Kaixo!
Niretzat pertsonalki askoz praktikoagoa da gai hau landu nahi duen jende
guztia zerrenda berean egotea, zerrenda bakoitzetik gai ezberdinak landu
beharrean. Eta egia da, bestea email haria izanik, ez dela oso
praktikoa. Hortaz, Unai, zuk diozun moduan agian proposatu ahal diegu
hari horretakoei ia ITSAS zerrendan sartu nahi duten. Esan bezala, ez
dakit ITSASeko kideei egokia irudituko zaien, baina zuk baietz badiozu...
Eskerrik asko,
Estitxu
23/6/14 13:00(e)an, Unai Martinez igorleak idatzi zuen:
Aupa!
@Christian, eskerrik asko azalpenengatik! Adibidez, nik ez nekien
"email taldea" existitzen den, edo zerbitzu hori beste askorekin
batera saku berean kudeatzen dituen taldea dagoen.
Pribatutasun akordioari buruz, nire zentruko irakasle batek esan dit
Andoni Juaristi-rekin hitz egin behar dudala/dugula. Badirudi
Idazkaritza Nagusiko segurtasunaren arduraduna (LOPD/DBLO) dela:
https://www.ehu.eus/eu/web/idazkaritza-nagusia/osaera3. Niri egia
esan, datu pertsonalak baino beste guztiak inporta zaizkit, eta ez
dakit horiek LOPD/DBLO-ak babesten dituen o bertatik kanpo geratzen
diren. Baina, tira, zeozer sinatu bada eta sinatutakoa irakurtzeko
aukera badago...
@Jokin, beste zerbitzuen harira galdetu dut zein den korreoaren
kostea. Kalkulu oso azkarra eginez: 50000 kide, 100G kide bakoitzeko,
5 Petabyte dira. Demagun hirukoitza behar dugula RAID edota
babes-kopiak izateko, eta 33% gehitzen dugula (erabiltzaile berriak
sortzen direlako zaharrak ezabatu barik). Guztira 20 Petabyte. 8 TB-ko
diskoak erabilita, 2500 disko dira. Demagun ordenagailu batek 32 disko
kudeatu ahal dituela, 2500/20=78.125 ordenagailu behar ditugu.
Nire pertzepzioa da unibertsitateak ez daukala horrelako
azpiegiturarik, edo izatekotan, ezin duela (ez duela nahi) energia
ordaindu. Eskala arazoa da.
Erabiltzaile bakoitzak 100G horiek korreoan, ehubox-en, gorde-talde
edo zein zerbitzutan erabiltzen dituen ez da hain garrantzitsua
(Google-en izatez, dena dago saku berean). Unibertsitateak ezin du (ez
du nahi) erabiltzaile bakoitzeko toki hori bermatu, baina Microsoft-ek
eta Google-ek bai; diskoak beste hainbat bezerorekin partekatuz eta
energia herrialde merkeagoetan erabiliz.
Hortaz, argumentu ekonomikoa onartzen bada besteak mesprezatuz,
zerbitzu guztiak desagertuko dira hurrengo urteetan.
@Estitxu, @Jokin, zerrenda hau erabiltzeagatik ez zaitezte arduratu.
Ikus http://web.archive.org/web/20100630113821/http://itsas.ehu.es/
orriko "Campañas" atala. Nik dakidala, hori beti egon da ITSAS-en web
gune nagusian.
Christian-ek aipatu du berak bigarren lerroan eseri nahi duela, eta
beste zenbaitek ez dute elkarrizketan parte hartu, baina gaia lantzeko
ezparru naturala da hau. Tradizio libertarioa jarraituz,
egiten/erabakitzen duguna zentzuzkoa bada, bigarren lerrokoek ez dute
blokeatuko. Orokorrean, beti behar ditugu bigarren lerrokoak, lehen
lerroko kristalezko burbuilan galtzeko arriskua ekiditzeko.
@Estitxu, beste "zerrenda"ren arazo nagusia da ez dela zerrenda,
baizik eta haria. Hau da, banan-banan gehitu behar dira helbide
guztiak, eta arrisku handia dago mezu batetik bestera jendea galtzeko.
Gainera, berriek ezin dute elkarrizketa irakurri, lehenagotik dagoen
norbaitek aurrekoa berbidaltzen ez badie. Hortaz, "plataforma" bat
behar dugu. Beste zerrenda bat izan daiteke, o steilas-en foroa, o
LAB-en foroa (baldin badu), o ITSAS-en zerrenda, wiki zein foroa, o...
Niri berdin dit. Ez dakit non den errazago hari horretako jende
guztiak izen-ematea. Baina ITSAS-en kasuan, momentuz arazoa litzateke
pertsona horiek zerrenda honetan o foroan izena eman nahi duten, ez
dut uste ITSAS-eko edonork gaia lantzearren arazorik izango duen.
Eztabaidatu beharko dugu manifestu edo komunikaturen bat argitaratu
nahi badugu, edo informazioaz gain iritzia duen orri estatikoa egin
nahi badugu. Baina komunikatzeko eta informazioa trukatzeko ITSAS-ek
ez luke inolako arazorik izan behar.
Trafikoaren ikuspuntutik be, ITSAS-eko kide gehienak oso ohituta gaude
korreo asko kudeatzen eta iragazten.
Orokorrean, ekimena ez da beste leku batetik sortu "soilik", baizik
eta "ere", aldi berean.
Ondo izan
Unai
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas