Kaixo,

nik aktan gauza interesgarriak ikusi ditut: Senstsibilizazio eta
etika bezalako aspektuk jorratzea, SW librearen onurak, EHU-ko datuak
hirugarren baten eskutan uztea, dokumentuen formatua (adibidez
erabilitako aurkezpena pptx formatua du, LibreOfficek ez du ondo
ikustarazten, nik uste dut bideragarria dela EHU barruko fitxategi
batzuen formatua irekia  izatea: odt, ods..), energiaren kontsumoa
bezalako aspektuak eta ikuspuntu sozilala eta etikoa, sinadura
elektronikoa beste entitateekin ere, Izenpe SW askean eman ahal
izatea.

Nik uste badagoela lekua gure proposamenak egiteko.

Juanjo

Jatorrizko mezua: az., 2025-10-08 14:43 +0200, egilea: Imanol
Madariaga
> Egunon, asteleheneko bilera ondoren Nereak bidali digu:
>   - Erabili duen aurkezpena.
>   - Bilerako akta.
>   - Proiektuen ebaluazio fitxa.
> Hemen ikusi ahal duzue https://ehubox.ehu.eus/f/245114439
> 
> Lan talde gehiago daude, profil ezberdinekin, hau Irakasle eta  
> Ikertzaile, beste bat PTGAS, eta abar.
> 
> Urtza Garay errektoreordea ere egon zen.
> Partaideen aurkezpenarekin hasi eta iritzi eta galdera asko
> trukatu  
> genituenez bere aurkezpena bukatzeko denbora ere ia ez zuen izan.  
> Asmoa zeukaten ondoren talde txikitan idatziz jasotzea proiektuen
> gure  
> balorazio zehatzagoa, baina ez zuen denborarik eman, eta pasatu
> digu  
> fitxa orain bilera ondoren landu nahi baditugu.
> Proiektu asko daude, eta aurkezpeneko izenburuarekin bakarrik ez
> dakit  
> zertan datzan bakoitza, baina baten baten azalpena komentatu
> zuten,  
> adibidez "Unidad del dato": EHUn datu asko toki ezberdinetan
> agertzen  
> dira, errepikatuta, kopiatuta, batzuetan ezberdin; hori ondo
> antolatu  
> beharra dago.
> 
> Horretan bezala EHUko arlo digital guztietan dagoen egoera
> ezagutzen  
> ari dira hobetzeko bideak bilatzeko.
> 
> Bileran irakasleen artean Adimen Artifizialaren kezkak tarte
> nabarmena  
> hartu zuen.
> Software librearen eta zerbitzari propioak izatearen alde argudio  
> nagusi gutxi batzuk komentatu genituen, zehaztasun askotan sartu
> barik.
> Argudioekin ados daude baina jabetzen dira hainbat kasutan  
> pribatiboarekin ezkonduta dagoela EHU.
> Microsoft-en kasuaz gain, Adobe ia gogorragoa dela. Harritu
> ninduen  
> ikasleen partetik pribatiboa mantentzeko egondako eskariari pisu  
> esanguratsua ematen ziola.
> 
> Nire ustez aldarrikapenean insistitu beharra dugu, baina ekarpen  
> baliagarria egin dezakegu ere erabilera bakoitzerako EHUn dagoen  
> softwarea identifikatuz, eta alternatiba eta aldaketarako
> bideorria  
> proposatuz, edo erabilera berrietarako hasieratik soft egokia  
> proposatuz. Kasu bakoitzean errektoretzak eta IKTk ikusiko dute
> nora  
> heldu daitekeen.
> 
> Hurrenogorarte,   Imanol.
> 
> 
> Imanol Madariaga <[email protected]> erabiltzaileak idatzi
> du:
> 
> > Artsaldeon, bihar dugu EDPEren lantaldeko bilera.
> > Itsas zerrenda honetan irten diren ideiak apuntauta ditut
> > https://ehubox.ehu.eus/s/Y9Z5RgAGta6WPiB
> > 
> > Nerea Toledok, Eraldaketa Digitalerako zuzendariak, dokumentu
> > bat  
> > bidali zigun orain arte garatu dutenarekin:
> >  Unibertsitate Digitalera bideratu behar gara.
> >  DAFO analisi bidezko diagnostikoa.
> >  Galdetegietatik ataratako ondorioak.
> >  Visión y principios
> >  El objetivo general de la estrategia es que la EHU sea
> > digitalmente  
> > avanzada, equitativa y sostenible, que utilice la tecnología
> > para  
> > mejorar la docencia, la investigación y la gestión, manteniendo
> > su  
> > compromiso con el entorno y la sociedad.
> >  Arlo guztietan (ikasleak, irakaskuntza, ikerketa,  
> > administrazioa,...) eragiteko egitura, nodoak, programak,
> > proiektuak.
> > 
> > Dokumentua ez hedatzea eskatu zigun. Eskema, laburpena idatzi
> > dut  
> > hemen https://ehubox.ehu.eus/f/245055584
> > 
> > Itsas-i dagokionean, deigarria egin zait dokumentuak ez duela  
> > software librea aipatu ere egiten, ezta Open Source adiera  
> > neutroagoan ere. Bueno, "software" berba bera ere ez da
> > agertzen,  
> > baina beste zehaztasun tekniko batzuk bai aipatzen dira (Adimen  
> > Artifiziala, Edge Computing, CyberEHU, AppEHU, ikerAI,...).
> > 
> > 
> > Hurrengorarte,  Imanol.
> > 
> > 
> > Unai Ugalde <[email protected]> erabiltzaileak idatzi du:
> > 
> > > Kaixo lagunok
> > > 
> > > Gure aldarrikapen orokorretatik emaitza zehatzak lortzeko uste
> > > dut   
> > > aldarrikapen zehatzak formulatu behar direla.
> > > 
> > > Nire aldetik, MS365 auzian:
> > > 
> > > 1) Migratu gabekook tresna ofizialik gabe geratu gara
> > > telebilerak   
> > > egiteko => Erakundeak bageneukan zerbait kendu zigun
> > > (BBcollab,   
> > > Webex). Abiatu alternatiba bat berehala!
> > > 2) Zure ondokoek migratu badute baina zuk ez, ezin dituzu
> > > haiekin   
> > > fitxategiak eta abar lainoan partekatu "read/write" =>
> > > Erakundeak   
> > > Gateway moduko bat eskaini behar digu!
> > > 3) Ezin da "desmigratu", emandako zerbitzuarekin konforme ez   
> > > bazaude. Bahiketa moduko hori hautsi behar da!
> > > 
> > > Barkatuko didazue insistentzia baina, batetik, sakabanatzeko   
> > > arriskua ikusten dut nik hemen, eta, bestetik, agian "goitik
> > > begi   
> > > batzuk" ere ari dira jarraitzen gure eztabaidagaiak, eta
> > > denon   
> > > onerako izango da haien lana erraztea.
> > > Izan ere, iazko udazkenean entzute-birak egitearen fan sutsu   
> > > zirenengandik ez dut gutxiagorik espero.
> > > 
> > > Zorte on telebileran eta ondo izan.
> > > 
> > > Unai.
> > > 
> > > Jokin Azpiazu Carballo <[email protected]>(e)k idatzitakoa:
> > > 
> > > > Kaixo berriz!
> > > > 
> > > > Kide batek prestatu du inkesta bat bileraren ordua eta
> > > > eguna   
> > > > adosteko. Gogoratu printzipioz online izango dela.
