Arrazoi duzu, bai jauna!

Ni neu ere jausi naiz klixearen sarean eta atzo Berria-n egin nuen
artikuluan halaxe jarri, hego-ekialdea, eta gaur zurea irakurri eta ohartu
kontuaz. Okerrena da hego-ekialdea jarri beharrean, eta Indikoa jarri nahi
ez nuelarik, izan nintzela segundo batzuk zer jarri pentsatzen, eta
Bengalako Golkoa ere buruan izan nuela baina azkenean hego-ekialdea.
"Hegoaldean" jartzea okurritu ere ez!

Zurea irakurri eta joan naiz aldamenean dudan mapara eta, zehaztasun
erabatekora jo gabe -hau diot inor oso kixkilloso jar ez dadin-, hauxe
konklusioa. Asiaren "mugak" 30� eta 140� inguruan koka litezke (Turkia -eta
ez mendebaldeko punta- eta Japoniaren ekialdeko ertza). Itsasikara 90�
inguruan izan da. Ia erdian, alegia.

Eta bat nator Xabier Mendigurenekin Vanessa Sanchez ona dela esatean. ETBren
berri-emailerik onenetako bat, ene ustez. Ez dakidana da, hala ere, Luixek
beragatik jardun duen. Nik apunte orokor moduan ulertu dut.

Mikel


----- Original Message -----
From: <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Friday, January 07, 2005 9:45 PM
Subject: [eibar] Aceh eta Asiako hego-ekialdea (sic)


> Amati�o:
>
> > Ni ez naiz oso telebistazale eta, behar bada, nik faltan sumatzen dudana
> > noizbait edo nonbait agertu da baina...
> >
> > Nik Sumatrako itsasikarari berari buruz orain arte telebistan ikusi
dudana
> > ezer gutxi da.
>
> Nik faltan bota dudana da geografia apur bat. Harritzen nau medio
> euskaldunen (Eitb, Berria) geografia eskasa tsunamiaren kontu honetan. Bi
> aste dira gertatutakoa, behin eta berriro, "Asiako hegoekialdean" kokatzen
> dutela. Kazetari horiek ez dute sekula mapa bat arreta apur batekin
> begiratu, esango nuke. Bengalako Golkoa, zer esanik ez Maldiva uharteak,
> ez dago Asiako hegoekialdean...
>
> Despiste geografikoak jatorri argia dauka: espainolak gara, eta prentsa
> espainoleko topikoak errepikatzen dituzte kazetari euskaldunek, baita
> abertzaleenek ere. Espainolak dira, hain zuzen ere, munduan tsunami hau
> "sudeste asi�tico" inposible baten kokatu dutenak. Google News arakatuta
> ere konprobatu dut, nola ingelesez South Asia, frantsesez Asie du Sud eta
> espainolez, Ameriketan behintzat, Sur de Asia erabiltzen duten; espainolak
> dira, "sudeste asi�tico" horrekin enpeinatuta daudenak. Baina tsunamia
> beste nonbait gertatu da: Asia hegoaldean. Indonesia akaso hegoaekialdean
> kokatu daiteke, baina uharte horietan ere, Sumatrako Aceh dago,
> prezisamente, Indonesiaren iparmendebaldean.
>
> Klixe hutsa da sudeste asi�tico espainola. Ez dago beste eskualderik
> Asian, nonbait: suroeste edo nordesterik ez dago. Oriente Pr�ximo luze
> bat, Pakistaneraino, eta haruntzago, sudeste asi�tico.
>
> Eta euskaldunok, klixeak errrepikatu, eta punto.
>
> Bestalde, tsunamiak gehien astindu duen eskualdea: Aceh, Sumatra uhartean.
> Kasualitatez mezu zaharretan arakatuz, Aceh aipagai izan zela gure
> zerrendan aurkitu dut. Gure zerrendakide Kontxi Kerexeta han izan zela,
> eta hango egoera politiko eta humanitario dramatikoa gogoratu zigun:
>
> http://comments.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/4412
> http://comments.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/4428
>
> Baina 2001eko iraila zen mezu horien garaia... eta "mundua" beste kezka
> batzuekin zebilen hilabete horretan, ez Acehri arreta eskaintzeko.
>
> Luistxo
>
>


----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to