Ezina surtatu zitzaidan, zoritxarrez.
Irakurriko ditut hurrengo bidalitakook, baina tartetxu batean out geratu
beharra dut.

Hau idatzi du Jokin Azpiazu Carballo ([email protected]) erabiltzaileak
(2025 ira. 24(a), az. (12:02)):

> Kaixo!
>
> Hemen gaurko bileraren esteka, parte hartuko duzuenontzako:
> https://meet.jit.si/EHUSoft20250924
>
> 12:30etan.
>
> Gero arte!
>
> Jokin
>
>
> On 25/9/19 10:29, Jokin Azpiazu Carballo wrote:
> > Kaixo zerrendakideok
> >
> > Aipatutako bilerarako aukerak aztertu ostean, honakoa da jende gehien
> > biltzen duen ordua:
> >
> > Irailak 24, asteazkena, 12:30etatik 14:00etara.
> >
> > Beraz, egun eta ordu horretan egingo dugu bilera, online. Esteka
> > egunean bertan bidaliko dugu, ez despistatzeko.
> >
> > Mila esker denoi eta asteazkenera arte
> >
> > Jokin
> >
> > On 25/9/16 13:47, Jokin Azpiazu Carballo wrote:
> >> Kaixo!
> >>
> >> Atzo Juanjok zioen moduan, gogoratu inkesta irekia dagoela oraindik,
> >> hurrengo astean bilera egin ahal izateko. Hainbat erantzun daude
> >> jada, baina gehiago bagaude, primeran. Esan dezakegu, adibidez,
> >> hurrengo bi egunak erantzuteko eta ostiralean zehazten dugu eta
> >> bidali zein den aukera gehien dituen egun eta ordua?
> >>
> >> Hemen lotura, badazpada: https://www.when2meet.com/?32226937-HOesi
> >>
> >> Nik bileran eztabaidatuko nituzke balizko estrategiak eta aurrera
> >> egiteko moduak, uste dut errazagoa izango dela.
> >>
> >> Ondo izan!
> >>
> >> Jokin
> >>
> >> 25/9/15 19:43(e)an, Unai Ugalde igorleak idatzi zuen:
> >>> Kaixo lagunok
> >>>
> >>> Gure aldarrikapen orokorretatik emaitza zehatzak lortzeko uste dut
> >>> aldarrikapen zehatzak formulatu behar direla.
> >>>
> >>> Nire aldetik, MS365 auzian:
> >>>
> >>> 1) Migratu gabekook tresna ofizialik gabe geratu gara telebilerak
> >>> egiteko => Erakundeak bageneukan zerbait kendu zigun (BBcollab,
> >>> Webex). Abiatu alternatiba bat berehala!
> >>> 2) Zure ondokoek migratu badute baina zuk ez, ezin dituzu haiekin
> >>> fitxategiak eta abar lainoan partekatu "read/write" => Erakundeak
> >>> Gateway moduko bat eskaini behar digu!
> >>> 3) Ezin da "desmigratu", emandako zerbitzuarekin konforme ez
> >>> bazaude. Bahiketa moduko hori hautsi behar da!
> >>>
> >>> Barkatuko didazue insistentzia baina, batetik, sakabanatzeko
> >>> arriskua ikusten dut nik hemen, eta, bestetik, agian "goitik begi
> >>> batzuk" ere ari dira jarraitzen gure eztabaidagaiak, eta denon
> >>> onerako izango da haien lana erraztea.
> >>> Izan ere, iazko udazkenean entzute-birak egitearen fan sutsu
> >>> zirenengandik ez dut gutxiagorik espero.
> >>>
> >>> Zorte on telebileran eta ondo izan.
> >>>
> >>> Unai.
> >>>
> >>> Jokin Azpiazu Carballo <[email protected]>(e)k idatzitakoa:
> >>>
> >>>> Kaixo berriz!
> >>>>
> >>>> Kide batek prestatu du inkesta bat bileraren ordua eta eguna
> >>>> adosteko. Gogoratu printzipioz online izango dela.
> >>>>
> >>>> Hementxe doa inkesta, bete mesedez noiz ahalko zenuketen bileran
> >>>> parte hartu:
> >>>>
> >>>> https://www.when2meet.com/?32226937-HOesi
> >>>>
> >>>> Eguna eta ordua betetzeko mantendu sagua klikatuta ordu guztietan.
> >>>> Izena jartzearekin nahikoa da, pasahitzak aukera ematen du gero
> >>>> ordutegia aldatzeko.
> >>>>
> >>>> Ondo izan!
> >>>>
> >>>> Jokin
> >>>>
> >>>> On 25/9/10 10:35, Jokin Azpiazu Carballo wrote:
> >>>>> Kaixo guztioi
> >>>>>
> >>>>> Ze ondo ari garela gai honen inguruan bueltaka.
