Kaixo,

gogoratu inkesta bat irekita dagoela.

Agur bat,

Juanjo

Jatorrizko mezua: or., 2025-09-12 10:01 +0200, egilea: Jokin Azpiazu
Carballo
> Kaixo berriz!
> 
> Kide batek prestatu du inkesta bat bileraren ordua eta eguna
> adosteko. 
> Gogoratu printzipioz online izango dela.
> 
> Hementxe doa inkesta, bete mesedez noiz ahalko zenuketen bileran
> parte 
> hartu:
> 
> https://www.when2meet.com/?32226937-HOesi
> 
> Eguna eta ordua betetzeko mantendu sagua klikatuta ordu guztietan.
> Izena 
> jartzearekin nahikoa da, pasahitzak aukera ematen du gero ordutegia
> aldatzeko.
> 
> Ondo izan!
> 
> Jokin
> 
> On 25/9/10 10:35, Jokin Azpiazu Carballo wrote:
> > Kaixo guztioi
> > 
> > Ze ondo ari garela gai honen inguruan bueltaka.
> > 
> > Sentsazioa dut zaila izango dela ideia zaparradatik harago joatea
> > posta zerrendan. Zuetako asko bazaudetenez, jakingo duzue beste 
> > email-kate baten ere (M365i uko egin genion hainbat pertsona
> > gaude 
> > kate horretan) elkarrizketa bertsua izaten ari garela. Bertan 
> > planteatzen ari dena da bilera bat egitea, online ziur aski
> > (errazago) 
> > eta guzti honetaz hitz egitea. Izan ere, Unaik dioen moduan,
> > badaude 
> > gutxienez bi dimentsio horiek: lehena da berehalako kontu
> > espezifiko 
> > hori (M365i uko egin izanak ekarri dituen ondorioak) eta
> > bigarrena 
> > martxan jartzen ari den batzorde hori, maila instituzionalean
> > hartuko 
> > diren erabakien inguruan ideiak jaso eta iritzia eskatzeko (hala 
> > ulertu dut nik behintzat). Bigarren horretan, esango nuke, kabitu
> > daitezke lehenak (alegia, batzorde horretara eraman daitekeen 
> > kontuetako bat dela M365en migrazioari lotutako kalte horiek 
> > konpontzea lehentasunezkoa izan behar dela). Baina pentsatu behar
> > da 
> > nola, nahi dugun, ala ez. Nik uste errazena bilera hori egitea
> > dela, 
> > eta hor erabakitzea ze forma hartzen duen guzti honek, ezta?
> > 
> > Nahi baduzue, beste taldean botako den bilera jartzeko 
> > egutegi-aukeraketa zerrenda honetara ere bidaliko dut eta nahi
> > duena 
> > apuntatu dadila...
> > 
> > Hori ba, ondo izan eta mila esker gaia bizirik mantentzearren!
> > 
> > Jokin
> > 
> > On 25/9/10 09:34, Unai Ugalde wrote:
> > > Egun on guztioi:
> > > 
> > > Bi dimentsio ikusten ditut nik hemen: erakundearena eta
> > > langileona. 
> > > Gurutzatu egiten dira, baina izatez diferenteak dira.
> > > 
> > > Langileonean zentratuko naiz, zeren egunerokotasunari eragiten 
> > > baitigu, eta errazagoa baitzait konkretatzeko arazoetan, baita 
> > > konponbideetan.
> > > 
> > > Zehatzago, Microsoften zerbitzuen auzian, esan zitzaigun
> > > aukerakoa 
> > > zela, libre ginela, migratzeko edo ez. Teorikoki hala da baina 
> > > praktikan inondik inora ez, izan ere, nik dakidala gutxienez:
> > > 
> > > 1) Migratu gabekook tresna ofizialik gabe geratu gara
> > > telebilerak 
> > > egiteko => Erakundeak bageneukan zerbait kendu zigun (BBcollab,
> > > Webex). Abiatu alternatiba bat berehala!
> > > 2) Zure ondokoek migratu badute baina zuk ez, ezin dituzu
> > > haiekin 
> > > fitxategiak eta abar lainoan partekatu "read/write" =>
> > > Erakundeak 
> > > Gateway moduko bat eskaini behar digu!
> > > 3) Ezin da "desmigratu", emandako zerbitzuarekin konforme ez
> > > bazaude. 
> > > Bahiketa moduko hori hautsi behar da!
> > > 
> > > Bene-benetan migratzea aukerakoa baldin bada, gutxienez puntu
> > > horiek 
