Kaixo Aspaldikos!

Gai batzuei erantzungo diet:
- GAUR sartzerakoan arazoa: Juan, saiatu faborez "Ventana privada" batean
GAURen sartzen. Ea dabilen.
- Explorer (zorionez) hilda dago. Seguraski, entzun dudanez, hurrengo
nabigatzaile korporatiboa "Microsoft Edge" izango da (batek daki zergatik,
librea ez den bakarra da...). Zorionez Chrome da barrutik, horrela gauza
gehienak ondo ibiliko dira.
- Ezin baduzue "bidairako dietak" erabili linuxen, email bat bidal didazue
eta lagunduko dizuet. Nik erabiltzen dut linuxen Chrome eta firefoxekin
arazorik gabe. Bakarrik Izenpe kit-a eta izenpe Idazki Desktop instalatu
egin behar da.
- Arazoak badugu linuxetik EHUko herraminta bat erabiltzen CAUra deitu
behar dugu, eta konforme ez bagara, CAUn kexa bat egiteko eskubidea dugu.
- Unai, izugarri interesatzen zait esaten duzuna txartelak kopiatu
daitezkeeni buruz, bidal diezadakezu informazio gehiago (web esteka edo)
horri buruz? Janiaraziko diet honi arduratzen direnei!

agur bero bat,
aitor

El jue, 30 jun 2022 a las 13:58, Unai Martinez (<[email protected]>)
escribió:

> Aupa Juan,
> Zeharkako detailea bada ere, Explorer orain dala hamabost egun ofizialki
> hil zuten. Beraz, 2022-ko ekainaren 30ean Euskal Autonomia Erkidegoko
> unibertsitate publiko nagusiak (bakarrak) ez du inolako nabigatzailerik
> erabiltzeko aukera ziurrik. GAUR-ekin izan dozu arazoa gaur. Saiatu "Portal
> del empleado" delakoa erabiltzen, o edozein bidairako dietak justifikatzen,
> o sinadura digitala erabiltzen... Windows-en ari naiz, Linux aipatu barik.
> Nire zentroan antibirusa be kadukatu da eta ez dakite noiz berrituko duten
> lizentzia.
> Txartelak kaka hutsa dira erosi zituztenetik (3-5€-ko edozein
> irakurgailurekin kopiatu/faltsifikatu daitezke), eta orain dela 8-10 urte
> jakinarazita ere, ez dituzte aldatu. Geroz ta gehiago erabili bai, baina
> seguruak diren produktuak erosi ez, zertako.
> Korreoa kudeatzea konplexua omen da ere, eta horregatik enpresa handi
> baten laguntza behar dugu.
> Tira, urteak dira ezagutza tekniko gabeko zuzendaritzapean eta zalantzazko
> erabaki etikoz bultzatuta.
> Aspaldi, eztabaida ez da software libre o ez libreari buruz. Ez dira kapaz
> funtzezko zerbitzuak mantentzeko, edozein modutan eta aurrekontua edozein
> izanda.
> Diru horrekin euskadin hainbat jendek jatekoa duelako esperantza dogu
> euskarri bakarra, ta geroz ta jende gutxiagok betetzen dauz patrikak
> (potoloago, hori bai)... Gure ingeniari eta garatzaileak atzerrira joan eta
> hainbat bitarteko medio kontratazen doguz (hemengo politikariak, eta
> atzerriko enpresak).
> Egoera larria da, oso. Baina "sistema" hautsi arte ez dabe aldatuko, eta
> unibertsitate hau ezin da hautsi bakarra izateagatik estrategikoa delako.
> Frustazioa indar bihurtzekotan, LAB-era dei egingo nuke nik. Azken aldian
> zenbait mezu bidali dabez korreoen kontua dela eta.
> Eskoletako o FP-etako jendea ezagutzen badozu, datorkigunaren
> erreferentzia argia da hori.
> Salud, y cerveza fría!
> Unai
>
> El jue, 30 jun 2022 a las 13:16, Juan Abasolo (<[email protected]>)
> escribió:
>
>> Egun on, sof.librezaleok;
>> Ea zuon kasuan zelan dabilen kontu hau, CAUk emandako erantzuna ezin
>> irentsita nabil-eta.
>>
>> GAURrera konektatzeko orduan, euskeraz nabigatzailea sistema eta abar,
>> "su tiempo de conexión a caducado" dinoste nire ordenagailuan (Kubuntu,
>> Brave erabilita).
>> Orduan, CAUkoak sartu ahal izateko Windowsa daukan UPV/EHUko terminal
>> batera joan naiz, han Firefox erabilita erderazko karteltxu berbera: "Su
>> tiempo de ...".
>>
>> CAUra deitu dut eta... Explorer erabili behar dela dinoste. Explorer,
>> jakina, nik ezin dut erabili. Firefox-ek ez dauka soporterik orain? GAUR
>> amaitu zaigu? (Kubuntun orain dela hile batzuk ezin daiteke sartu,
>> Braverekin herenegun arte bai)
>>
>> Irtenbiderik?
>>
>> Barkatu taketaldia.
>>
>>
>> Juan
>>
>> --
>> Juan Abasolo, PhD
>>
>> Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea
>> Bilboko Hezkuntza Fakultatea
>> Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
>>
>> Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia)
>>
>> T       : (+34) 94 601 7567
>> Telegram: @JuanAbasolo
>> Skype   : abasolo72
>> Bloga   : juanabasolo.netlify.com
>>
>> _______________________________________________
>> ITSAS mailing list
>> [email protected]
>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>>
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a