Kaixo Juan,

IKT-ko arduradunek ez dute oraindik erabaki Explorer-en ordezko "ofiziala"
zein izango den GAUR erabiltzerakoan. Hala ere, GAUR Firefox-ekin ondo
dabil, irakasleek erabiltzen dituzten perfiletan behintzat.

Atzo bertan, zuk daukazun arazo berdina ikusi nuen GAUR-en akta bat
sinatzerakoan. Bazirudien momentu horretan GAURko zerbitzaria motel zebilela
eta horregatik ateratzen zela mezu hori. Txartelaren irakurgailuarekin ere
arazoak zeudenez, Idazki Desktop 3.5.1 bertsiora eguneratu nuen. Azkenean,
Firefox erabilita, aktak sinatu ahal ziren. Beraz, zerbitzariarekin arazo
puntuala izan zela uste dut, baina zure kasuan arazoa errepikatzen bada,
eskatu CAU-koei Idazki Desktop eguneratzea, badaezpada.

Agur bat

Dorleta Guzmán Muñoz

Laborategi Teknikaria
Técnico de Laboratorio 



[email protected]

T. +34 945 013570



Hezkuntza eta Kirol Fakultatea  Facultad de Educación y Deporte
Arabako Campusa Campus de Álava
Portal de Lasarte,71  01007 Vitoria-Gasteiz
T. +34 945 013500 F. +34 945 013501
www.ehu.eus



-----Jatorrizko mezua-----
Hemendik: ITSAS <[email protected]> Noren izenean: Juan Abasolo
Bidaltze-data: 2022(e)ko ekainaren 30(a), osteguna 13:17
Hona: Grupo Itsas para la promocion del software libre en la UPV/EHU
<[email protected]>
Gaia: [Itsas] GAURrera ezin konektatu Firefox erabilita eta Explorer (beraz
windows) derrigorra omen

Egun on, sof.librezaleok;
Ea zuon kasuan zelan dabilen kontu hau, CAUk emandako erantzuna ezin
irentsita nabil-eta.

GAURrera konektatzeko orduan, euskeraz nabigatzailea sistema eta abar, "su
tiempo de conexión a caducado" dinoste nire ordenagailuan (Kubuntu, Brave
erabilita).
Orduan, CAUkoak sartu ahal izateko Windowsa daukan UPV/EHUko terminal batera
joan naiz, han Firefox erabilita erderazko karteltxu berbera: "Su tiempo de
...".

CAUra deitu dut eta... Explorer erabili behar dela dinoste. Explorer,
jakina, nik ezin dut erabili. Firefox-ek ez dauka soporterik orain? GAUR
amaitu zaigu? (Kubuntun orain dela hile batzuk ezin daiteke sartu,
Braverekin herenegun arte bai)

Irtenbiderik?

Barkatu taketaldia.


Juan

--
Juan Abasolo, PhD

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea
Bilboko Hezkuntza Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia)

T       : (+34) 94 601 7567
Telegram: @JuanAbasolo
Skype   : abasolo72
Bloga   : juanabasolo.netlify.com

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a