Kaixo Mikel,
nire ustez orain ahalik eta jende gehienak uko egitea garrantzitsua da,
nolabaiteko hordagoa botatzeko unibertsitateari. Gero ikusten baduzu
lana asko zailtzen zaizula, oker ez banago, edozein unetan pasa zaitezke
Microsoft-era.
23/6/14 14:24(e)an, Mikel Larrea igorleak idatzi zuen:
Kaixo,
Ni ere Jokin-ek adierazten duen bidean ikusten ditut galdera eta
aukera garbienak. Nextcloud Hub [1] barnean badaude Office
(LibreOffice online) eta Talk (bideodei zerbitzua). Kontuan izanda
LDAP-a jada integraturik dugula, ez dakit zenbat izango litzatekeen
hau inplementatzeko kostu eta esfortzua.
Dena den, nire kasuan ez daukat garbi zer egin migrazioarekin.
Nolabait ezezkoa esan ezkero lantalde batzuetatik kanpo geratzeko
arriskua ikusten dut, eta lana erraztu ordez lankideak ere izorratzeko
arriskua dago. Zeren, gauzak garbi esanda, nahikoa lan izaten da pptx
edo docx fitxategiak ez diren dokumentuak aurkitzen, eta beti lan
karga gehigarri bat izaten da hauen konpatibilitate falta.
Beno, irakurtzen jarraituko gara,
Ongi izan.
Mikel Larrea
[1]
https://nextcloud.com/blog/introducing-hub-5-first-to-deliver-self-hosted-ai-powered-digital-workspace/
El 14/6/23 a las 10:32, Jokin Azpiazu Carballo escribió:
Kaixo Christian eta besteak!
Ba mila esker emandako informazioengatik. Gauza hauek beti dira
konplikatuak eta erabaki guztiak nola eta zergatik hartu diren
jakitea zaila izaten da. Ea astiro-astiro lortzen dugun!
Aldi berean, nire ustez, ondo legoke jakitea zein den epe-erdirako
apustua. Ulertzen dut, MS365ek eskaintzen dituela zerbitzu ugari eta,
beraz, posta eta bideo-deiena zati bat besterik ez dela. Ba al dakigu
zein asmo dagoen biltegiratzeari begira? EHUBox mantentzeko asmoa
dago? Inoiz egin da apusturik Nextclouden beste gaitasunak garatzeko?
Asmoa dago mantentzeko? Eta Gorde-Gordetalde? Nik uste horiek jakitea
ere ondo legokeela.
Beste kontuak beste harian erantzungo ditut.
Ondo izan!
Jokin
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas