Egunon, asteleheneko bilera ondoren Nereak bidali digu: - Erabili duen aurkezpena. - Bilerako akta. - Proiektuen ebaluazio fitxa. Hemen ikusi ahal duzue https://ehubox.ehu.eus/f/245114439
Lan talde gehiago daude, profil ezberdinekin, hau Irakasle eta Ikertzaile, beste bat PTGAS, eta abar.
Urtza Garay errektoreordea ere egon zen.Partaideen aurkezpenarekin hasi eta iritzi eta galdera asko trukatu genituenez bere aurkezpena bukatzeko denbora ere ia ez zuen izan. Asmoa zeukaten ondoren talde txikitan idatziz jasotzea proiektuen gure balorazio zehatzagoa, baina ez zuen denborarik eman, eta pasatu digu fitxa orain bilera ondoren landu nahi baditugu. Proiektu asko daude, eta aurkezpeneko izenburuarekin bakarrik ez dakit zertan datzan bakoitza, baina baten baten azalpena komentatu zuten, adibidez "Unidad del dato": EHUn datu asko toki ezberdinetan agertzen dira, errepikatuta, kopiatuta, batzuetan ezberdin; hori ondo antolatu beharra dago.
Horretan bezala EHUko arlo digital guztietan dagoen egoera ezagutzen ari dira hobetzeko bideak bilatzeko.
Bileran irakasleen artean Adimen Artifizialaren kezkak tarte nabarmena hartu zuen. Software librearen eta zerbitzari propioak izatearen alde argudio nagusi gutxi batzuk komentatu genituen, zehaztasun askotan sartu barik. Argudioekin ados daude baina jabetzen dira hainbat kasutan pribatiboarekin ezkonduta dagoela EHU. Microsoft-en kasuaz gain, Adobe ia gogorragoa dela. Harritu ninduen ikasleen partetik pribatiboa mantentzeko egondako eskariari pisu esanguratsua ematen ziola.
Nire ustez aldarrikapenean insistitu beharra dugu, baina ekarpen baliagarria egin dezakegu ere erabilera bakoitzerako EHUn dagoen softwarea identifikatuz, eta alternatiba eta aldaketarako bideorria proposatuz, edo erabilera berrietarako hasieratik soft egokia proposatuz. Kasu bakoitzean errektoretzak eta IKTk ikusiko dute nora heldu daitekeen.
Hurrenogorarte, Imanol. Imanol Madariaga <[email protected]> erabiltzaileak idatzi du:
Artsaldeon, bihar dugu EDPEren lantaldeko bilera. Itsas zerrenda honetan irten diren ideiak apuntauta ditut https://ehubox.ehu.eus/s/Y9Z5RgAGta6WPiBNerea Toledok, Eraldaketa Digitalerako zuzendariak, dokumentu bat bidali zigun orain arte garatu dutenarekin:Unibertsitate Digitalera bideratu behar gara. DAFO analisi bidezko diagnostikoa. Galdetegietatik ataratako ondorioak. Visión y principiosEl objetivo general de la estrategia es que la EHU sea digitalmente avanzada, equitativa y sostenible, que utilice la tecnología para mejorar la docencia, la investigación y la gestión, manteniendo su compromiso con el entorno y la sociedad. Arlo guztietan (ikasleak, irakaskuntza, ikerketa, administrazioa,...) eragiteko egitura, nodoak, programak, proiektuak.Dokumentua ez hedatzea eskatu zigun. Eskema, laburpena idatzi dut hemen https://ehubox.ehu.eus/f/245055584Itsas-i dagokionean, deigarria egin zait dokumentuak ez duela software librea aipatu ere egiten, ezta Open Source adiera neutroagoan ere. Bueno, "software" berba bera ere ez da agertzen, baina beste zehaztasun tekniko batzuk bai aipatzen dira (Adimen Artifiziala, Edge Computing, CyberEHU, AppEHU, ikerAI,...).Hurrengorarte, Imanol. Unai Ugalde <[email protected]> erabiltzaileak idatzi du:Kaixo lagunokGure aldarrikapen orokorretatik emaitza zehatzak lortzeko uste dut aldarrikapen zehatzak formulatu behar direla.Nire aldetik, MS365 auzian:1) Migratu gabekook tresna ofizialik gabe geratu gara telebilerak egiteko => Erakundeak bageneukan zerbait kendu zigun (BBcollab, Webex). Abiatu alternatiba bat berehala! 