> >>>>>
> >>>>> Sentsazioa dut zaila izango dela ideia zaparradatik harago joatea
> >>>>> posta zerrendan. Zuetako asko bazaudetenez, jakingo duzue beste
> >>>>> email-kate baten ere (M365i uko egin genion hainbat pertsona gaude
> >>>>> kate horretan) elkarrizketa bertsua izaten ari garela. Bertan
> >>>>> planteatzen ari dena da bilera bat egitea, online ziur aski
> >>>>> (errazago) eta guzti honetaz hitz egitea. Izan ere, Unaik dioen
> >>>>> moduan, badaude gutxienez bi dimentsio horiek: lehena da
> >>>>> berehalako kontu espezifiko hori (M365i uko egin izanak ekarri
> >>>>> dituen ondorioak) eta bigarrena martxan jartzen ari den batzorde
> >>>>> hori, maila instituzionalean hartuko diren erabakien inguruan
> >>>>> ideiak jaso eta iritzia eskatzeko (hala ulertu dut nik behintzat).
> >>>>> Bigarren horretan, esango nuke, kabitu daitezke lehenak (alegia,
> >>>>> batzorde horretara eraman daitekeen kontuetako bat dela M365en
> >>>>> migrazioari lotutako kalte horiek konpontzea lehentasunezkoa izan
> >>>>> behar dela). Baina pentsatu behar da nola, nahi dugun, ala ez. Nik
> >>>>> uste errazena bilera hori egitea dela, eta hor erabakitzea ze
> >>>>> forma hartzen duen guzti honek, ezta?
> >>>>>
> >>>>> Nahi baduzue, beste taldean botako den bilera jartzeko
> >>>>> egutegi-aukeraketa zerrenda honetara ere bidaliko dut eta nahi
> >>>>> duena apuntatu dadila...
> >>>>>
> >>>>> Hori ba, ondo izan eta mila esker gaia bizirik mantentzearren!
> >>>>>
> >>>>> Jokin
> >>>>>
> >>>>> On 25/9/10 09:34, Unai Ugalde wrote:
> >>>>>> Egun on guztioi:
> >>>>>>
> >>>>>> Bi dimentsio ikusten ditut nik hemen: erakundearena eta
> >>>>>> langileona. Gurutzatu egiten dira, baina izatez diferenteak dira.
> >>>>>>
> >>>>>> Langileonean zentratuko naiz, zeren egunerokotasunari eragiten
> >>>>>> baitigu, eta errazagoa baitzait konkretatzeko arazoetan, baita
> >>>>>> konponbideetan.
> >>>>>>
> >>>>>> Zehatzago, Microsoften zerbitzuen auzian, esan zitzaigun
> >>>>>> aukerakoa zela, libre ginela, migratzeko edo ez. Teorikoki hala
> >>>>>> da baina praktikan inondik inora ez, izan ere, nik dakidala
> >>>>>> gutxienez:
> >>>>>>
> >>>>>> 1) Migratu gabekook tresna ofizialik gabe geratu gara telebilerak
> >>>>>> egiteko => Erakundeak bageneukan zerbait kendu zigun (BBcollab,
> >>>>>> Webex). Abiatu alternatiba bat berehala!
> >>>>>> 2) Zure ondokoek migratu badute baina zuk ez, ezin dituzu haiekin
> >>>>>> fitxategiak eta abar lainoan partekatu "read/write" => Erakundeak
> >>>>>> Gateway moduko bat eskaini behar digu!
> >>>>>> 3) Ezin da "desmigratu", emandako zerbitzuarekin konforme ez
> >>>>>> bazaude. Bahiketa moduko hori hautsi behar da!
> >>>>>>
> >>>>>> Bene-benetan migratzea aukerakoa baldin bada, gutxienez puntu
> >>>>>> horiek ebatzi behar dira.
> >>>>>>
> >>>>>> Eta horiek ebatzi ondoren sartuko nintzateke ni "ur sakonagoetan".
> >>>>>>
> >>>>>> Ondo izan,
> >>>>>>
> >>>>>> Unai.
> >>>>>>
> >>>>>> Aitor Cuartango <[email protected]>(e)k idatzitakoa:
> >>>>>>
> >>>>>>> Ados hemen esandakoekin. Eskerrik asko!
> >>>>>>>
> >>>>>>> Zerbait prestatu behar bada, laguntzeko prest.
> >>>>>>>
> >>>>>>> aitor
> >>>>>>>
> >>>>>>> El mar, 9 sept 2025 a las 16:29, Juan Abasolo
> >>>>>>> (<[email protected]>)
> >>>>>>> escribió:
> >>>>>>>
> >>>>>>>> Ados hemen esandakoekin.
