetik (3-5€-ko edozein irakurgailurekin kopiatu/faltsifikatu daitezke), eta orain dela 8-10 urte jakinarazita ere, ez dituzte aldatu. Geroz ta gehiago erabili bai, baina seguruak diren produktuak erosi ez, zertako. Korreoa kudeatzea konplexua omen da ere, eta horregatik enpresa handi baten laguntza behar dugu. Tira, urteak dira ezagutza tekniko gabeko zuzendaritzapean eta zalantzazko erabaki etikoz bultzatuta. Aspaldi, eztabaida ez da software libre o ez libreari buruz. Ez dira kapaz funtzezko zerbitzuak mantentzeko, edozein modutan eta aurrekontua edozein izanda. Diru horrekin euskadin hainbat jendek jatekoa duelako esperantza dogu euskarri bakarra, ta geroz ta jende gutxiagok betetzen dauz patrikak (potoloago, hori bai)... Gure ingeniari eta garatzaileak atzerrira joan eta hainbat bitarteko medio kontratazen doguz (hemengo politikariak, eta atzerriko enpresak). Egoera larria da, oso. Baina "sistema" hautsi arte ez dabe aldatuko, eta unibertsitate hau ezin da hautsi bakarra izateagatik estrategikoa delako. Frustazioa indar bihurtzekotan, LAB-era dei egingo nuke nik. Azken aldian zenbait mezu bidali dabez korreoen kontua dela eta. Eskoletako o FP-etako jendea ezagutzen badozu, datorkigunaren erreferentzia argia da hori. Salud, y cerveza fría! Unai
El jue, 30 jun 2022 a las 13:16, Juan Abasolo (<[email protected]>) escribió: > Egun on, sof.librezaleok; > Ea zuon kasuan zelan dabilen kontu hau, CAUk emandako erantzuna ezin > irentsita nabil-eta. > > GAURrera konektatzeko orduan, euskeraz nabigatzailea sistema eta abar, > "su tiempo de conexión a caducado" dinoste nire ordenagailuan (Kubuntu, > Brave erabilita). > Orduan, CAUkoak sartu ahal izateko Windowsa daukan UPV/EHUko terminal > batera joan naiz, han Firefox erabilita erderazko karteltxu berbera: "Su > tiempo de ...". > > CAUra deitu dut eta... Explorer erabili behar dela dinoste. Explorer, > jakina, nik ezin dut erabili. Firefox-ek ez dauka soporterik orain? GAUR > amaitu zaigu? (Kubuntun orain dela hile batzuk ezin daiteke sartu, > Braverekin herenegun arte bai) > > Irtenbiderik? > > Barkatu taketaldia. > > > Juan > > -- > Juan Abasolo, PhD > > Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea > Bilboko Hezkuntza Fakultatea > Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU > > Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia) > > T : (+34) 94 601 7567 > Telegram: @JuanAbasolo > Skype : abasolo72 > Bloga : juanabasolo.netlify.com > > _______________________________________________ > ITSAS mailing list > [email protected] > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas >
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
