Batetik, datuak objektiboak dira (jakinekoak eta gaztelaniaz argitaratuak) eta ETAk bi urte daramatzala "nahita" inor hil gabe esatea gezurra da eta pentsatzea, berriz, faltsua. Gezurrari eta faltsukeriari eustea zuhurrago ote den... ez dakit ba.
Bestetik, nere artikulu horretan gauza gehiago ere esaten dut. Alegia, ETAk behar duela behingoz armak utzi. Neri jaramon egin nahi baldin badit, badaki zer egin. Eta nik esandakoen artean komeni zaizkionak bakarrik ulertuko eta aukeratuko baditu... ez du nere koartadarik behar nahi duena egiten jarraitzeko. Horrez gainera, ETAri zer esango beldurrez egon behar baldin badugu ez dadin gehiago haserretu... Haserre egingo dionik behar izan al du ba azken 30 urteotan (Franco hil zenetik hona) hil dituen mila lagunak hiltzeko? Zuhurrak izatekotan erdarazko titularrak eragiten dituzten buruzagi politikoek izan beharko lukete, ez euskaraz idazten dugun matxakok. Eta, azkenik, zuk uste al duzu benetan ETA zain dagoela euskal zutabegile batek zer esango bere estrategia aldatzeko? Amati�o Amati�ok: > Bi urte joan dira 2003ko maiatzaren 30ean ETAk polizia nazional bi > Zangotzan hil zituenetik hona. Besteak beste, datu hau aipatu izaten > da talde armatuaren bake-nahiaren adirazgarri. Auskalo gero zertan > diren ETAren bake-nahiak baina hildakorik gabeko urte bi hauek gehiago > dira bere ezinaren froga, hil nahiezarena baino. > > Ez dakit nik Amati�ok arrazoi duen edo ez, baina ez zait iruditzen oso zuhurra horrelakoak botatzen ibiltzea. Alegia, iritzi hori zabalduko balitz eta lelo hori aldarri bihurtu, beharbada baten batek pentsa dezake: "Ezin dugula? Oraintxe erakutsiko diegu baietz!". Zer gerta ere, denoi komeni zaigu zuhur ibiltzea; baina ardura handiagoak dituztenei gehiago. X.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