> > > > 
> > > > Hementxe doa inkesta, bete mesedez noiz ahalko zenuketen
> > > > bileran   
> > > > parte hartu:
> > > > 
> > > > https://www.when2meet.com/?32226937-HOesi
> > > > 
> > > > Eguna eta ordua betetzeko mantendu sagua klikatuta ordu
> > > > guztietan.  
> > > >  Izena jartzearekin nahikoa da, pasahitzak aukera ematen du
> > > > gero   
> > > > ordutegia aldatzeko.
> > > > 
> > > > Ondo izan!
> > > > 
> > > > Jokin
> > > > 
> > > > On 25/9/10 10:35, Jokin Azpiazu Carballo wrote:
> > > > > Kaixo guztioi
> > > > > 
> > > > > Ze ondo ari garela gai honen inguruan bueltaka.
> > > > > 
> > > > > Sentsazioa dut zaila izango dela ideia zaparradatik harago
> > > > > joatea  
> > > > >  posta zerrendan. Zuetako asko bazaudetenez, jakingo duzue
> > > > > beste   
> > > > > email-kate baten ere (M365i uko egin genion hainbat
> > > > > pertsona  
> > > > > gaude  kate horretan) elkarrizketa bertsua izaten ari
> > > > > garela.  
> > > > > Bertan  planteatzen ari dena da bilera bat egitea, online
> > > > > ziur  
> > > > > aski  (errazago) eta guzti honetaz hitz egitea. Izan ere,
> > > > > Unaik  
> > > > > dioen  moduan, badaude gutxienez bi dimentsio horiek:
> > > > > lehena da   
> > > > > berehalako kontu espezifiko hori (M365i uko egin izanak
> > > > > ekarri   
> > > > > dituen ondorioak) eta bigarrena martxan jartzen ari den
> > > > > batzorde   
> > > > > hori, maila instituzionalean hartuko diren erabakien
> > > > > inguruan   
> > > > > ideiak jaso eta iritzia eskatzeko (hala ulertu dut nik  
> > > > > behintzat).  Bigarren horretan, esango nuke, kabitu
> > > > > daitezke  
> > > > > lehenak (alegia,  batzorde horretara eraman daitekeen
> > > > > kontuetako  
> > > > > bat dela M365en  migrazioari lotutako kalte horiek
> > > > > konpontzea  
> > > > > lehentasunezkoa izan  behar dela). Baina pentsatu behar da
> > > > > nola,  
> > > > > nahi dugun, ala ez. Nik  uste errazena bilera hori egitea
> > > > > dela,  
> > > > > eta hor erabakitzea ze  forma hartzen duen guzti honek,
> > > > > ezta?
> > > > > 
> > > > > Nahi baduzue, beste taldean botako den bilera jartzeko   
> > > > > egutegi-aukeraketa zerrenda honetara ere bidaliko dut eta
> > > > > nahi   
> > > > > duena apuntatu dadila...
> > > > > 
> > > > > Hori ba, ondo izan eta mila esker gaia bizirik
> > > > > mantentzearren!
> > > > > 
> > > > > Jokin
> > > > > 
> > > > > On 25/9/10 09:34, Unai Ugalde wrote:
> > > > > > Egun on guztioi:
> > > > > > 
> > > > > > Bi dimentsio ikusten ditut nik hemen: erakundearena eta  
> > > > > > langileona. Gurutzatu egiten dira, baina izatez
> > > > > > diferenteak dira.
> > > > > > 
> > > > > > Langileonean zentratuko naiz, zeren egunerokotasunari
> > > > > > eragiten   
> > > > > > baitigu, eta errazagoa baitzait konkretatzeko arazoetan,
> > > > > > baita   
> > > > > > konponbideetan.
> > > > > > 
> > > > > > Zehatzago, Microsoften zerbitzuen auzian, esan
> > > > > > zitzaigun   
> > > > > > aukerakoa zela, libre ginela, migratzeko edo ez.