> >>>>>>>> Ez dakit azkenean Hezkuntza Fakultateetakoak kontuan izango
> >>>>>>>> gaituzten
> >>>>>>>> zuzenean ala ordezkatuta. Hala balitz, Imanol, Hezkuntzan
> >>>>>>>> Librezalekoarenari kolpetzen zaionean, uste dut zehatz
> >>>>>>>> garrantzitsua dela
> >>>>>>>> gure fakultateetan IRADI ez bada ere, eskura egotea.
> >>>>>>>>
> >>>>>>>> Gaur-gaurkoz, gure fakultatean uste dut Linuxeko erabiltzaile
> >>>>>>>> guztiak
> >>>>>>>> konbentzitu dituztela EHUko ordenagailuetan ez instalatzeko eta
> >>>>>>>> klasean
> >>>>>>>> erabiltzeko aukeratzat Virtual Machine-ak dira bide bakarra (ni
> >>>>>>>> konbentzitu
> >>>>>>>> naute EHUko ordenagailua ez erabiltzeko). Badakit kausistikak
> >>>>>>>> ertz asko
> >>>>>>>> dituena, baina bereziki gurea taktikoki garrantzi handikoa
> >>>>>>>> delakoan nago
> >>>>>>>>
> >>>>>>>> Izan ondo
> >>>>>>>>
> >>>>>>>> Hau idatzi du Juanjo Ugartemendia ([email protected])
> >>>>>>>> erabiltzaileak (2025 ira. 9(a), ar. (11:42)):
> >>>>>>>>
> >>>>>>>>> Kaixo,
> >>>>>>>>>
> >>>>>>>>> Estitxuk dionarekin ados, estamentuen (kasu honetan EHU)
> >>>>>>>>> diskurtso
> >>>>>>>>> "gris", politikoki zuzen horretara egokitzen dela iruditzen zait.
> >>>>>>>>> Bestetik, nik uste dut Plan Estrategiko horren barruan
> >>>>>>>>> Microsoft-ekiko
> >>>>>>>>> menpekotasunaren (morrontza) "eztabaida" sortzeko plaza
> >>>>>>>>> aproposa dela,
> >>>>>>>>> bereziki MS365 horren inposaketarekin.
> >>>>>>>>> Bestetik, teorian, EHUn Linux sistema eragile korporatiboa da,
> >>>>>>>>> baina,
> >>>>>>>>> gero errealitatea da 4 katuk bakarrik erabiltzen dugula eta
> >>>>>>>>> teknikariak
> >>>>>>>>> askotan ez dutela formaziorik horretan laguntzeko, eta
> >>>>>>>>> normalean saiatzen
> >>>>>>>>> dira disuaditzen Linux ez erabiltzeko, beraz, Linux sistema
> >>>>>>>>> eragile
> >>>>>>>>> korporatibo gisa bultzatzea garrantzitsua deritzot.
> >>>>>>>>>
> >>>>>>>>> Egia esan, ez da gutxi Itsas hor egotea proposatu izana, eta gure
> >>>>>>>>> ordezkaritzari dagokionez, nik ez dut nire burua ikusten,
> >>>>>>>>> baina Imanol (eta
> >>>>>>>>> Itsaseko jende gehiago) hor egotea garrantzitsua da, beraz,
> >>>>>>>>> nire babes eta
> >>>>>>>>> konfidantza guztian zuengan.
> >>>>>>>>>
> >>>>>>>>> Juanjo Ugartemendia
> >>>>>>>>>
> >>>>>>>>> Jatorrizko mezua: ar., 2025-09-09 11:06 +0200, egilea: Estitxu
> >>>>>>>>> Villamor
> >>>>>>>>>
> >>>>>>>>> Kaixo Imanol,
> >>>>>>>>>
> >>>>>>>>> nik ongi deritzot.
> >>>>>>>>>
> >>>>>>>>> Azken garaian pentsatzen aritu naiz agian software askearen
> >>>>>>>>> kontuarekin
> >>>>>>>>> zilegitasuna lortzeko ongi legokeela orain hain modan dauden
> >>>>>>>>> ODS-en
> >>>>>>>>> markoarekin lotzea kontua. Izan ere, unibertsitatea uneoro dabil
> >>>>>>>>> EHUagenda  2030ekin, iraunkortasunarekin... bueltaka, baina gero
> >>>>>>>>> Microsoft kontratatzen du. Hortaz, agian Eraldaketa
> >>>>>>>>> Digitalerako Plan
> >>>>>>>>> Estrategikoaren baitan hori ere indartu dezakegu? Ziurrenik
> >>>>>>>>> datu ugari
> >>>>>>>>> izango dituzu zuk jada, baina bestela ni prest bilaketa bat
> >>>>>>>>> egiteko,
> >>>>>>>>> software askearen kontua ODSekin lerratzeko asmoz.
