Kaixo Juan, Instrukzioak Txartela digitala erabiltzeko Linuxen (probatu berri egin ditut makina birtual batean):
1.- Instalatu egin behar da: apt-get install opensc pcscd libnss3-tools pcsc-tools pcscd firefox openjdk-18-jre 2.- Deskargatu Izenpe Softwarra "Descargas" karpetan : https://www.izenpe.eus/software/ * Software Izenpe para Linux (ZIP, 106 MB) * Certificado Izenpe para Ubuntu Debian (DEB, 13 KB) * Linux 64bits (RUN, 73 MB) 3.- Instalatu: cd /home/aitor/Descargas unzip Software_Izenpe_Linux.zip - bertsioaren arabera XXXX: sudo dpkg -i Software_Izenpe/Middleware_izenpe_XXXXXXXXXXXX.deb sudo dpkg -i izenpe-certificatesXXXXXXXXX chmod +x idazki-desktop-linux64.run ./idazki-desktop-linux64.run Ziurtatu firefoxen dagoela konfiguratuta: Ajustes->Privacidad y Seguridad->Dispositivos de seguridad "Izenpe" -> /usr/lib/bit4id/libbit4ipki.so Eta sinatuko duzue da arazorik gabe. Gero beste aplikazioak erabiltzeko sinadura digitalarekin erlazionatuta : https://firmaelectronica.gob.es/Home/Descargas.html Deskargatu "Autofirma" unzip AutoFirma_Linux.zip dpkg -i AutoFirma_1_7_1.deb Honekin nahiko sinadura elektroniko erlazionatutako programekin ondo ibiltzeko. Asteburua ona izan, aitor El jue, 30 jun 2022 a las 20:05, Juan Abasolo (<[email protected]>) escribió: > Kaixo eta aspaldiko! > Gaurkoak korreo batzuk trukatzeko, behintzat balio izan du :-D > > Ba, batek idatzi dit niri bakarrik eta horrek asmatu du. Arazoa da ehu.eus > erabili nahi izatea eta ez ehu.es. Antza (nahi duenak aproba egitea > dauka) http://gestion.ehu.eus/gaur helbidea erabilita, nahiz eta sistema > eragilea, nabigatzailea eta nabigazio hizkuntza "eus" ipinita izan, "es" > erantzuten du ganorabakokeria hori. Onartu behar *.es*tasuna eta nahiko. > > Ni ere, Unai moduan, pozarren beharginek lortzen dutenekin. Bistan da > arazoa ez dagoela hor. > > Izenpe & co. Oso oso eskertzekoa litzateke norberaren Linux instalazioan > instalatu eta erabiltzeko "leloontzako" jarraibideak. > > Kexaren kontuaz adi ibili behar dut. Arrazoi. > > Nire fakultatean egon garen Linux erabiltzaileetatik bakarra naiz Linux > erabiltzen segitzen duena. Besteak beste Windowsen "horrelako arazorik" ez > dagoen argudioari ez diodalako kasurik egin... eta ez dudalako ordenagailu > instituzionala ikerkuntzarako erabiltzen. > Reciclaneteko bigarren eskuko 120€ko ordenagailuak askoz aukera gehiago > ematen dizkit 1700€ko harritzarrak baino. Baina Windowsen hori ez omen > litzateke hala izango. Pena Reciclanetera norberaren poltsikotik ordaindu > beharra. > > Amaitu bigarren taketaldia. > > Ondo izan eta gozatu udaz > > > Juan > > > 22/6/30 14:43(e)an, Aitor Cuartango igorleak idatzi zuen: > > Kaixo Aspaldikos! > > Gai batzuei erantzungo diet: > - GAUR sartzerakoan arazoa: Juan, saiatu faborez "Ventana privada" batean > GAURen sartzen. Ea dabilen. > - Explorer (zorionez) hilda dago. Seguraski, entzun dudanez, hurrengo > nabigatzaile korporatiboa "Microsoft Edge" izango da (batek daki zergatik, > librea ez den bakarra da...). Zorionez Chrome da barrutik, horrela gauza > gehienak ondo ibiliko dira. > - Ezin baduzue "bidairako dietak" erabili linuxen, email bat bidal didazue > eta lagunduko dizuet. Nik erabiltzen dut linuxen Chrome eta firefoxekin > arazorik gabe. Bakarrik Izenpe kit-a eta izenpe Idazki Desktop instalatu > egin behar da. > - Arazoak badugu linuxetik EHUko herraminta bat erabiltzen CAUra deitu > behar dugu, eta konforme ez bagara, CAUn kexa bat egiteko eskubidea dugu. > - Unai, izugarri interesatzen zait esaten duzuna txartelak kopiatu > daitezkeeni buruz, bidal diezadakezu informazio gehiago (web esteka edo) > horri buruz? Janiaraziko diet honi arduratzen direnei! > > agur bero bat, > aitor > > El jue, 30 jun 2022 a las 13:58, Unai Martinez (<[email protected]>) > escribió: > >> Aupa Juan, >> Zeharkako detailea bada ere, Explorer orain dala hamabost egun ofizialki >> hil zuten. Beraz, 2022-ko ekainaren 30ean Euskal Autonomia Erkidegoko >> unibertsitate publiko nagusiak (bakarrak) ez du inolako nabigatzailerik >> erabiltzeko aukera ziurrik. GAUR-ekin izan dozu arazoa gaur. Saiatu "Portal >> del empleado" delakoa erabiltzen, o edozein bidairako dietak justifikatzen, >> o sinadura digitala erabiltzen... Windows-en ari naiz, Linux aipatu barik. >> Nire zentroan antibirusa be kadukatu da eta ez dakite noiz berrituko >> duten lizentzia. >> Txartelak kaka hutsa dira erosi zituztenetik (3-5€-ko edozein >> irakurgailurekin kopiatu/faltsifikatu daitezke), eta orain dela 8-10 urte >> jakinarazita ere, ez dituzte aldatu. Geroz ta gehiago erabili bai, baina >> seguruak diren produktuak erosi ez, zertako. >> Korreoa kudeatzea konplexua omen da ere, eta horregatik enpresa handi >> baten laguntza behar dugu. >> Tira, urteak dira ezagutza tekniko gabeko zuzendaritzapean eta >> zalantzazko erabaki etikoz bultzatuta. >> Aspaldi, eztabaida ez da software libre o ez libreari buruz. Ez dira >> kapaz funtzezko zerbitzuak mantentzeko, edozein modutan eta aurrekontua >> edozein izanda. >> Diru horrekin euskadin hainbat jendek jatekoa duelako esperantza dogu >> euskarri bakarra, ta geroz ta jende gutxiagok betetzen dauz patrikak >> (potoloago, hori bai)... Gure ingeniari eta garatzaileak atzerrira joan eta >> hainbat bitarteko medio kontratazen doguz (hemengo politikariak, eta >> atzerriko enpresak). >> Egoera larria da, oso. Baina "sistema" hautsi arte ez dabe aldatuko, eta >> unibertsitate hau ezin da hautsi bakarra izateagatik estrategikoa delako. >> Frustazioa indar bihurtzekotan, LAB-era dei egingo nuke nik. Azken aldian >> zenbait mezu bidali dabez korreoen kontua dela eta. >> Eskoletako o FP-etako jendea ezagutzen badozu, datorkigunaren >> erreferentzia argia da hori. >> Salud, y cerveza fría! >> Unai >> >> El jue, 30 jun 2022 a las 13:16, Juan Abasolo (<[email protected]> >> <[email protected]>) escribió: >> >>> Egun on, sof.librezaleok; >>> Ea zuon kasuan zelan dabilen kontu hau, CAUk emandako erantzuna ezin >>> irentsita nabil-eta. >>> >>> GAURrera konektatzeko orduan, euskeraz nabigatzailea sistema eta abar, >>> "su tiempo de conexión a caducado" dinoste nire ordenagailuan (Kubuntu, >>> Brave erabilita). >>> Orduan, CAUkoak sartu ahal izateko Windowsa daukan UPV/EHUko terminal >>> batera joan naiz, han Firefox erabilita erderazko karteltxu berbera: "Su >>> tiempo de ...". >>> >>> CAUra deitu dut eta... Explorer erabili behar dela dinoste. Explorer, >>> jakina, nik ezin dut erabili. Firefox-ek ez dauka soporterik orain? GAUR >>> amaitu zaigu? (Kubuntun orain dela hile batzuk ezin daiteke sartu, >>> Braverekin herenegun arte bai) >>> >>> Irtenbiderik? >>> >>> Barkatu taketaldia. >>> >>> >>> Juan >>> >>> -- >>> Juan Abasolo, PhD >>> >>> Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea >>> Bilboko Hezkuntza Fakultatea >>> Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU >>> >>> Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia) >>> >>> T : (+34) 94 601 7567 >>> Telegram: @JuanAbasolo >>> Skype : abasolo72 >>> Bloga : juanabasolo.netlify.com >>> >>> _______________________________________________ >>> ITSAS mailing list >>> [email protected] >>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas >>> >> _______________________________________________ >> ITSAS mailing list >> [email protected] >> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas >> > > _______________________________________________ > ITSAS mailing [email protected]http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas > > -- > Juan Abasolo, PhD > > Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea > Bilboko Hezkuntza Fakultatea > Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU > > Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia) > > T : (+34) 94 601 7567 > Telegram: @JuanAbasolo > Skype : abasolo72 > Bloga : juanabasolo.netlify.com > >
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