> > > ebatzi behar dira.
> > > 
> > > Eta horiek ebatzi ondoren sartuko nintzateke ni "ur
> > > sakonagoetan".
> > > 
> > > Ondo izan,
> > > 
> > > Unai.
> > > 
> > > Aitor Cuartango <[email protected]>(e)k idatzitakoa:
> > > 
> > > > Ados hemen esandakoekin. Eskerrik asko!
> > > > 
> > > > Zerbait prestatu behar bada, laguntzeko prest.
> > > > 
> > > > aitor
> > > > 
> > > > El mar, 9 sept 2025 a las 16:29, Juan Abasolo
> > > > (<[email protected]>)
> > > > escribió:
> > > > 
> > > > > Ados hemen esandakoekin.
> > > > > Ez dakit azkenean Hezkuntza Fakultateetakoak kontuan izango
> > > > > gaituzten
> > > > > zuzenean ala ordezkatuta. Hala balitz, Imanol, Hezkuntzan
> > > > > Librezalekoarenari kolpetzen zaionean, uste dut zehatz 
> > > > > garrantzitsua dela
> > > > > gure fakultateetan IRADI ez bada ere, eskura egotea.
> > > > > 
> > > > > Gaur-gaurkoz, gure fakultatean uste dut Linuxeko
> > > > > erabiltzaile guztiak
> > > > > konbentzitu dituztela EHUko ordenagailuetan ez instalatzeko
> > > > > eta 
> > > > > klasean
> > > > > erabiltzeko aukeratzat Virtual Machine-ak dira bide bakarra
> > > > > (ni 
> > > > > konbentzitu
> > > > > naute EHUko ordenagailua ez erabiltzeko). Badakit
> > > > > kausistikak ertz 
> > > > > asko
> > > > > dituena, baina bereziki gurea taktikoki garrantzi handikoa
> > > > > delakoan 
> > > > > nago
> > > > > 
> > > > > Izan ondo
> > > > > 
> > > > > Hau idatzi du Juanjo Ugartemendia
> > > > > ([email protected])
> > > > > erabiltzaileak (2025 ira. 9(a), ar. (11:42)):
> > > > > 
> > > > > > Kaixo,
> > > > > > 
> > > > > > Estitxuk dionarekin ados, estamentuen (kasu honetan EHU)
> > > > > > diskurtso
> > > > > > "gris", politikoki zuzen horretara egokitzen dela
> > > > > > iruditzen zait.
> > > > > > Bestetik, nik uste dut Plan Estrategiko horren barruan 
> > > > > > Microsoft-ekiko
> > > > > > menpekotasunaren (morrontza) "eztabaida" sortzeko plaza
> > > > > > aproposa 
> > > > > > dela,
> > > > > > bereziki MS365 horren inposaketarekin.
> > > > > > Bestetik, teorian, EHUn Linux sistema eragile
> > > > > > korporatiboa da, baina,
> > > > > > gero errealitatea da 4 katuk bakarrik erabiltzen dugula
> > > > > > eta 
> > > > > > teknikariak
> > > > > > askotan ez dutela formaziorik horretan laguntzeko, eta
> > > > > > normalean 
> > > > > > saiatzen
> > > > > > dira disuaditzen Linux ez erabiltzeko, beraz, Linux
> > > > > > sistema eragile
> > > > > > korporatibo gisa bultzatzea garrantzitsua deritzot.
> > > > > > 
> > > > > > Egia esan, ez da gutxi Itsas hor egotea proposatu izana,
> > > > > > eta gure
> > > > > > ordezkaritzari dagokionez, nik ez dut nire burua ikusten,
> > > > > > baina 
> > > > > > Imanol (eta
> > > > > > Itsaseko jende gehiago) hor egotea garrantzitsua da,
> > > > > > beraz, nire 
> > > > > > babes eta
> > > > > > konfidantza guztian zuengan.
> > > > > > 
> > > > > > Juanjo Ugartemendia
> > > > > > 
> > > > > > Jatorrizko mezua: ar., 2025-09-09 11:06 +0200, egilea:
> > > > > > Estitxu 
> > > > > > Villamor
> > > > > > 
> > > > > > Kaixo Imanol,
> > > > > > 
> > > > > > nik ongi deritzot.
> > > > > > 
> > > > > > Azken garaian pentsatzen aritu naiz agian software
> > > > > > askearen 
> > > > > > kontuarekin
> > > > > > zilegitasuna lortzeko ongi legokeela orain hain modan
> > > > > > dauden ODS-en
> > > > > > markoarekin lotzea kontua. Izan ere, unibertsitatea
> > > > > > uneoro dabil
