Kaixo Christian eta besteak!

Ba mila esker emandako informazioengatik. Gauza hauek beti dira konplikatuak eta erabaki guztiak nola eta zergatik hartu diren jakitea zaila izaten da. Ea astiro-astiro lortzen dugun!

Aldi berean, nire ustez, ondo legoke jakitea zein den epe-erdirako apustua. Ulertzen dut, MS365ek eskaintzen dituela zerbitzu ugari eta, beraz, posta eta bideo-deiena zati bat besterik ez dela. Ba al dakigu zein asmo dagoen biltegiratzeari begira? EHUBox mantentzeko asmoa dago? Inoiz egin da apusturik Nextclouden beste gaitasunak garatzeko? Asmoa dago mantentzeko? Eta Gorde-Gordetalde? Nik uste horiek jakitea ere ondo legokeela.

Beste kontuak beste harian erantzungo ditut.

Ondo izan!

Jokin


23/6/14 09:26(e)an, Christian igorleak idatzi zuen:
Aupa,

teknikari gisa ez dakigu ezer diru kontuei buruz, hori IKZ gerenteordetzako 
nagusiek edo again gerentziakoek kudeatzen omen dute. Suposatzen dut kontuak 
egin dituztela, edo horrela espero dut. Bakarrik esan dezaket, M365 hasi baino 
leheneko email taldea askoz txikiagoa zen oraingoa baino (orain M365 migrazioa 
egin behar dute eta aurreko sistema ere mantendu behar da).

Nire ikuzpuntutik, bi email sistemak mantendu egin dira denboraldi batean. 
Aukeratu behar zen sistema bat, azkenean bi sistema ezberdin mantentzea oso 
gareztia da bai diruz baita teknikariez ere, eta aukeratu egin dute M365. 
Zorionez bat aukeratu dute, ze batzuetan zarata ez egiteagatik ez dira aukerak 
egiten eta sistema ezberdinak ditugu zerbitsu baterako. Aukeratu dute sistema 
bat kexak egongo badira ere. Hori balioan jarri nahi dut.

Baina bai galdera asko daude azaltzeko eta nik adibidez ez daukat bat ere argi 
zein dein pribotasun akordioa Microsoftekin... Hemen, unibertsitatean ez ziren 
bat ere datu pribatuak (emailean, ehuboxen, gorde...) explotatzen... zein 
pribotasun akordioa daukagu Microsoftekin?
--
Christian
PGP fingerprint: A895 7C11 84F6 30B4 4938  32A4 9306 DFD0 CDE4 B542



13 jun 2023, 23:27 por [email protected]:

@Christian, @Aitor, etab. unibertsitateak jakin dezake e-posta zerbitzu propio 
gisa mantentzeak zein kostu duen? Utz ditzagun lizentziak albo batera. Demagun 
Microsoft-ek, Google-ek edo beste edozein enpresak software libreak ematen 
dizkigun aukerak ematen dizkigula (gure zerbitzarietan izatea, analisirik ez 
egitea edo egitekotan kanpora ez bidaltzea...) eta demagun laguntza teknikorako 
kontratuaren kostea berdina dela.
Zenbat disko, makina, energia eta langile behar dira zerbitzua mantentzeko 
(babes-kopiak barne)?
Badakit ez dela galdera erraza. Teorian kontabilitate analitikoak edozer 
isolatu ahal badu ere, praktikan ezinezkoa da, adibidez, zentru bakoitzeko 
ikasle batean zenbat inbertitzen dugun jakitea. Baina beharbada zerbitzuen 
kasuan memoria/hardware eta energia isolatu daitezke.

Bestetik, orain arte korreoak unibertsitate guztian hedatzeko arazoak egon 
dira. Behar izan dudanean/dugunean behintzat hala esan digute: mezuak txandaka 
bidali behar direla, sistema saturatu ez dadin.
Hori e-posta softwarearen limitazioa da edo unibertsitatearen sare 
azpiegituragatik?
Hau da, e-postarako atzerriko enpresa baten zerbitzari ustez oso potenteagoak 
erabilita arazo hori konponduko da? Edo berdin jarraituko du?

