Zuetako askori, honezkero, helduko jatzuen gonbidapena; beste batzuekin gaur gabian egongo naiz.

Dana dala, hamentxe gonbidapen "ofizial" zabala, eibartauta guztiori.

Dagorren eguaztenian, hilak 23, arratsaldeko 19.30etan, "Eibarko euskara" liburuaren aurkezpena izango da Portalean.

Nahi dozuenok, badakizue: hantxe egongo gara.

Asier


-------------------

(Egoibarra webgunian albistia)

http://www.egoibarra.com/Albisteak/1132218881

"Eibarko Euskara. Gure hizketaren doinuak eta berbak" liburuaren aurkezpena
        

Azaroaren 23an, asteazkenean, arratsaldeko zazpi eta erdietan PORTALEko Areto Nagusian Eibarko Udalak argitaratu eta Asier Sarasuak, Aintzane Agirrebeñak eta Leire Zenarruzabeitiak egindako lanaren aurkezpena izango da.

Aurkezpen horretan liburuaren hiru egileez gain, Iñaki Arriola eta Serafin Basauri ere izango dira. Hizlariek liburuaren historia, edukia eta nondik norakoak azalduko dizkigute.

Bertara hurbiltzen zareten guztiok liburuarekin batera kaleratuko den DVDaren edukia zuzenean ezagutzeko aukera izango duzue. DVD horretan Eibarko jende nagusiarengandik jasotako hainbat pasarte jaso dira.

Aurkezpen egunean liburua eta DVDa 5 eurotan egongo da salgai PORTALEan bertan. Hurrengo egunetan, berriz, Eibarko liburudendetan eskuratzeko moduan izango da 15 eurotan.

Interesa duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to