2) Zure ondokoek migratu badute baina zuk ez, ezin dituzu haiekin fitxategiak eta abar lainoan partekatu "read/write" => Erakundeak Gateway moduko bat eskaini behar digu! 3) Ezin da "desmigratu", emandako zerbitzuarekin konforme ez bazaude. Bahiketa moduko hori hautsi behar da!Barkatuko didazue insistentzia baina, batetik, sakabanatzeko arriskua ikusten dut nik hemen, eta, bestetik, agian "goitik begi batzuk" ere ari dira jarraitzen gure eztabaidagaiak, eta denon onerako izango da haien lana erraztea. Izan ere, iazko udazkenean entzute-birak egitearen fan sutsu zirenengandik ez dut gutxiagorik espero.Zorte on telebileran eta ondo izan. Unai. Jokin Azpiazu Carballo <[email protected]>(e)k idatzitakoa:Kaixo berriz!Kide batek prestatu du inkesta bat bileraren ordua eta eguna adosteko. Gogoratu printzipioz online izango dela.Hementxe doa inkesta, bete mesedez noiz ahalko zenuketen bileran parte hartu:https://www.when2meet.com/?32226937-HOesiEguna eta ordua betetzeko mantendu sagua klikatuta ordu guztietan. Izena jartzearekin nahikoa da, pasahitzak aukera ematen du gero ordutegia aldatzeko.Ondo izan! Jokin On 25/9/10 10:35, Jokin Azpiazu Carballo wrote:Kaixo guztioi Ze ondo ari garela gai honen inguruan bueltaka.Sentsazioa dut zaila izango dela ideia zaparradatik harago joatea posta zerrendan. Zuetako asko bazaudetenez, jakingo duzue beste email-kate baten ere (M365i uko egin genion hainbat pertsona gaude kate horretan) elkarrizketa bertsua izaten ari garela. Bertan planteatzen ari dena da bilera bat egitea, online ziur aski (errazago) eta guzti honetaz hitz egitea. Izan ere, Unaik dioen moduan, badaude gutxienez bi dimentsio horiek: lehena da berehalako kontu espezifiko hori (M365i uko egin izanak ekarri dituen ondorioak) eta bigarrena martxan jartzen ari den batzorde hori, maila instituzionalean hartuko diren erabakien inguruan ideiak jaso eta iritzia eskatzeko (hala ulertu dut nik behintzat). Bigarren horretan, esango nuke, kabitu daitezke lehenak (alegia, batzorde horretara eraman daitekeen kontuetako bat dela M365en migrazioari lotutako kalte horiek konpontzea lehentasunezkoa izan behar dela). Baina pentsatu behar da nola, nahi dugun, ala ez. Nik uste errazena bilera hori egitea dela, eta hor erabakitzea ze forma hartzen duen guzti honek, ezta?Nahi baduzue, beste taldean botako den bilera jartzeko egutegi-aukeraketa zerrenda honetara ere bidaliko dut eta nahi duena apuntatu dadila...Hori ba, ondo izan eta mila esker gaia bizirik mantentzearren! Jokin On 25/9/10 09:34, Unai Ugalde wrote:Egun on guztioi:Bi dimentsio ikusten ditut nik hemen: erakundearena eta langileona. Gurutzatu egiten dira, baina izatez diferenteak dira.Langileonean zentratuko naiz, zeren egunerokotasunari eragiten baitigu, eta errazagoa baitzait konkretatzeko arazoetan, baita konponbideetan.Zehatzago, Microsoften zerbitzuen auzian, esan zitzaigun aukerakoa zela, libre ginela, migratzeko edo ez. Teorikoki hala da baina praktikan inondik inora ez, izan ere, nik dakidala gutxienez:1) Migratu gabekook tresna ofizialik gabe geratu gara telebilerak egiteko => Erakundeak bageneukan zerbait kendu zigun (BBcollab, Webex). Abiatu alternatiba bat berehala! 2) Zure ondokoek migratu badute baina zuk ez, ezin dituzu haiekin fitxategiak eta abar lainoan partekatu "read/write" => Erakundeak Gateway moduko bat eskaini behar digu! 3) Ezin da "desmigratu", emandako zerbitzuarekin konforme ez bazaude. Bahiketa moduko hori hautsi behar da!Bene-benetan migratzea aukerakoa baldin bada, gutxienez puntu horiek ebatzi behar dira.Eta horiek ebatzi ondoren sartuko nintzateke ni "ur sakonagoetan". Ondo izan, Unai. Aitor Cuartango <[email protected]>(e)k idatzitakoa:Ados hemen esandakoekin. Eskerrik asko! Zerbait prestatu behar bada, laguntzeko prest. aitor El mar, 9 sept 2025 a las 16:29, Juan Abasolo (<[email protected]>) escribió:Ados hemen esandakoekin. Ez dakit azkenean Hezkuntza Fakultateetakoak kontuan izango gaituzten zuzenean ala ordezkatuta. Hala balitz, Imanol, HezkuntzanLibrezalekoarenari kolpetzen zaionean, uste dut zehatz garrantzitsua delagure fakultateetan IRADI ez bada ere, eskura egotea. Gaur-gaurkoz, gure fakultatean uste dut Linuxeko erabiltzaile guztiak konbentzitu dituztela EHUko ordenagailuetan