> > > > > > Teorikoki hala   
> > > > > > da baina praktikan inondik inora ez, izan ere, nik
> > > > > > dakidala   
> > > > > > gutxienez:
> > > > > > 
> > > > > > 1) Migratu gabekook tresna ofizialik gabe geratu gara  
> > > > > > telebilerak  egiteko => Erakundeak bageneukan zerbait
> > > > > > kendu  
> > > > > > zigun (BBcollab,  Webex). Abiatu alternatiba bat
> > > > > > berehala!
> > > > > > 2) Zure ondokoek migratu badute baina zuk ez, ezin
> > > > > > dituzu  
> > > > > > haiekin  fitxategiak eta abar lainoan partekatu
> > > > > > "read/write" =>  
> > > > > > Erakundeak  Gateway moduko bat eskaini behar digu!
> > > > > > 3) Ezin da "desmigratu", emandako zerbitzuarekin konforme
> > > > > > ez   
> > > > > > bazaude. Bahiketa moduko hori hautsi behar da!
> > > > > > 
> > > > > > Bene-benetan migratzea aukerakoa baldin bada, gutxienez
> > > > > > puntu   
> > > > > > horiek ebatzi behar dira.
> > > > > > 
> > > > > > Eta horiek ebatzi ondoren sartuko nintzateke ni "ur
> > > > > > sakonagoetan".
> > > > > > 
> > > > > > Ondo izan,
> > > > > > 
> > > > > > Unai.
> > > > > > 
> > > > > > Aitor Cuartango <[email protected]>(e)k
> > > > > > idatzitakoa:
> > > > > > 
> > > > > > > Ados hemen esandakoekin. Eskerrik asko!
> > > > > > > 
> > > > > > > Zerbait prestatu behar bada, laguntzeko prest.
> > > > > > > 
> > > > > > > aitor
> > > > > > > 
> > > > > > > El mar, 9 sept 2025 a las 16:29, Juan Abasolo
> > > > > > > (<[email protected]>)
> > > > > > > escribió:
> > > > > > > 
> > > > > > > > Ados hemen esandakoekin.
> > > > > > > > Ez dakit azkenean Hezkuntza Fakultateetakoak kontuan
> > > > > > > > izango gaituzten
> > > > > > > > zuzenean ala ordezkatuta. Hala balitz, Imanol,
> > > > > > > > Hezkuntzan
> > > > > > > > Librezalekoarenari kolpetzen zaionean, uste dut
> > > > > > > > zehatz   
> > > > > > > > garrantzitsua dela
> > > > > > > > gure fakultateetan IRADI ez bada ere, eskura egotea.
> > > > > > > > 
> > > > > > > > Gaur-gaurkoz, gure fakultatean uste dut Linuxeko
> > > > > > > > erabiltzaile guztiak
> > > > > > > > konbentzitu dituztela EHUko ordenagailuetan ez
> > > > > > > > instalatzeko eta klasean
> > > > > > > > erabiltzeko aukeratzat Virtual Machine-ak dira bide
> > > > > > > > bakarra  
> > > > > > > > (ni  konbentzitu
> > > > > > > > naute EHUko ordenagailua ez erabiltzeko). Badakit
> > > > > > > > kausistikak ertz asko
> > > > > > > > dituena, baina bereziki gurea taktikoki garrantzi
> > > > > > > > handikoa  
> > > > > > > > delakoan nago
> > > > > > > > 
> > > > > > > > Izan ondo
> > > > > > > > 
> > > > > > > > Hau idatzi du Juanjo Ugartemendia
> > > > > > > > ([email protected])
> > > > > > > > erabiltzaileak (2025 ira. 9(a), ar. (11:42)):
> > > > > > > > 
> > > > > > > > > Kaixo,
> > > > > > > > > 
> > > > > > > > > Estitxuk dionarekin ados, estamentuen (kasu honetan
> > > > > > > > > EHU) diskurtso
> > > > > > > > > "gris", politikoki zuzen horretara egokitzen dela
> > > > > > > > > iruditzen zait.
