Aupa!

@Christian, eskerrik asko azalpenengatik! Adibidez, nik ez nekien "email
taldea" existitzen den, edo zerbitzu hori beste askorekin batera saku
berean kudeatzen dituen taldea dagoen.

Pribatutasun akordioari buruz, nire zentruko irakasle batek esan dit Andoni
Juaristi-rekin hitz egin behar dudala/dugula. Badirudi Idazkaritza Nagusiko
segurtasunaren arduraduna (LOPD/DBLO) dela:
https://www.ehu.eus/eu/web/idazkaritza-nagusia/osaera3. Niri egia esan,
datu pertsonalak baino beste guztiak inporta zaizkit, eta ez dakit horiek
LOPD/DBLO-ak babesten dituen o bertatik kanpo geratzen diren. Baina, tira,
zeozer sinatu bada eta sinatutakoa irakurtzeko aukera badago...

@Jokin, beste zerbitzuen harira galdetu dut zein den korreoaren kostea.
Kalkulu oso azkarra eginez: 50000 kide, 100G kide bakoitzeko, 5 Petabyte
dira. Demagun hirukoitza behar dugula RAID edota babes-kopiak izateko, eta
33% gehitzen dugula (erabiltzaile berriak sortzen direlako zaharrak ezabatu
barik). Guztira 20 Petabyte. 8 TB-ko diskoak erabilita, 2500 disko dira.
Demagun ordenagailu batek 32 disko kudeatu ahal dituela, 2500/20=78.125
ordenagailu behar ditugu.
Nire pertzepzioa da unibertsitateak ez daukala horrelako azpiegiturarik,
edo izatekotan, ezin duela (ez duela nahi) energia ordaindu. Eskala arazoa
da.
Erabiltzaile bakoitzak 100G horiek korreoan, ehubox-en, gorde-talde edo
zein zerbitzutan erabiltzen dituen ez da hain garrantzitsua (Google-en
izatez, dena dago saku berean). Unibertsitateak ezin du (ez du nahi)
erabiltzaile bakoitzeko toki hori bermatu, baina Microsoft-ek eta Google-ek
bai; diskoak beste hainbat bezerorekin partekatuz eta energia herrialde
merkeagoetan erabiliz.
Hortaz, argumentu ekonomikoa onartzen bada besteak mesprezatuz, zerbitzu
guztiak desagertuko dira hurrengo urteetan.

@Estitxu, @Jokin, zerrenda hau erabiltzeagatik ez zaitezte arduratu. Ikus
http://web.archive.org/web/20100630113821/http://itsas.ehu.es/ orriko
"Campañas" atala. Nik dakidala, hori beti egon da ITSAS-en web gune
nagusian.
Christian-ek aipatu du berak bigarren lerroan eseri nahi duela, eta beste
zenbaitek ez dute elkarrizketan parte hartu, baina gaia lantzeko ezparru
naturala da hau. Tradizio libertarioa jarraituz, egiten/erabakitzen duguna
zentzuzkoa bada, bigarren lerrokoek ez dute blokeatuko. Orokorrean, beti
behar ditugu bigarren lerrokoak, lehen lerroko kristalezko burbuilan
galtzeko arriskua ekiditzeko.

@Estitxu, beste "zerrenda"ren arazo nagusia da ez dela zerrenda, baizik eta
haria. Hau da, banan-banan gehitu behar dira helbide guztiak, eta arrisku
handia dago mezu batetik bestera jendea galtzeko. Gainera, berriek ezin
dute elkarrizketa irakurri, lehenagotik dagoen norbaitek aurrekoa
berbidaltzen ez badie. Hortaz, "plataforma" bat behar dugu. Beste zerrenda
bat izan daiteke, o steilas-en foroa, o LAB-en foroa (baldin badu), o
ITSAS-en zerrenda, wiki zein foroa, o... Niri berdin dit. Ez dakit non den
errazago hari horretako jende guztiak izen-ematea. Baina ITSAS-en kasuan,
momentuz arazoa litzateke pertsona horiek zerrenda honetan o foroan izena
eman nahi duten, ez dut uste ITSAS-eko edonork gaia lantzearren arazorik
izango duen. Eztabaidatu beharko dugu manifestu edo komunikaturen bat
argitaratu nahi badugu, edo informazioaz gain iritzia duen orri estatikoa
egin nahi badugu. Baina komunikatzeko eta informazioa trukatzeko ITSAS-ek
ez luke inolako arazorik izan behar.
Trafikoaren ikuspuntutik be, ITSAS-eko kide gehienak oso ohituta gaude
korreo asko kudeatzen eta iragazten.
Orokorrean, ekimena ez da beste leku batetik sortu "soilik", baizik eta
"ere", aldi berean.

Ondo izan

Unai
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a