Mikel:

<Zeintzuk dira datu horiek? Nik ez ditut ezagutzen; ez naiz akordatzen
<behintzat. Izan ere, Amati�o, zuk horrenbeste badakizu, argitaratuak izan
<direla esateak ez du inongo egiaren bermerik ematen. Zenbat gauza
<gezurretako ez ote da argitaratu?

-- Nik 2000 karaktere baino ez ditut idazten, iritzi-artikulua da eta
nahitaez uste izan behar dut jendeak oinarrizko informazioren baten jabe
izan behar duela, nere nondik norakoa ulertzeko.
   Informazio hori aldez aurretik gaztelaniaz argitaratua dela gogoratzerako
orduan ez dut esan nahi argitaratua izana egiaren berme denik, ni ez naizela
(Xabier Mendigureni erantzunez) horrelakorik plazaratu duen aurrena baizik.
Gainera, noizdanik jendaurrean jazoten diren gertakariak datutzat hartzea
--edo gogoan hartzea-- zuhurtasunaren kontrakoa da?
   Nik folio bat idazten dudan bakoitzean frogatzen hasi behar baldin
badut... akabo� Dena dela, froga gisa:
   -- 2003ko uztailak 1. ETAren Ertzaintzaren patrullaren kontrako eraso
zuzena. Zorionez ihes egin zuten, ETAk uste baino argiago aritu zirelako.
   -- 2003ko irailak 14. ETAren Ertzaintzaren patrullaren kontrako beste
eraso bat. Elkarren kontrako tiroketa: Bi ertzain zauritu eta
erasotzaileetako bat hila.
   -- 2003ko urriak 18. Ainzoaingo koartelaren kontrako erasoa. ETAk 20 eta
15 kiloko bi lehergailu (obus, proyectil, granada...) jaurti zituen
kanpotik. Soldaduen barrakoi-teilatu gainean erori zena ez zen lehertu.
   -- 2003ko Gabon Eguna. Irun-Madril trenean motxilak jarri nahi
zituztelarik (gero, Alkaedaren atentatua izan zenean, motxila-sistema hau
sarri aipatu eta eztabaidatu zen ETAren berbera ote zen) poliziak atxilotu
zituen eta geroztik epaituak eta espetxeratuak izan dira.
   Eta horrela 2004 eta 2005ean. Jarraitu behar al dut? Eta zu ez zara
akordatzen?

< Nik, nire faltsutasunean, uste dut azken hilabeteetan -ez dakit bi urte
<diren edo hogei hilabete- ETAk eragindako hildakorik ez egon izana
<"hartutako erabakia" dela. Eta hala jarrai dezan nahiko nuke.

-- Hain zuzen ere, hori zen nere artikuluaren helburua. Zenbaitek besterik
sinetsi "nahi" arren, hildakorik ez egon izana ez da inondik ere ETAren
azken bi urteotako estrategia edota aldez aurretik "hartutako erabakia". Ez
dakit azken bi hilabeteotako erabakia ote den, baina urtarrilaren 18an
Getxon lehertutako auto-bonba, behintzat, metrailla gisa jarritako iltzez
ondo kargatua zegoen. Eta iltzeak ez omen dira "zarata" egiteko jartzen, min
egiteko baizik.
   Gauza honela. Zer da hobe? Zuk guzti honen berri jakitea ala zorioneko
faltsutasunean jarraitzea?
   Horregatik aipatzen nuen "igela"rena. Azkenean denok, oneski jokatu
beharraren beharrez, lokarturik amaitu dezakegulako eta bapatean,
ustekabean, izututa iratzarri. Ez litzateke lehenengo aldiz izango. Galdetu
bestela Blanco teniente koronelari (edo honek ere esplikaziorik behar al
du?)
   Amati�o




   


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to