> >>>>>>>>>
> >>>>>>>>> Estitxu
> >>>>>>>>>
> >>>>>>>>> 9/9/25 10:58(e)an, Imanol Madariaga igorleak idatzi zuen:
> >>>>>>>>>
> >>>>>>>>> [sobre participar en el grupo de trabajo para el Plan
> >>>>>>>>> Estratégico de
> >>>>>>>>> Transformación Digital de la UPV/EHU]
> >>>>>>>>>
> >>>>>>>>> Egunon,
> >>>>>>>>> Eraldaketa Digitalerako Plan Estrategikoaren garapena martxan
> >>>>>>>>> jarri
> >>>>>>>>> berri dute Gradu eta Eraldaketa Digitalerako Erektoreordetzatik.
> >>>>>>>>> "ITSAS software libreko taldearen parte" garen pertsona biri
> >>>>>>>>> eskatu
> >>>>>>>>> digute lan talde horretan parte hartzeko (lehelen hirugarren bat
> >>>>>>>>> kontaktatu zuten eta horrek ni eta beste bati berbideratu).
> >>>>>>>>>
> >>>>>>>>> Nik dakidanagatik gaur egun Itsas e-zerrenda honetan mamitzen
> >>>>>>>>> da, eta
> >>>>>>>>> ez da bideragarria (ezta nire nahia ezta beraien helburua
> >>>>>>>>> espero dut)
> >>>>>>>>> ordezkaritza formala
> >>>>>>>>> eramatea, baina software librearen aldeko ikuspegia Plan
> >>>>>>>>> Estrategiko
> >>>>>>>>> horren lan taldera eramatea beharrezkoa dela uste dut, eta ni
> >>>>>>>>> prest
> >>>>>>>>> nago hori egiten saiatzera (4-5 bilera aurreikusten dituzte).
> >>>>>>>>> Nire duda edo beldur nagusia da Errektoreordetzan noraino
> >>>>>>>>> izango duten
> >>>>>>>>> asmoa gure irispideak kontuan hartzeko, edota Plan horretan
> >>>>>>>>> eragina
> >>>>>>>>> izango bagenu ere, ia gero errealitatera pasako den edo paperean
> >>>>>>>>> geratuko den. Baina saiatzea beharrezkoa dela argi dago,
> >>>>>>>>> errektoretza
> >>>>>>>>> talde honen garaian ez bada lortzen noiz bestela?
> >>>>>>>>>
> >>>>>>>>> Nik lan talde horretara Itsas-etik kanpo landutako ildo bereko
> >>>>>>>>> gaiak
> >>>>>>>>> eramateko asmoa dut ere:
> >>>>>>>>> - epostaren migrazioaren harira aktibatu ginen irakasle batzuen
> >>>>>>>>> artean landutakoak;
> >>>>>>>>> - Hezkuntzan Librezalekoak, Euskal Herriko eskoletako
> >>>>>>>>> digitalizazioaz
> >>>>>>>>> arduratutako komunitatea https://hezkuntza.librezale.eus/
> >>>>>>>>>
> >>>>>>>>> Ondo deritzozue Itsas-en bidetik jaso dudan gonbidapen hau
> >>>>>>>>> onartzea?
> >>>>>>>>> Lan taldeko informazioa hemen partekatzeko asmoa dut, eta zuen
> >>>>>>>>> ideiak
> >>>>>>>>> eta ekarpenak eraman ditzaket.
> >>>>>>>>> Zuetariko norbait prest badago edota ni baino egokiago dela uste
> >>>>>>>>> baduzue proposatu ahal diet errektoreordetzakoei.
> >>>>>>>>> Edo beste muturrean, Itsas taldea gai honetatik guztiz kanpo
> >>>>>>>>> geratu
> >>>>>>>>> behar dela uste baduzue esan ere.
> >>>>>>>>>
> >>>>>>>>>
> >>>>>>>>> Hurrengorarte,  Imanol.
> >>>>>>>>> ...
> >>>>>>
> >>>>>> _______________________________________________
> >>>>>> ITSAS mailing list
> >>>>>> [email protected]
> >>>>>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
> >>>>>
> >>>
> >>>
> >>>
> >>> _______________________________________________
> >>> ITSAS mailing list
> >>> [email protected]
> >>> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
> >>
> --
> ←---→
>
> Jokin Azpiazu Carballo
>
> Soziologia eta Gizarte Langintza saila
> Sarriena z/g 48490 Leioa, Bizkaia
>
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
>


-- 
Juan Abasolo, PhD

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila | EUDIA ikerketa taldea
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea EHU

Sarriena auzoa z/g 48940 - Leioa (Bizkaia)

T       : (+34) 94 601 7567
Telegram: @JuanAbasolo
Skype   : abasolo72
Bloga   : juanabasolo.netlify.app
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a