> > > > > > > > > Bestetik, nik uste dut Plan Estrategiko horren
> > > > > > > > > barruan Microsoft-ekiko
> > > > > > > > > menpekotasunaren (morrontza) "eztabaida" sortzeko
> > > > > > > > > plaza aproposa dela,
> > > > > > > > > bereziki MS365 horren inposaketarekin.
> > > > > > > > > Bestetik, teorian, EHUn Linux sistema eragile
> > > > > > > > > korporatiboa da, baina,
> > > > > > > > > gero errealitatea da 4 katuk bakarrik erabiltzen
> > > > > > > > > dugula eta  
> > > > > > > > > teknikariak
> > > > > > > > > askotan ez dutela formaziorik horretan laguntzeko,
> > > > > > > > > eta   
> > > > > > > > > normalean saiatzen
> > > > > > > > > dira disuaditzen Linux ez erabiltzeko, beraz, Linux
> > > > > > > > > sistema eragile
> > > > > > > > > korporatibo gisa bultzatzea garrantzitsua deritzot.
> > > > > > > > > 
> > > > > > > > > Egia esan, ez da gutxi Itsas hor egotea proposatu
> > > > > > > > > izana, eta gure
> > > > > > > > > ordezkaritzari dagokionez, nik ez dut nire burua
> > > > > > > > > ikusten,   
> > > > > > > > > baina Imanol (eta
> > > > > > > > > Itsaseko jende gehiago) hor egotea garrantzitsua
> > > > > > > > > da, beraz,   
> > > > > > > > > nire babes eta
> > > > > > > > > konfidantza guztian zuengan.
> > > > > > > > > 
> > > > > > > > > Juanjo Ugartemendia
> > > > > > > > > 
> > > > > > > > > Jatorrizko mezua: ar., 2025-09-09 11:06 +0200,
> > > > > > > > > egilea:  
> > > > > > > > > Estitxu Villamor
> > > > > > > > > 
> > > > > > > > > Kaixo Imanol,
> > > > > > > > > 
> > > > > > > > > nik ongi deritzot.
> > > > > > > > > 
> > > > > > > > > Azken garaian pentsatzen aritu naiz agian software
> > > > > > > > > askearen  
> > > > > > > > > kontuarekin
> > > > > > > > > zilegitasuna lortzeko ongi legokeela orain hain
> > > > > > > > > modan dauden ODS-en
> > > > > > > > > markoarekin lotzea kontua. Izan ere, unibertsitatea
> > > > > > > > > uneoro dabil
> > > > > > > > > EHUagenda  2030ekin, iraunkortasunarekin...
> > > > > > > > > bueltaka, baina gero
> > > > > > > > > Microsoft kontratatzen du. Hortaz, agian Eraldaketa
> > > > > > > > > Digitalerako Plan
> > > > > > > > > Estrategikoaren baitan hori ere indartu dezakegu?
> > > > > > > > > Ziurrenik datu ugari
> > > > > > > > > izango dituzu zuk jada, baina bestela ni prest
> > > > > > > > > bilaketa bat egiteko,
> > > > > > > > > software askearen kontua ODSekin lerratzeko asmoz.
> > > > > > > > > 
> > > > > > > > > Estitxu
> > > > > > > > > 
> > > > > > > > > 9/9/25 10:58(e)an, Imanol Madariaga igorleak idatzi
> > > > > > > > > zuen:
> > > > > > > > > 
> > > > > > > > > [sobre participar en el grupo de trabajo para el
> > > > > > > > > Plan Estratégico de
> > > > > > > > > Transformación Digital de la UPV/EHU]
> > > > > > > > > 
> > > > > > > > > Egunon,
> > > > > > > > > Eraldaketa Digitalerako Plan Estrategikoaren
> > > > > > > > > garapena martxan jarri
> > > > > > > > > berri dute Gradu eta Eraldaketa Digitalerako
> > > > > > > > > Erektoreordetzatik.
