@Christian, @Aitor, etab. unibertsitateak jakin dezake e-posta zerbitzu propio gisa mantentzeak zein kostu duen? Utz ditzagun lizentziak albo batera. Demagun Microsoft-ek, Google-ek edo beste edozein enpresak software libreak ematen dizkigun aukerak ematen dizkigula (gure zerbitzarietan izatea, analisirik ez egitea edo egitekotan kanpora ez bidaltzea...) eta demagun laguntza teknikorako kontratuaren kostea berdina dela. Zenbat disko, makina, energia eta langile behar dira zerbitzua mantentzeko (babes-kopiak barne)? Badakit ez dela galdera erraza. Teorian kontabilitate analitikoak edozer isolatu ahal badu ere, praktikan ezinezkoa da, adibidez, zentru bakoitzeko ikasle batean zenbat inbertitzen dugun jakitea. Baina beharbada zerbitzuen kasuan memoria/hardware eta energia isolatu daitezke.
Bestetik, orain arte korreoak unibertsitate guztian hedatzeko arazoak egon dira. Behar izan dudanean/dugunean behintzat hala esan digute: mezuak txandaka bidali behar direla, sistema saturatu ez dadin. Hori e-posta softwarearen limitazioa da edo unibertsitatearen sare azpiegituragatik? Hau da, e-postarako atzerriko enpresa baten zerbitzari ustez oso potenteagoak erabilita arazo hori konponduko da? Edo berdin jarraituko du? Badago hauei buruz izandako edozein bileraren akta/transkripzio "publikorik" edo txostenik (duela zenbait urte Irontec-ek egin zituen zenbait txosten interesgarri)? Nik ez daukat IKZ Gerenteordetzako langileei buruzko inolako dudarik, eta ziur nago askok zerbait esango zutela gaia bileraren baten landu balitz. Baina pertzepzioa da hau ez dela inon aztertu, edo egin bada ez dela azterketa komunikatu. Goitik agindutakoa da, kriterio ekonomikoak erabiliz baina datu barik. Ondoren dena ahal bezain ondo egin bada ere, erabakia hartuta zegoen. Gai honetan, nire ustez software librea eta ekonomia lokala ahaztu ezin daitezkeen bigarren mailako puntuak dira. Garratzitsuena autonomia eta pribatutasunaren galera dira. Zenbat eskatu behar zaio Eusko Jaurlaritzari unibertsitateak horiek galdu ez ditzan? El vie, 2 jun 2023 a las 14:41, Juan Abasolo (<[email protected]>) escribió: > Suizidio korporatiborako deiaz gain (gora USA! Sal ditzagun > giltzurrunak!), mezu honetan dio inprimaki bat beteaz uko egin dakiokeela > microsofterako migrazioan. > > Talde honetan egongo da, inon balego, hori erabiltzaile normalarentzat > zein lan litzatekeen ganoraz azal dezakeen jendea. > > Uko egin ezkero: > + Zer geratzen zaigu? > - Korreoa? > - ehubox? > - bildu / gorde / gordetalde ... > -... > + Albokoak bideo-batzarra egin nahi duenean, sar ninteke? > > Eta abar. > > Eskerrik asko. > > > > ---------- Forwarded message --------- > Igorlea: Eraldaketa Komunikazioa <[email protected]> > Date: 2023 eka. 2(a), or. (14:03) > Subject: [Pdi] Webex kontratuaren amaiera. Microsoft 365era migrazioa eta > prestakuntza / Fin de contrato Webex. Migración a Microsoft 365 y formación. > To: <[email protected]> > > > > > > > Irakasle estimatua: > > Datorren abuztuaren 31n amaitzen da gure unibertsitateak Webex > (bideokonferentzietarako aplikazioa) erabiltzeko duen kontratua. Egun > horretatik aurrera, bideokonferentziak egiteko tresna korporatiboa *Teams* > izango da, Microsoft 365ek (M365) elkarlanerako daukan tresnetako bat. > > Aplikazio berria erabiltzen ikasteko, ikastaro bat prestatu dugu eGelaPi > <https://egelapi.ehu.eus/user/index.php?id=2248>-n. Ekainaren 5etik > (astelehena) aurrera egin ahal izango duzu eta norberak, banaka, egin > dezake. Ikastaroan gai hauek landuko dira: > > 1. Outlook > 2. Teams > 3. Mahaigaineko aplikazioak konfiguratzea > 4. Autoebaluazioa > > Teams eta M365eko gainerako aplikazioak erabiltzeko, beharrezkoa da posta > elektronikoko kontuak plataforma horretara migratzea. Migrazio prozesua > ekainean egingo da, irakasle guztiok aplikazio horiek erabiltzeko moduan > egon zaitezten 2023-2024 ikasturtearen hasieran. Migrazio prozesua ofizioz > egingo da