ez instalatzeko eta klaseanerabiltzeko aukeratzat Virtual Machine-ak dira bide bakarra (ni konbentzitunaute EHUko ordenagailua ez erabiltzeko). Badakit kausistikak ertz askodituena, baina bereziki gurea taktikoki garrantzi handikoa delakoan nagoIzan ondo Hau idatzi du Juanjo Ugartemendia ([email protected]) erabiltzaileak (2025 ira. 9(a), ar. (11:42)):Kaixo, Estitxuk dionarekin ados, estamentuen (kasu honetan EHU) diskurtso "gris", politikoki zuzen horretara egokitzen dela iruditzen zait. Bestetik, nik uste dut Plan Estrategiko horren barruan Microsoft-ekiko menpekotasunaren (morrontza) "eztabaida" sortzeko plaza aproposa dela, bereziki MS365 horren inposaketarekin. Bestetik, teorian, EHUn Linux sistema eragile korporatiboa da, baina,gero errealitatea da 4 katuk bakarrik erabiltzen dugula eta teknikariak askotan ez dutela formaziorik horretan laguntzeko, eta normalean saiatzendira disuaditzen Linux ez erabiltzeko, beraz, Linux sistema eragile korporatibo gisa bultzatzea garrantzitsua deritzot. Egia esan, ez da gutxi Itsas hor egotea proposatu izana, eta gureordezkaritzari dagokionez, nik ez dut nire burua ikusten, baina Imanol (eta Itsaseko jende gehiago) hor egotea garrantzitsua da, beraz, nire babes etakonfidantza guztian zuengan. Juanjo UgartemendiaJatorrizko mezua: ar., 2025-09-09 11:06 +0200, egilea: Estitxu VillamorKaixo Imanol, nik ongi deritzot.Azken garaian pentsatzen aritu naiz agian software askearen kontuarekinzilegitasuna lortzeko ongi legokeela orain hain modan dauden ODS-en markoarekin lotzea kontua. Izan ere, unibertsitatea uneoro dabil EHUagenda 2030ekin, iraunkortasunarekin... bueltaka, baina gero Microsoft kontratatzen du. Hortaz, agian Eraldaketa Digitalerako Plan Estrategikoaren baitan hori ere indartu dezakegu? Ziurrenik datu ugari izango dituzu zuk jada, baina bestela ni prest bilaketa bat egiteko, software askearen kontua ODSekin lerratzeko asmoz. Estitxu 9/9/25 10:58(e)an, Imanol Madariaga igorleak idatzi zuen: [sobre participar en el grupo de trabajo para el Plan Estratégico de Transformación Digital de la UPV/EHU] Egunon, Eraldaketa Digitalerako Plan Estrategikoaren garapena martxan jarri berri dute Gradu eta Eraldaketa Digitalerako Erektoreordetzatik. "ITSAS software libreko taldearen parte" garen pertsona biri eskatu digute lan talde horretan parte hartzeko (lehelen hirugarren bat kontaktatu zuten eta horrek ni eta beste bati berbideratu). Nik dakidanagatik gaur egun Itsas e-zerrenda honetan mamitzen da, eta ez da bideragarria (ezta nire nahia ezta beraien helburua espero dut) ordezkaritza formala eramatea, baina software librearen aldeko ikuspegia Plan Estrategiko horren lan taldera eramatea beharrezkoa dela uste dut, eta ni prest nago hori egiten saiatzera (4-5 bilera aurreikusten dituzte). Nire duda edo beldur nagusia da Errektoreordetzan noraino izango duten asmoa gure irispideak kontuan hartzeko, edota Plan horretan eragina izango bagenu ere, ia gero errealitatera pasako den edo paperean geratuko den. Baina saiatzea beharrezkoa dela argi dago, errektoretza talde honen garaian ez bada lortzen noiz bestela? Nik lan talde horretara Itsas-etik kanpo landutako ildo bereko gaiak eramateko asmoa dut ere: - epostaren migrazioaren harira aktibatu ginen irakasle batzuen artean landutakoak; - Hezkuntzan Librezalekoak, Euskal Herriko eskoletako digitalizazioaz arduratutako komunitatea https://hezkuntza.librezale.eus/ Ondo deritzozue Itsas-en bidetik jaso dudan gonbidapen hau onartzea? Lan taldeko informazioa hemen partekatzeko asmoa dut, eta zuen ideiak eta ekarpenak eraman ditzaket. Zuetariko norbait prest badago edota ni baino egokiago dela uste baduzue proposatu ahal diet errektoreordetzakoei. Edo beste muturrean, Itsas taldea gai honetatik guztiz kanpo geratu behar dela uste baduzue esan ere. Hurrengorarte, Imanol. ..._______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