> > > > > > EHUagenda  2030ekin, iraunkortasunarekin... bueltaka,
> > > > > > baina gero
> > > > > > Microsoft kontratatzen du. Hortaz, agian Eraldaketa
> > > > > > Digitalerako Plan
> > > > > > Estrategikoaren baitan hori ere indartu dezakegu?
> > > > > > Ziurrenik datu 
> > > > > > ugari
> > > > > > izango dituzu zuk jada, baina bestela ni prest bilaketa
> > > > > > bat egiteko,
> > > > > > software askearen kontua ODSekin lerratzeko asmoz.
> > > > > > 
> > > > > > Estitxu
> > > > > > 
> > > > > > 9/9/25 10:58(e)an, Imanol Madariaga igorleak idatzi zuen:
> > > > > > 
> > > > > > [sobre participar en el grupo de trabajo para el Plan
> > > > > > Estratégico de
> > > > > > Transformación Digital de la UPV/EHU]
> > > > > > 
> > > > > > Egunon,
> > > > > > Eraldaketa Digitalerako Plan Estrategikoaren garapena
> > > > > > martxan jarri
> > > > > > berri dute Gradu eta Eraldaketa Digitalerako
> > > > > > Erektoreordetzatik.
> > > > > > "ITSAS software libreko taldearen parte" garen pertsona
> > > > > > biri eskatu
> > > > > > digute lan talde horretan parte hartzeko (lehelen
> > > > > > hirugarren bat
> > > > > > kontaktatu zuten eta horrek ni eta beste bati
> > > > > > berbideratu).
> > > > > > 
> > > > > > Nik dakidanagatik gaur egun Itsas e-zerrenda honetan
> > > > > > mamitzen da, eta
> > > > > > ez da bideragarria (ezta nire nahia ezta beraien helburua
> > > > > > espero dut)
> > > > > > ordezkaritza formala
> > > > > > eramatea, baina software librearen aldeko ikuspegia Plan
> > > > > > Estrategiko
> > > > > > horren lan taldera eramatea beharrezkoa dela uste dut,
> > > > > > eta ni prest
> > > > > > nago hori egiten saiatzera (4-5 bilera aurreikusten
> > > > > > dituzte).
> > > > > > Nire duda edo beldur nagusia da Errektoreordetzan noraino
> > > > > > izango 
> > > > > > duten
> > > > > > asmoa gure irispideak kontuan hartzeko, edota Plan
> > > > > > horretan eragina
> > > > > > izango bagenu ere, ia gero errealitatera pasako den edo
> > > > > > paperean
> > > > > > geratuko den. Baina saiatzea beharrezkoa dela argi dago,
> > > > > > errektoretza
> > > > > > talde honen garaian ez bada lortzen noiz bestela?
> > > > > > 
> > > > > > Nik lan talde horretara Itsas-etik kanpo landutako ildo
> > > > > > bereko gaiak
> > > > > > eramateko asmoa dut ere:
> > > > > > - epostaren migrazioaren harira aktibatu ginen irakasle
> > > > > > batzuen
> > > > > > artean landutakoak;
> > > > > > - Hezkuntzan Librezalekoak, Euskal Herriko eskoletako
> > > > > > digitalizazioaz
> > > > > > arduratutako komunitatea https://hezkuntza.librezale.eus/
> > > > > > 
> > > > > > Ondo deritzozue Itsas-en bidetik jaso dudan gonbidapen
> > > > > > hau onartzea?
> > > > > > Lan taldeko informazioa hemen partekatzeko asmoa dut, eta
> > > > > > zuen ideiak
> > > > > > eta ekarpenak eraman ditzaket.
> > > > > > Zuetariko norbait prest badago edota ni baino egokiago
> > > > > > dela uste
> > > > > > baduzue proposatu ahal diet errektoreordetzakoei.
> > > > > > Edo beste muturrean, Itsas taldea gai honetatik guztiz
> > > > > > kanpo geratu
> > > > > > behar dela uste baduzue esan ere.
> > > > > > 
> > > > > > 
> > > > > > Hurrengorarte,  Imanol.
> > > > > > ...
> > > 
> > > _______________________________________________
> > > ITSAS mailing list
> > > [email protected]
> > > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
> > 

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a