Kaixo eta aspaldiko!
Gaurkoak korreo batzuk trukatzeko, behintzat balio izan du :-D

Ba, batek idatzi dit niri bakarrik eta horrek asmatu du. Arazoa da ehu.eus erabili nahi izatea eta ez ehu.es. Antza (nahi duenak aproba egitea dauka) http://gestion.ehu.eus/gaur helbidea erabilita, nahiz eta sistema eragilea, nabigatzailea eta nabigazio hizkuntza "eus" ipinita izan, "es" erantzuten du ganorabakokeria hori. Onartu behar /.es/tasuna eta nahiko.

Ni ere, Unai moduan, pozarren beharginek lortzen dutenekin. Bistan da arazoa ez dagoela hor.

Izenpe & co. Oso oso eskertzekoa litzateke norberaren Linux instalazioan instalatu eta erabiltzeko "leloontzako" jarraibideak.

Kexaren kontuaz adi ibili behar dut. Arrazoi.

Nire fakultatean egon garen Linux erabiltzaileetatik bakarra naiz Linux erabiltzen segitzen duena. Besteak beste Windowsen "horrelako arazorik" ez dagoen argudioari ez diodalako kasurik egin... eta ez dudalako ordenagailu instituzionala ikerkuntzarako erabiltzen. Reciclaneteko bigarren eskuko 120€ko ordenagailuak askoz aukera gehiago ematen dizkit 1700€ko harritzarrak baino. Baina Windowsen hori ez omen litzateke hala izango. Pena Reciclanetera norberaren poltsikotik ordaindu beharra.

Amaitu bigarren taketaldia.

Ondo izan eta gozatu udaz


Juan


22/6/30 14:43(e)an, Aitor Cuartango igorleak idatzi zuen:
Kaixo Aspaldikos!

Gai batzuei erantzungo diet:
- GAUR sartzerakoan arazoa: Juan, saiatu faborez "Ventana privada" batean GAURen sartzen. Ea dabilen. - Explorer (zorionez) hilda dago. Seguraski, entzun dudanez, hurrengo nabigatzaile korporatiboa "Microsoft Edge" izango da (batek daki zergatik, librea ez den bakarra da...). Zorionez Chrome da barrutik, horrela gauza gehienak ondo ibiliko dira. - Ezin baduzue "bidairako dietak" erabili linuxen, email bat bidal didazue eta lagunduko dizuet. Nik erabiltzen dut linuxen Chrome eta firefoxekin arazorik gabe. Bakarrik Izenpe kit-a eta izenpe Idazki Desktop instalatu egin behar da. - Arazoak badugu linuxetik EHUko herraminta bat erabiltzen CAUra deitu behar dugu, eta konforme ez bagara, CAUn kexa bat egiteko eskubidea dugu. - Unai, izugarri interesatzen zait esaten duzuna txartelak kopiatu daitezkeeni buruz, bidal diezadakezu informazio gehiago (web esteka edo) horri buruz? Janiaraziko diet honi arduratzen direnei!

agur bero bat,
aitor

El jue, 30 jun 2022 a las 13:58, Unai Martinez (<[email protected]>) escribió:

    Aupa Juan,
    Zeharkako detailea bada ere, Explorer orain dala hamabost egun
    ofizialki hil zuten. Beraz, 2022-ko ekainaren 30ean Euskal
    Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko nagusiak (bakarrak) ez
    du inolako nabigatzailerik erabiltzeko aukera ziurrik. GAUR-ekin
    izan dozu arazoa gaur. Saiatu "Portal del empleado" delakoa
    erabiltzen, o edozein bidairako dietak justifikatzen, o sinadura
    digitala erabiltzen... Windows-en ari naiz, Linux aipatu barik.
    Nire zentroan antibirusa be kadukatu da eta ez dakite noiz
    berrituko duten lizentzia.
    Txartelak kaka hutsa dira erosi zituztenetik (3-5€-ko edozein
    irakurgailurekin kopiatu/faltsifikatu daitezke), eta orain dela
    8-10 urte jakinarazita ere, ez dituzte aldatu. Geroz ta gehiago
    erabili bai, baina seguruak diren produktuak erosi ez, zertako.
    Korreoa kudeatzea konplexua omen da ere, eta horregatik enpresa
    handi baten laguntza behar dugu.
    Tira, urteak dira ezagutza tekniko gabeko zuzendaritzapean eta
    zalantzazko erabaki etikoz bultzatuta.
    Aspaldi, eztabaida ez da software libre o ez libreari buruz. Ez
    dira kapaz funtzezko zerbitzuak mantentzeko, edozein modutan eta
    aurrekontua edozein izanda.
    Diru horrekin euskadin hainbat jendek jatekoa duelako esperantza
    dogu euskarri bakarra, ta geroz ta jende gutxiagok betetzen dauz
    patrikak (potoloago, hori bai)... Gure ingeniari eta garatzaileak
    atzerrira joan eta hainbat bitarteko medio kontratazen doguz
    (hemengo politikariak, eta atzerriko enpresak).
    Egoera larria da, oso. Baina "sistema" hautsi arte ez dabe
    aldatuko, eta unibertsitate hau ezin da hautsi bakarra izateagatik
    estrategikoa delako.
    Frustazioa indar bihurtzekotan, LAB-era dei egingo nuke nik. Azken
    aldian zenbait mezu bidali dabez korreoen kontua dela eta.
    Eskoletako o FP-etako jendea ezagutzen badozu, datorkigunaren
    erreferentzia argia da hori.
    Salud, y cerveza fría!
    Unai

    El jue, 30 jun 2022 a las 13:16, Juan Abasolo
    (<[email protected]>) escribió:

        Egun on, sof.librezaleok;
        Ea zuon kasuan zelan dabilen kontu hau, CAUk emandako
        erantzuna ezin
        irentsita nabil-eta.

        GAURrera konektatzeko orduan, euskeraz nabigatzailea sistema
        eta abar,
        "su tiempo de conexión a caducado" dinoste nire ordenagailuan
        (Kubuntu,
        Brave erabilita).
        Orduan, CAUkoak sartu ahal izateko Windowsa daukan UPV/EHUko
        terminal
        batera joan naiz, han Firefox erabilita erderazko karteltxu
        berbera: "Su
        tiempo de ...".

        CAUra deitu dut eta... Explorer erabili behar dela dinoste.
        Explorer,
        jakina, nik ezin dut erabili. Firefox-ek ez dauka soporterik
        orain? GAUR
        amaitu zaigu? (Kubuntun orain dela hile batzuk ezin daiteke
        sartu,
        Braverekin herenegun arte bai)

        Irtenbiderik?

        Barkatu taketaldia.


        Juan

-- Juan Abasolo, PhD

        Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA
        ikerketa taldea
        Bilboko Hezkuntza Fakultatea
        Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

        Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia)

        T       : (+34) 94 601 7567
        Telegram: @JuanAbasolo
        Skype   : abasolo72
        Bloga   : juanabasolo.netlify.com <http://juanabasolo.netlify.com>

        _______________________________________________
        ITSAS mailing list
        [email protected]
        http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

    _______________________________________________
    ITSAS mailing list
    [email protected]
    http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas


_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

--
Juan Abasolo, PhD

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia)

T       : (+34) 94 601 7567
Telegram: @JuanAbasolo
Skype   : abasolo72
Bloga   : juanabasolo.netlify.com
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a