> > > > > > > > > "ITSAS software libreko taldearen parte" garen
> > > > > > > > > pertsona biri eskatu
> > > > > > > > > digute lan talde horretan parte hartzeko (lehelen
> > > > > > > > > hirugarren bat
> > > > > > > > > kontaktatu zuten eta horrek ni eta beste bati
> > > > > > > > > berbideratu).
> > > > > > > > > 
> > > > > > > > > Nik dakidanagatik gaur egun Itsas e-zerrenda
> > > > > > > > > honetan mamitzen da, eta
> > > > > > > > > ez da bideragarria (ezta nire nahia ezta beraien
> > > > > > > > > helburua espero dut)
> > > > > > > > > ordezkaritza formala
> > > > > > > > > eramatea, baina software librearen aldeko ikuspegia
> > > > > > > > > Plan Estrategiko
> > > > > > > > > horren lan taldera eramatea beharrezkoa dela uste
> > > > > > > > > dut, eta ni prest
> > > > > > > > > nago hori egiten saiatzera (4-5 bilera aurreikusten
> > > > > > > > > dituzte).
> > > > > > > > > Nire duda edo beldur nagusia da Errektoreordetzan
> > > > > > > > > noraino izango duten
> > > > > > > > > asmoa gure irispideak kontuan hartzeko, edota Plan
> > > > > > > > > horretan eragina
> > > > > > > > > izango bagenu ere, ia gero errealitatera pasako den
> > > > > > > > > edo paperean
> > > > > > > > > geratuko den. Baina saiatzea beharrezkoa dela argi
> > > > > > > > > dago, errektoretza
> > > > > > > > > talde honen garaian ez bada lortzen noiz bestela?
> > > > > > > > > 
> > > > > > > > > Nik lan talde horretara Itsas-etik kanpo landutako
> > > > > > > > > ildo bereko gaiak
> > > > > > > > > eramateko asmoa dut ere:
> > > > > > > > > - epostaren migrazioaren harira aktibatu ginen
> > > > > > > > > irakasle batzuen
> > > > > > > > > artean landutakoak;
> > > > > > > > > - Hezkuntzan Librezalekoak, Euskal Herriko
> > > > > > > > > eskoletako digitalizazioaz
> > > > > > > > > arduratutako komunitatea
> > > > > > > > > https://hezkuntza.librezale.eus/
> > > > > > > > > 
> > > > > > > > > Ondo deritzozue Itsas-en bidetik jaso dudan
> > > > > > > > > gonbidapen hau onartzea?
> > > > > > > > > Lan taldeko informazioa hemen partekatzeko asmoa
> > > > > > > > > dut, eta zuen ideiak
> > > > > > > > > eta ekarpenak eraman ditzaket.
> > > > > > > > > Zuetariko norbait prest badago edota ni baino
> > > > > > > > > egokiago dela uste
> > > > > > > > > baduzue proposatu ahal diet errektoreordetzakoei.
> > > > > > > > > Edo beste muturrean, Itsas taldea gai honetatik
> > > > > > > > > guztiz kanpo geratu
> > > > > > > > > behar dela uste baduzue esan ere.
> > > > > > > > > 
> > > > > > > > > 
> > > > > > > > > Hurrengorarte,  Imanol.
> > > > > > > > > ...
> > > > > > 
> > > > > > _______________________________________________
> > > > > > ITSAS mailing list
> > > > > > [email protected]
> > > > > > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
> > > > > 
> > > 
> > > 
> > > 
> > > _______________________________________________
> > > ITSAS mailing list
> > > [email protected]
> > > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
> > 
> > _______________________________________________
> > ITSAS mailing list
> > [email protected]
> > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
> 
> 
> 
> _______________________________________________
> ITSAS mailing list
> [email protected]
> http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a