Badago hauei buruz izandako edozein bileraren akta/transkripzio "publikorik" 
edo txostenik (duela zenbait urte Irontec-ek egin zituen zenbait txosten interesgarri)? 
Nik ez daukat IKZ Gerenteordetzako langileei buruzko inolako dudarik, eta ziur nago askok 
zerbait esango zutela gaia bileraren baten landu balitz. Baina pertzepzioa da hau ez dela 
inon aztertu, edo egin bada ez dela azterketa komunikatu. Goitik agindutakoa da, kriterio 
ekonomikoak erabiliz baina datu barik. Ondoren dena ahal bezain ondo egin bada ere, 
erabakia hartuta zegoen.
Gai honetan, nire ustez software librea eta ekonomia lokala ahaztu ezin 
daitezkeen bigarren mailako puntuak dira. Garratzitsuena autonomia eta 
pribatutasunaren galera dira. Zenbat eskatu behar zaio Eusko Jaurlaritzari 
unibertsitateak horiek galdu ez ditzan?

El vie, 2 jun 2023 a las 14:41, Juan Abasolo (<[email protected]>) escribió:

Suizidio korporatiborako deiaz gain (gora USA! Sal ditzagun giltzurrunak!), 
mezu honetan dio inprimaki bat beteaz uko egin dakiokeela microsofterako 
migrazioan.
Talde honetan egongo da, inon balego, hori erabiltzaile normalarentzat zein lan 
litzatekeen ganoraz azal dezakeen jendea.

Uko egin ezkero:
+ Zer geratzen zaigu?
  - Korreoa?
  - ehubox?
  - bildu / gorde / gordetalde ...
  -...
+ Albokoak bideo-batzarra egin nahi duenean, sar ninteke?

Eta abar.

Eskerrik asko.



---------- Forwarded message ---------
Igorlea: >> Eraldaketa Komunikazioa>>  >> 
<[email protected]>
Date: 2023 eka. 2(a), or. (14:03)
Subject: [Pdi] Webex kontratuaren amaiera. Microsoft 365era migrazioa eta 
prestakuntza / Fin de contrato Webex. Migración a Microsoft 365 y formación.
To:  <[email protected]>








Irakasle estimatua:


Datorren abuztuaren 31n amaitzen da gure unibertsitateak Webex (bideokonferentzietarako 
aplikazioa) erabiltzeko duen kontratua. Egun horretatik aurrera, bideokonferentziak egiteko 
tresna korporatiboa >> Teams>>  izango da, Microsoft 365ek (M365) elkarlanerako 
daukan tresnetako bat.


Aplikazio berria erabiltzen ikasteko, ikastaro bat prestatu dugu >> eGelaPi 
<https://egelapi.ehu.eus/user/index.php?id=2248>>> -n. Ekainaren 5etik (astelehena) 
aurrera egin ahal izango duzu eta norberak, banaka, egin dezake. Ikastaroan gai hauek landuko 
dira:

Outlook
Teams
Mahaigaineko aplikazioak konfiguratzea
Autoebaluazioa

Teams eta M365eko gainerako aplikazioak erabiltzeko, beharrezkoa da posta elektronikoko kontuak 
plataforma horretara migratzea. Migrazio prozesua ekainean egingo da, irakasle guztiok aplikazio 
horiek erabiltzeko moduan egon zaitezten 2023-2024 ikasturtearen hasieran. Migrazio prozesua 
ofizioz egingo da irakasle eta ikertzaile guztientzat, baina badago aukera migrazioari uko 
egiteko >> inprimaki 
<https://www.ehu.eus/eu/group/ikt-tic/m365-lankidetza-gunea-zerbitzua-ukatu>>>  hau 
betez, eta aurkeztu ere, campus bakoitzean migrazio prozesua hasi baino gutxien dela 24 ordu 
lehenago aurkeztu behar duzu.


Migrazioa apurka-apurka egingo da: Arabako Campusean hasiko dira, ekainaren 
15ean; Gipuzkoakoan, ekainaren 19an; eta Bizkaikoan, ekainaren 22an. Behin 
M365era migrazioa eginda, ezin izango da aurreko kontuetara itzuli. Migrazio 
prozesuari buruzko zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Erabiltzaileen 
Zerbitzuarekin (CAU).


Ekainaren amaieran, eCampusek prestakuntza saio bat egingo du eGelan Teams nola 
erabili eta gaur egun Webexen gordeta dauden grabazioak deskargatu eta 
artxibatzeko jarraibideak azaltzeko.


Hemen <https://www.ehu.eus/eu/group/ikt-tic/m365>>>  duzu M365ari buruzko 
informazio orokorra.


Zure lankidetza eskertuz, jaso ezazu agur bero bat.


Leioa, 2023ko ekainaren 2a



Estimada profesora / Estimado profesor:


El próximo 31 de agosto termina el contrato para el uso de la aplicación de 
videoconferencia Webex en la universidad. A partir de esa fecha, la herramienta 
corporativa para la realización de videoconferencias será Teams, que forma 
parte del conjunto de aplicaciones colaborativas de Microsoft 365 (M365).


Para facilitar el uso de la nueva aplicación, se ha preparado un curso de formación que podrá 
realizarse de forma autónoma en >> eGelaPi 
<https://egelapi.ehu.eus/user/index.php?id=2245>>> , desde este lunes 5 de junio. El 
contenido del curso es el siguiente:

Outlook
Teams
Configuración de las aplicaciones de escritorio
Autoevaluación

Para el uso de Teams y del resto de aplicaciones de M365, es preciso migrar las cuentas de correo 
electrónico a dicha plataforma. El proceso de migración se realizará a lo largo del mes de junio 
para posibilitar que todo el profesorado pueda utilizar estas aplicaciones para el inicio del 
curso 2023-2024. Este proceso de migración se realizará de oficio para todo el PDI salvo que 
expresamente solicite lo contrario rellenando este >> formulario 
<https://www.ehu.eus/es/group/ikt-tic/renunciar-al-servicio-espacio-colaborativo-m365>>>
 . La renuncia deberá hacerse con al menos 24 horas de antelación al inicio del proceso en cada 
campus.


La migración, que se llevará a cabo de forma escalonada, comenzará en el Campus 
de Álava el día 15 de junio, en el de Gipuzkoa el 19 de junio y en el de 
Bizkaia el 22 de junio. Tras las fechas indicadas, las cuentas migradas a M365 
no podrán revertirse. Para cualquier duda con relación al proceso de migración 
se podrá contactar con el CAU.


A finales de junio, desde eCampus se realizará una sesión formativa para el uso 
de Teams en eGela y para dar las indicaciones necesarias para la descarga y 
archivo de las grabaciones que sea preciso conservar actualmente guardadas en 
Webex.


Dispone >> aquí <https://www.ehu.eus/es/group/ikt-tic/m365>>>  de información general 
sobre M365>> .


Agradeciendo su colaboración, reciba un cordial saludo.



Leioa, 2 de junio de 2023





Juan José Unzilla Galán


Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordea


Vicerrector de Transformación Digital y Comunicación







--
Juan Abasolo, PhD

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | >> EUDIA ikerketa taldea>> 
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia)

T       : (+34) 94 601 7567
Telegram: @JuanAbasolo
Skype   : abasolo72
Bloga   : >> juanabasolo.netlify.com <http://juanabasolo.netlify.com>
_______________________________________________
  ITSAS mailing list
  [email protected]
  >> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas


_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

--
←---→

Jokin Azpiazu Carballo

Soziologia eta Gizarte Langintza saila
Sarriena z/g 48490 Leioa, Bizkaia

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a