irakasle eta ikertzaile guztientzat, baina badago aukera > migrazioari uko egiteko inprimaki > <https://www.ehu.eus/eu/group/ikt-tic/m365-lankidetza-gunea-zerbitzua-ukatu> > hau betez, eta aurkeztu ere, campus bakoitzean migrazio prozesua hasi baino > gutxien dela 24 ordu lehenago aurkeztu behar duzu. > > Migrazioa apurka-apurka egingo da: Arabako Campusean hasiko dira, > ekainaren 15ean; Gipuzkoakoan, ekainaren 19an; eta Bizkaikoan, ekainaren > 22an. Behin M365era migrazioa eginda, ezin izango da aurreko kontuetara > itzuli. Migrazio prozesuari buruzko zalantzarik baduzu, jarri harremanetan > Erabiltzaileen Zerbitzuarekin (CAU). > > Ekainaren amaieran, eCampusek prestakuntza saio bat egingo du eGelan Teams > nola erabili eta gaur egun Webexen gordeta dauden grabazioak deskargatu eta > artxibatzeko jarraibideak azaltzeko. > > Hemen <https://www.ehu.eus/eu/group/ikt-tic/m365> duzu M365ari buruzko > informazio orokorra. > > Zure lankidetza eskertuz, jaso ezazu agur bero bat. > > Leioa, 2023ko ekainaren 2a > > Estimada profesora / Estimado profesor: > > El próximo 31 de agosto termina el contrato para el uso de la aplicación > de videoconferencia Webex en la universidad. A partir de esa fecha, la > herramienta corporativa para la realización de videoconferencias será > Teams, que forma parte del conjunto de aplicaciones colaborativas de > Microsoft 365 (M365). > > Para facilitar el uso de la nueva aplicación, se ha preparado un curso de > formación que podrá realizarse de forma autónoma en eGelaPi > <https://egelapi.ehu.eus/user/index.php?id=2245>, desde este lunes 5 de > junio. El contenido del curso es el siguiente: > > 1. Outlook > 2. Teams > 3. Configuración de las aplicaciones de escritorio > 4. Autoevaluación > > Para el uso de Teams y del resto de aplicaciones de M365, es preciso > migrar las cuentas de correo electrónico a dicha plataforma. El proceso de > migración se realizará a lo largo del mes de junio para posibilitar que > todo el profesorado pueda utilizar estas aplicaciones para el inicio del > curso 2023-2024. Este proceso de migración se realizará de oficio para todo > el PDI salvo que expresamente solicite lo contrario rellenando este > formulario > <https://www.ehu.eus/es/group/ikt-tic/renunciar-al-servicio-espacio-colaborativo-m365>. > La renuncia deberá hacerse con al menos 24 horas de antelación al inicio > del proceso en cada campus. > > La migración, que se llevará a cabo de forma escalonada, comenzará en el > Campus de Álava el día 15 de junio, en el de Gipuzkoa el 19 de junio y en > el de Bizkaia el 22 de junio. Tras las fechas indicadas, las cuentas > migradas a M365 no podrán revertirse. Para cualquier duda con relación al > proceso de migración se podrá contactar con el CAU. > > A finales de junio, desde eCampus se realizará una sesión formativa para > el uso de Teams en eGela y para dar las indicaciones necesarias para la > descarga y archivo de las grabaciones que sea preciso conservar actualmente > guardadas en Webex. > > Dispone aquí <https://www.ehu.eus/es/group/ikt-tic/m365> de información > general sobre M365. > > Agradeciendo su colaboración, reciba un cordial saludo. > > > > Leioa, 2 de junio de 2023 > > > > > > > > *Juan José Unzilla Galán* > > Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordea > > Vicerrector de Transformación Digital y Comunicación > > > > > > > > > > > -- > Juan Abasolo, PhD > > Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea > Bilboko Hezkuntza Fakultatea > Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU > > Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia) > > T : (+34) 94 601 7567 > Telegram: @JuanAbasolo > Skype : abasolo72 > Bloga : juanabasolo.netlify.com > _______________________________________________ > ITSAS mailing list > [email protected] > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas >
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
